Santa Marina Ospitalearen aurkezpena
Santa Marina Ospitaleko historia eta Bilbokoa elkarrekin lotuta daude XX. mendearen lehenengo erditik. Hasieratik arnas-aparatuko gaixotasunekin lotutako ospitalea izan da eta batez ere tuberkulosiarekin. 1980tik, gaur egun arte, ospitaleak eraldaketa sakona izan du, eta gaur egun Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko Entitate Publikoaren 19 erakundeetako bat da.
Harrezkeroztik, biztanleriaren aldaketa epidemiologikoekin zein osasun- eta gizarte-aldaketekin batera egokitu da. Gaur egun Santa Marina Osakidetzaren erreferentziako ospitale bat da kronikotasunean, adin nagusiko pertsonengan eta zainketa aringarrietan espezializatua. Gure zentroak arreta osoa ematen du, sareko beste erakunde eta arlo soziosanitarioarekin elkarlanean. Pertsonak zaindu eta sendatzen ditugu haien gaixotasun kronikoak larritzeagatik ospitaleratu behar direnean haien bizitzako azken urteetan, eta unea heltzen denean, ondo hiltzen laguntzen diegu, haien senideek lagunduta, intimitatean eta ahalik eta sufrimendu txikienarekin. Osasun-erakunde honetako zainketa intentsiboak tratuaren berotasunean eta erosotasunaren kalitatean oinarrituta daude.
Ospitaleak ospitaleratze 5 unitate dazuka, orotara 234 oherekin; horretaz gain, gure pazienteen ezaugarriei egokitutako Larrialdietako Zerbitzua daukagu.
Era berean, irakaskuntza, ikerkuntza eta berrikuntza sustatzen ari gara horretarako beren beregi sortutako unitate baten bidez, eta ikerketa proiektu korporatiboetan zein Europakoetan parte hartzen dugu gure eskarmentua baliatuz.
Ongi etorria eman nahi dizugu mendi artean dagoen eta Bilboko ikuspegi ezin hobeak dituen ospitale honetara, paziente eta bere familientzat azpiegitura eroso ditugu eta profesionaltasuna zein asistentzia-kalitatea eskaintzen dugu.
Ongi etorri!
Itziar Larrea Arechabaleta
Santa Marina Ospitaleko Zuzendari-Gerentea




Non gaude?
Santa Marina errepidea,
41 48004 Bilbao, Bizkaia
Telefonoa: 944006900
Email-a: hsm@osakidetza.eus
Ospitalearen zerbitzu batzuk
Kafetegia
Aparkalekua
Bus-geralekua
Vending
zerbitzuaLorategiak



Plan Estrategikoa
Ezagutu ezazu Santa Marina Ospitalearen 2018-2022eko Plan estrategikoa

Gure memoria 2018
Santa Marina Ospitalearen 2018ko Gizarte-ardura memoria aurkezten dizugu
Azken aldaketako data: