Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Zentroen direktorioa
  4.  
  5. Osakidetzako zentroak
  6.  
  7. Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarea
  8.  
  9. Pazientearen eta erabiltzailearen arreta zerbitzua

Pazientearen eta erabiltzailearen arreta zerbitzua

Uztailaren 18ko 175/89 dekretuak, zeinak Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuko paziente eta erabiltzaileen betebehar eta eskubide-karta arautzen duen, betebehar eta eskubide hauek benetan egikaritzeko makanismoen arbitrajea egiten du.

Dekretu honen 11. artikuluak Osasun Zerbitzuetako paziente eta erabiltzaileek Kexa eta Erreklamazioak jartzeko sistemaren ildo nagusiak ezartzen ditu, bizkortasun eta sinpletasun irizpideetan oinarrituta.

Bestalde, Osasun Sailburuaren 1990eko ekainaren 19ko Aginduak, Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuko paziente eta erabiltzaillen Informazio, Iradokizun, kexa eta erreklamazioen tramitaziorako sistemak garatzen ditu.

Helburu horrekin 1998ko ekainak 1etik aurrera, Gipuzkoako Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko (GOKOM) Pazientearen eta Erabiltzailearen Arreta Zerbitzua sortu genuen (PEAZ), Kudeatzailearen Instrukzio bidez. Helburua "asistentziaren kalitatea eta Osasun Zentroetara jotzen duten herritar guztien eta bakoitzaren banakako eta begirunezko tratua hobetzeko azken helburua bultzatu eta parte hartzea" zen, egiten dugun asistentzia-jarduera bakoitzean. Honen arduraduna izendatu zen.

Iradokizun, kexa eta erreklamazioen tramitaziorako sistemaren arau nagusiak Osasun Sailburuaren 1990eko ekainaren 19ko Aginduan azaltzen direnak dira.

Erreklamazio edo esker-onen kudeaketa sareko edozein zentrotan iradokizun eta erreklamazioetarako buzoiaren bitartez.

Erakundeko Gerentziaren idatzizko erantzun epea, 30 egunetakoa izango da (egun guztiak kontutan hartuta kexa jarri zenetik).

Epe honetan, ikerketa bat burutuko da eta Zentroko buruari erreklamazioari buruzko txosten bat eskatuko zaio.

Azken aldaketako data: 2017/03/07

Euskadi, auzolana