Pediatriarako Gomendio Erabilgarrien orria
"Sukarra"

Sukarra da gorputz-tenperatura maila jakin bat gaindituz igotzea. Oro har, sukarra dugu gure gorputz-tenperatura 38 gradukoa baino altuagoa bada. Normalean infekzioek eragiten dute sukarra. Hona hemen sukarra eragiten duten infekziorik ohikoenak:

  • Marranta edo gripea
  • Arnasbideetako infekzioak
  • Urdail-hesteetako infekzioak

Infekzio gehienak ez dira larriak, eta beren kabuz hobetzen dira.

Zer egin daiteke kutsatzea ekiditzeko eta sintomak arintzeko?

  • Kutsatzea ekiditeko, higiene-neurriak zorrotz bete behar dira, horrela saihesten baita beste batzuek gaixotasuna hartzea. Higieneak berebiziko garrantzia du sintomek dirauten bitartean.
    • Birusa transmititzea ekiditeko, sarri garbitu eskuak ura eta xaboia erabiliz, eta beti garbitu eskuak eztul, doministiku edo zintz egin ondoren.
    • Sintomarik ez duten pertsonengandik ahal bezain urrun geratu.
    • Eztul edo doministiku egitean, estali ahoa eta sudurra zapi batez edo ukondoaz, horrela arnasbideetako jariakinak zabaltzea ekiditen delako.
    • Hobe da erabili eta botatzeko zapiak erabiltzea mukiak kentzeko eta zapia erabili bezain laster botatzea.
  • Ez erre adingabeen aurrean, ez daitezen giro ketsuetan egon.
  • Utz iezaiozu atseden hartzen, etxean gera dadila: ondo etorriko zaio gaixotasuna gainditzeko, eta, gainera, ez du beste inor kutsatuko eskolan.
  • Garrantzitsua da umeak behar bezala hidratatuta daudela ziurtatzea, eta horretarako, likido gehiago hartu behar dute egun horietan. Umeek jangura txikiagoa izaten dute eta ohi baino gutxiago edaten dute.
  • Umeei tratamendua eman behar zaie baldin eta sukarraz gain ondoezik badaude edo mina badute. Parazetamola eta ibuprofenoa eraginkorrak dira. Dosiak umearen pisua kontuan hartuz kalkulatzen dira, ez haien adinaren arabera. Ez da komeni bi medikamentuak txandakatu edo konbinatzea.
  • Ez da komeni zapi bustiak erabiltzea, alkoholaz igurztea edo umeak dutxatu edo bainatzailea sukarra jaisteko.
  • Umeak sukarra badu, ez da gehiegi estali edo desestali behar.

Noiz galdetu behar zaie
osasun langileei?

  • Umeak 2 urte baino gutxiago baditu, beti joan behar da kontsultara.
  • Umeak 2 urte baino gehiago baditu, sukarra 39 gradukoa baino gehiagokoa bada edo 3 egun baino gehiago irauten badu.
  • Sintomak gainditu ondoren berriro hasten bada sintomak izaten,hala nola sukarra.
  • Arnasteko zailtasunak baditu (arnasten duenean soinuak entzuten badira, ezohiko posizioren batean jartzen bada).
  • Ez bada ari behar beste likido hartzen, botaka egiten ari bada edo/eta beherakoa badu eta ez bazaio pasatzen.
  • Esnatzea kostatzen bazaio edo zaila bada harengandik erantzunen bat lortzea, edo bereziki suminkor badago edo gehiegi eta lasaitu ezinik ari bada negar egiten.
  • Larruazalean orbantxoak agertzen bazaizkio eta inguruko larruazala lisatuz gero kentzen ez badira.
  • Sukarraz gain sintoma hauek baditu:
    • Belarrietako mina, buruko min handia, gernuaren maiztasunean, kolorean edo usainean aldaketak badaude edo txiza egiteak min ematen badio, sabela ukitzeak min ematen badio edo konbultsioak baditu.
  • Umeen txertaketa egutegia bete gabe edo erdi betetzen badu.

Intereseko informazioa

  • Medikamentuen erabilera seguruari buruzko informazio argia, independentea eta erabilgarria aurki dezakezu herritarrentzako webgune honetan: i-botika.(euskaraz eta gaztelaniaz)
  • Lortu “Sukarraren dekalogoa” Lehen Mailako Arretako Pediatriako Espainiako Elkartearen (AEPap)web orrian. (euskaraz eta gaztelaniaz)
  • Euskal erkidego autonomoan 2018 an eguneratutako umeen txertaketa egutegia aurki dezakezu Osakidetzaren webgunean.

Sukarraren dekalogoa (AEPap)

Parazetamolaren erabilera segurua

Ibuprofenoaren erabilera segurua

Umeen txertaketa egutegia Euskadin

Azken aldaketako data: