Zerbitzu-zorroa

Erakundeak eskaintzen duen zerbitzu-zorroa Osasun Sailarekin urtero sinatzen duen programa-kontratuaren araberakoa da.

Tolosaldea ESIak Lehen Mailako Arretako 5 Unitate ditu eta Etengabeko Arretako Gune bat Tolosako osasun-zentroan. Larrialdiko Arreta ematen da Lehen Mailako Arretako Unitate bakoitzean, betiere zentro bakoitza irekita dagoen ordutegian. Ordutegi horrez kanpo, larrialdi guztiak Tolosako Etengabeko Arretako Gunean artatzen dira. Beharrezkoa izanez gero, Larrialdi Zerbitzuaren laguntza ere badago (Osakidetzaren zerbitzu-erakundea), Euskal Autonomia Erkidego osoko lurraldeaz gaindiko erakundea den heinean.

Lehen Mailako Arretako Zerbitzua eta Odontologia Zerbitzua Tolosaldea ESIako profesionalek soilik egiten dituzte.

Asuncion Klinika da zonako eskualde-ospitalea eta, Osasun Sailarekin sinatzen duen hitzarmenaren bidez, erreferentziako zerbitzuak eskaintzen dizkie espezialitate kirurgikoei, proba osagarri espezifikoei, ospitale-laguntzako zerbitzuei eta, oro har, ospitalizazioari (barnean dela etxeko ospitalizazioa eta egonaldi ertaineko ospitalizazioa).

Gainerako espezialitate medikoak, berriz, Osakidetzaren eta Asuncion Klinikaren artean partekatutako eskumena dira.

Tolosaldea ESIaren kasuan, Donostiako Unibertsitate Ospitalea da erreferentziako ospitale tertziarioa, Gipuzkoako gainerako ESIen kasuan bezalaxe.

Osakidetzaren Gipuzkoako Ospitalez Kanpoko Osasun Mentaleko Zentro guztietan artatzen da osasun mentala.

Tolosaldeko ESIa


Lehen mailako arretaren ikonoa

Lehen mailako Arreta

  • Familiako medikuntza
  • Pediatria
  • Erizaintza
  • Bezeroaren Arreta Arloa
  • Emagina
  • Odontologia
  • Etengabeko Arretako Gunea
Ospitalearen ikonoa

Ospitale Arreta

  • Errehabilitazioa
  • Endokrinologia
  • Neurologia
  • Dermatologia
  • Pneumologia
  • Aparatu digestiboa
  • Alergologia
  • Erreumatologia
  • Kardiologia
  • Barne-medikuntza
  • Hematologia
  • Anestesia eta suspertzea
  • Kirurgia orokorra
  • Anatomia patologikoa
  • Akutuen ospitalizazioa eta egonaldi ertainekoa
  • Etxeko ospitalizazioa
  • Larrialdiak
  • Tokoginekologia
  • Erradiologia
  • Analisi klinikoak
  • Oftalmologia
  • Traumatologia
  • Urologia
  • Otorrinolaringologia

Azken aldaketako data: