Trikomoniasia

Zer da trikomoniasiak eragindako infekzioa?

Trikomoniasiak eragindako infekzioa sexu-transmisioko infekzioa da, eta Trichomonas vaginalis izeneko parasito batek eragiten du.

Infekzioa duen pertsona batekin preserbatiborik gabeko sexu-harremanak edukitzean harrapa daiteke.

Emakumeen kasuan, bulbari, baginari, umetoki-lepoari edo uretrari eragiten dio, eta gizonen kasuan, uretrari. Ez da ohikoa parasitoa gorputzeko beste atal batzuetan egotea, hala nola uzkian edo ahoan.

Prebentzioa

Sexu-harremanetan preserbatiboa erabiltzeak modu eraginkorrean murrizten du trikomoniasia transmititzeko arriskua.

Preserbatiboa erabiltzea infekzio hau prebenitzeko modu oso eraginkorra da.

Sintomak

Batzuetan, infektatutako pertsonek ez dute sintomarik izaten, batez ere gizonek.

Emakumeek hantura nabaritu dezakete genitaletan, molestiak pixa egitean edo sexu-harremanak izatean, eta alterazioak baginako jarioan.

Gizonen kasuan, kasu gehienetan asintomatikoak badira ere, zakilaren barruan sumina izan dezakete pixa egin edo eiakulatu ondoren.

Diagnostikoa eta tratamendua

Infekziorik dagoen jakiteko, genitalen lagin bat jasotzen da.

Tratamendu sendagarria ematen zaie infekzioa duten pertsonei eta haien sexu-bikotekideei. Beraz, kontaktuen azterketa egin beharko da.

Bestalde, berriz infektatzeko arriskua dagoenez, gomendagarria da kontrol medikoa egitea tratamendua amaitu eta hiru hilabetera.


Eskatu informazio ikonoa

Esteka interesgarriak

Azken aldaketako data: