GIB eta Sexu-transmisiozko infekzioak (STI)

GIB edo beste sexu-transmisiozko infekzioei buruz egin zure galdera eta espezialista batek erantzungo dizu
943 00 64 64
secresida@osakidetza.eus
Hiesa eta STI-ko plana


STIrik duzula uste baduzu, joan zaitez zure medikuarengana edo zuzenean hitzordua eskatu dezakezu Osakidetzaren sexu transmisiozko infekzioen berariazko kontsulta hauetako batean.

STI Gasteizko kontsulta

  • Arabako Unibertsitate Ospitalea / Txagorritxu
  • José Atxotegi z/g
  • 945 00 75 00

STI Bilboko kontsulta

  • Bombero Etxaniz osasun-zentroa
  • Bombero Etxaniz plaza, 1, 1
  • 94 600 69 69

STI Donostiako kontsulta

  • Groseko anbulatorioa
  • Nafarroako etorbidea, 14 – 8. pisua
  • 943 006464

STI Mendaroko kontsulta

  • Mendaro Ospitalea
  • Mendarozabal, z/g
  • 20850 Mendaro
  • 943 03 28 45

Zer dira sexu transmisiozko infekzioak?

Sexu-transmisiozko infekzioak (STI) sexu-harremanen bidez transmititzen diren infekzioak dira (bagina- edo uzki-harremanak, aho bidezko sexua eta harreman intimoak). Bakteria, birus, onddo edo parasitoek eragiten dituzte.

STI gehienak erraz tratatu eta ekidin daitezke. Hala ere, behar bezala tratatzen ez badira, ondorio garrantzitsuak izan ditzakete.

STIek ultzerak eta larruazaleko lesioak eragin ditzakete, eta GIB transmititzen lagun dezake.

Hainbat faktorek STIak hedatzen laguntzen dute, honako hauek esaterako:

  • Sintomen inguruko informazio eza eta ezjakintasuna.
  • Sintomak maiz lausoak dira eta ez dira erraz hautematen.
  • Batzuetan STIak ezkutatu egiten da, eta ez da neurririk hartzen.
  • Aho bidez hartzen diren antisorgailuak erabiltzea, ez dituztenak STIak babesten, preserbatiboaren modukoak erabili ordez.

STIak errepika daitezke, hau da, ez dute immunitatea eragiten.


Nork izan dezake sexu transmisiozko infekzioren bat?

Sexualki aktiboa den edonork izan dezake STIren bat.


Nola jakin STIrik dudan?

Babesik gabeko sexu-harremanak izan badituzu, STIren bat duzun jakiteko modu bakarra medikuarengana joan eta horretarako probak egitea da. Infekzio horietako askok ez dute ageriko sintomarik.


Zer gerta daiteke STIak ez badira behar bezala tratatzen?

  • Antzutasuna.
  • Gorputzaren beste organoei (artikulazioak, bihotza edo nerbio-sistemari) eragiten dieten infekzio larriak.
  • Abortuak, pisu gutxiko jaioberriak eta erditze goiztiarrak.
  • Kasu batzuetan jaioberriei transmiti daitezke.
  • Tumore mota batzuk giza papilomaren birusarekin (GPBrekin) lotuta daude eta, beraz, aldizka aztertzea beharrezkoa da.

Baginako fluxua areagotzea, genitaletako jariakinak, pixa egitean sumina edo hazkura izatea, genitaletan mina edo lesioak izatea STIren bat dagoela adieraz dezake.


Preserbatiboak babesten al ditu sexu transmisiozko infekzioak?

Sexualki aktiboak diren pertsonengan preserbatiboa behar bezala erabiltzea STIak ekiditeko neurri eraginkorrena da.

Ahalik eta eraginkorrena izateko sexu-harreman guztietan erabili behar da, hasieratik amaierara bitarte.

Herpes eta giza papilomaren birusaren (GPBren) kasuan, kutsatzeko aukerak murrizten ditu, baina ez ditu aukerak erabat ezabatzen, baliteke preserbatiboak kaltetutako gune osoa ez estaltzea.


STIrik badut, bikoteari jakinarazi behar al diot?

STIrik baduzu, funtsezkoa da zure bikotekideari jakinaraztea lehenengo hiru hilabeteetan, hark ere azterketa medikoa egin eta laguntza behar badu behar bezala tratatzeko.

Azken aldaketako data: