Bihotz-gelditzeari buruz kontzientziatzeko Europako Eguna dela eta, Osakidetzak gogorarazi nahi du "Bihotz-geldialdian laguntzea" deritzon APP-a deskargatu dezakezuela

Urriaren 16a Bihotz-gelditzeari buruz kontzientziatzeko Europako Eguna da, eta aurtengo goiburua «Munduko herritar guztiek salba dezakete bizitza bat» da.

Egun honetan, oinarrizko bihotz-biriketako berpizteko (BBB) tekniketan eta desfibriladore erdiautomatikoen erabileran trebatu nahi dira herritarrak, bai eta bihotz-gelditzeari buruz kontzientziatu ere, hasierako minutuak ezinbestekoak baitira bizitza bat salbatzeko.

Hau dela eta, gogorarazi nahi dizuegu Osakidetzak daukan APP-a, ospitaletik kanpo bihotz-biriketako geldialdia jasaten duen pertsona bati berehalako arreta eskaintzeko. Informazio hori lau ataletan banatuta eskaintzen da:

  1. Prestakuntza eta ezagutzen testa
  2. Hurbilen dagoen desfibriladorea aurkitzea (geolokalizazioa)
  3. Ospitaletik Kanpoko Bihotz Biriketako Geldialdi bat igartzea eta antzematea.
  4. BBB (bihotz-biriketako bizkortzea) egiteko laguntza. Gainera, konpresioen maiztasunean laguntzeko, soinudun metronomoa darama.

Animatzen zaituztegu APP-a deskargatzera: Bihotz-geldialdian laguntzea!

Azken aldaketako data: