Alkohola eta osasuna

Alkohola

Alkohola substantzia psikoaktiboa da, hau da, alkoholaren kontsumoak kontzientzia, gogo-aldartea edo pentsamendu-prozesua aldatzen ditu. Ospakizunekin edo elkarrekin momentu onak bizitzearekin lotzen da sarritan.

Erabileraren arabera ondorio atseginak izan ditzakeen arren, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) adikzioa sortzen duen substantziatzat hartzen du, eta osasunerako arrisku larriak ekar ditzake.

200 osasun-arazo baino gehiagoren arrisku-faktore arduradun nagusietako bat da, eta eragin negatiboa izan dezake gizarte-harremanetan. 2022an, Euskadin, Bigarren Hezkuntzako ikasleen % 21ek onartu zuen mozkortu egin zela azken hilabetean.

Edari alkoholdunen osagai nagusia etanola edo etil alkohola  da, zeinak kontzentrazio desberdina baitu elaborazio-prozesuaren arabera. Edari horiek hartzituak (ardoa, garagardoa, sagardoa...) edo destilatuak (patsa, whiskia, vodka...) izan daitezke.

ELGA edo Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen 2018ko azterlan baten arabera, “Alkohol-kontsumo mailarik handiena duten herrialdeen artean dago Espainia: 15 urtetik gorakoen artean, bakoitzak 12,7 litro alkohol puru  edaten ditu urtean”

Ondorioak

Alkohol-kontsumoak ondorio ezberdinak ditu, honako faktore hauetan oinarrituta:

  • Edandako kantitatea
  • Kontsumitzeko modua (zer-nolako abiaduratan edaten den, edari karbonatatuekin konbinatuta…)
  • Zer egoeratan edaten den (jan bitartean, farmakoekin edo drogekin batera…)
  • Norberaren ezaugarriak (adina, pisua edo sexua)
Efectos del alcohol en la salud

Epe laburreko ondorioak:

  • Nahiz eta hasiera batean nolabaiteko euforia eta desinhibizioa eragin, substantzia honek ondorio depresoreak ditu nerbio-sistema zentralean, eta, horrekin batera, logura eragin eta koordinazioa zailtzen du. Kasu larrietan, intoxikazio etilikoa, koma eta heriotza ekar ditzake.
  • Ondorio desinhibitzaileak ditu (segurtasun faltsuaren sentsazioa), eta baliteke horrek autokontrolerako gaitasunari eragitea eta jokabide oldarkorrak eta arriskutsuak ekartzea, hala nola nahi ez diren sexu-harremanak, babesik gabeko sexu-harremanak, gehiegizko gastuak, portaera-alterazioak, trafiko-istripuak edo lan-istripuak…
  • Alkoholak ondoez fisikoa (buruko mina, digestio-arazoak, zorabioak…) eta emozionala (gauzak ahaztea, insomnioa, suminkortasuna edo gogo gutxirekin egotea) errazago agertzea dakar.

Epe ertain edo luzeko ondorioak (kontsumoak denboran irauten badu modu jarraituan):

  • Funtzionamendu fisikoari eta psikologikoari eragin diezaioke, eta gaixotasun ugari ekarri, besteak beste: dementzia, depresioa, zirrosi hepatikoa, hipertentsio arteriala eta bestelako alterazio kardiobaskularrak edo minbizia; kasu larrietan, heriotza ere bai.
  • Esaterako, egunean 2-4 garagardo edo ardo hartuz gero, % 40 handitzen da bularreko minbiziaren arriskua emakumeen artean. Gizonen kasuan, egunean 4 garagardo edo ardo edateak % 80 handitzen du laringeko minbiziaren arriskua, eta % 50 bihotzeko arritmia izatekoa.
  • Alkohol-kontsumoa erregulatzen eta kontrolatzen duen garun-mekanismoa honda daiteke.
  • Era berean, arazo sozialen edo hirugarrenei eragindako arazoen kausa ohikoa da, eta familia-harremanei erasan diezaieke, bai eta lan- eta ekonomia-arazoak edo istripuak eragin ere.
  • Alkoholarekiko mendekotasuna (alkoholismoa) garatzeko probabilitatea areagotzen du, bereziki familian aurrekariak badaude edo pertsona horrek mendekotasun-arazoak izan baditu.

Kontsumo motak edo ereduak

Alkoholari lotutako zero arriskua ez da existitzen; alegia, nahiz eta kantitate txikitan edan, alkohola arazoen iturri izan daiteke egoera jakin batzuetan edo pertsonaren arabera.

Hauek dira alkohol-kontsumo mota edo "patroi" nagusiak:

Imagen semaforo rojo

MENDEKOTASUNA ETA KONTSUMO HANDIA

ALKOHOLAREKIKO MENDEKOTASUNA ("alkoholismoa"):

Gaixotasun bat da, alkoholdun edariak kontrolik gabe kontsumitzea dakarrena; horrek pertsonaren osasun fisiko edo mentalean eragina izan dezake, edo familiarekin, lanarekin eta gizartearekin dituen ardurak gauzatzea eragotzi. Pertsonak ezin dio alkohola edateari utzi, nahiz eta horrek arazoak ekarri.

KONTSUMO KALTEGARRIA:

Pertsonak alkoholaren kontsumoarekin lotutako osasun fisikoko edo mentaleko arazoren bat izan du. Ez du zerikusirik kantitatearekin edo denbora jakin batez edatearekin, pertsona bakoitzak era batera ala batera erantzuten duelako antzeko kontsumo baten aurrean; gainera, kantitate txikitan edan arren, alkoholak osasun-arazoak sor ditzake.

KONTSUMO INTENTSIBOA (BINGE DRINKING):

Gizonezkoek 60 gramo (6 edari-unitate estandar edo EUE) edo gehiago edaten badituzte edo emakumeek 40 gramo edo gehiago (4 EUE), kontsumo-saio batean (normalean 4-6 ordu), eta saio horretan intoxikazio etilikoaren maila jakin bati eusten bazaio. Garrantzitsua da patroi hau identifikatzea. Izan ere, nahiz eta patroi honi jarraitzen dioten askok itxuraz arrisku txikiko kontsumoa izan, binge drinkingaren ondorio negatiboak eta kontsumo kaltegarriarekin lotutakoak baliokideak dira, edo are handiagoak kasu batzuetan.

Imagen icono hombre

GIZONETAN: ≥ 60gr. (6EUE)

3 Konbinatu
de 60ml (40%)

Imagen icono 3 combinados

o

6 garagardo
de 250ml

Imagen icono 6 cervezas

Imagen icono mujer

EMAKUMEETAN: ≥ 40gr (4EUE)

2 Konbinatu
de 60ml (40%)

Imagen icono 2 combinados

o

4 garagardo
de 250ml

Imagen icono 4 cervezas

Imagen semaforo naranja

ARRISKU KONTSUMOA

ARRISKU (HANDIKO) KONTSUMOA:

Ez dago alkoholak eragindako osasun-arazorik; halere, horrelako arazoren bat izateko probabilitatea handia da, pertsonak normalean kantitate handi bat hartzen duelako edo gomendagarriak ez diren egoeretan edaten duelako (adibidez, gaixotasunen bat badu, 16 urtetik beherakoa bada, haurdun badago, medikamentu jakin batzuk hartzen ari bada, etab.). OMEk jokabide hori aldatzea gomendatzen du, osasunerako arriskutsua den egoera delako.

ARRISKU TXIKIKO KONTSUMOA:

edandako kantitatea eta pertsonaren zirkunstantziak kontuan hartuta, osasunean kalteak eragiteko probabilitatea txikia da. Alkoholaren kontsumoak arriskua dakar beti, baina arrisku hori txikiagoa da muga batzuk gainditzen ez badira.

Imagen icono hombre

GIZONAK: 20gr (2EUE) Alkohola/egunean

Imagen icono bebidas
Imagen icono mujer

EMAKUMEAK: 10gr (1EUE) Alkohola/egunean

Imagen icono bebidas

Imagen semaforo verde

Zero kontsumo

ABSTINENTZIA:

Pertsonak ez du alkoholik edaten

Alkoholik ez edatea da alkohol-kontsumoari lotutako arriskuak saihesteko modu bakarra.

Imagen icono No alcohol
Imagen icono no tomar copas
Imagen icono cerveza sin alcohol

Nola kalkulatu zenbat edaten dudan?

Egunean zenbat edaten duzun kalkulatzeko, erabili edari-unitate estandarrak (EUE).  Kontuan hartu 1 EUE 10 gramo alkohol puru dela.

1UBE = 10 GRAMO

Icono txupito

1 txupito(40%) 30 ml

0

Icono kopa erdi ardo

Kopa erdi ardo(10%) 125 ml

0

Icono kaña

1 kaña(5%) 250 ml

0

Icono bermut

1 bermut(15%) 80 ml

2UBE = 20 GRAMO

Icono 2 txupito

2 txupito(40%) 60 ml

0

Icono kopa bat ardo

Kopa bat ardo(10%) 250 ml

0

Icono pitxer bat garagardo

Pitxer bat garagardo(5%) 500 ml

0

Icono konbinatu

1 konbinatu(40%) 60 ml

Garrantzitsua da gogoraraztea zer den arrisku txikiko kontsumoa: gizonezkoen kasuan, 2 EUE / 20 gramo baino gehiago ez edatea egunean, eta, emakumezkoen kasuan, eguneko kontsumo hori ez izatea 1 EUEtik / 10 gramotik gorakoa. Muga horretatik aurrera nabarmen handitzen da ondorio kaltegarriak izateko edo hiltzeko arriskua.

Kontsumoa, mendekotasuna eta kontsumoaren ondoriozko arazoak neurtzeko tresnak ere badaude. Galdetegi erraz eta anonimo honek zure kontsumoa problematikoa den baloratzen lagunduko dizu. Emaitzak orientagarriak dira, eta ez dute ordezkatzen zure profesionalak osasunaren inguruan egiten duen balorazioa.

¡Egin testa eta ezagutu zure kontsumo-maila!

Zer egin dezaket gutxiago edateko?

Osasunaren Mundu Erakundeak gogorarazten duenez: "Alkohola: zenbat eta gutxiago, hobe".

Portaera aldatzeko, baliteke denbora eta ahalegin berezia behar izatea, are gehiago alkoholaren kontsumoa ohitura bihurtu bada zuretzat. Hasteko, egon astean gutxienez 2 egun alkoholik edan Gabe.

Hona hemen urrats lagungarri batzuk:

Bilatu ez edateko edo gutxiago edateko arrazoiak edo motibazioak

Motibazio horiek arrakasta lortzen lagunduko dizute. Zuretzat ona den arrazoi bat bilatu, hau da, behar besteko garrantzia duen zerbait, eta irabazietan jarri arreta, galeretan baino.

Adibidez:

  • “Gehiago eta hobeto biziko naiz: hipertentsioa, minbizia, gibeleko arazoak, depresioa, istripuak eta abar izateko arriskua murriztuko da”.
  • “Bikotekidearekin eta niretzat garrantzitsuak direnekin arazoak izatea saihestuko dut; izan ere, gutxiago edaten badut, lasaiago egongo naiz”.
  • “Argaltzen lagunduko dit, alkoholak kaloria asko ditu eta”.
  • “Hobeto lo egingo dut, alkoholak loaren kalitatea okertzen baitu. Horrenbestez, hobeto deskantsatuko dut eta umore onez jaikiko naiz”.
  • “Nire gogo-aldartea hobetuko da”.
  • “Buruko min gutxiago izango dut”.
  • “Ez nahiz hain despitatua izango”.
  • “Trafiko-istripuren bat izateko arriskua murriztuko da”.
  • “Gehiago aurreztuko dut”.

    Imagen beber menos alcohol

Identifikatu “arrisku handiko uneak”

Egoera hauetan, gehiago kostatuko zaizu alkoholik ez edatea edo aurreikusitako kantitatera mugatzea.

Adibidez:

  • Egoera informalak (jendartean): besteak edaten ari badira eta nik ere edatea espero badute, edo koadrilarekin ateratzen banaiz.
  • Egoera estresagarriak: lanean tentsio/estres handia duzun egunetan.
  • Besteekin hartu-emanak izateko zailtasuna.
  • Haserre banago, gogo gutxirekin edo antsietatearekin.
  • Asper-asper eginda banago edo bakar-bakarrik sentitzen banaiz.
  • Familia- eta diru-arazoen aurrean.
  • Sufrimendua arintzeko.

Laguntza behar duzula uste baduzu, eska ezazu

Gogoan izan arriskutsua izan daitekeela alkoholaren kontsumoa bat-batean eta kontrol medikorik gabe etetea; beraz, aldez aurretik osasun-zentroan kontsultatu behar duzu, arriskuak eta konplikazioak saihesteko.

Konfiantzazko norbaitengana ere hurbil zaitezke laguntza bila, edo inguruan dituzun autolaguntza-elkarteei galdetu. Zure asmoen berri duen norbait ondoan baduzu, hau da, egunerokotasunean laguntzen zaituen norbait, errazagoa izango da aldaketak txertatzea.

Norbaiti lagundu nahi diot edateari uzten

Orain, alkohol-kontsumoak sortzen dituen arazoak zein diren badakizunez, beharbada inguruko norbait edukiko duzu buruan. Baliteke egoera horretan egotea eta zuk lagundu nahi izatea. Normala da zalantzak izatea nola jokatu behar duzun erabakitzerakoan, eta agian beldur zara pertsona horrek izango lukeen jarreraz: kezkatuta zaudela esaten diozunean, haserretu edo minduko ote da? Ziurrenik, laguntzarik gabe, ez du hobera egingo; horregatik, komeni da zuk aurrea hartzea, egoerak okerrera egin ez dezan.

Hasi aurretik, pentsatu nola zauden: litekeena da urduri, estu eta kezkatuta egotea; baina saiatu lasai egoten harekin hitz egiten duzun bitartean. Baliagarria izan daiteke solasaldia aurretik prestatzea, baita une eta leku egokiak aukeratzea ere.

Imagen cuidar y acompañar alcohol

Kontuan hartu:

  • Hasi elkarrizketa zugan fokua jarriz eta adierazi bere egoerari buruzko kezka.
  • Gogora iezazkiozu edateari uztearen onurak.
  • Ez erabili etiketarik (“alkoholikoa” esaterako), ez eman leziorik, eta ez egin ez xantaiarik ez mehatxurik.
  • Ez zuritu haren kontsumoa, eta ez hartu zeure gain haren ekintzen ondorioak.
  • Ez edan haren aurrean.
  • Edan duela uste baduzu, ez eztabaidatu harekin.
  • Ez da zure errua hark edatea. Ez zaitez errudun sentitu; ez zara horren erantzule.
  • Saiatu pazientzia izaten. Ohiturak aldatzea zaila da: ahalegin handia eskatzen du, eta, beharbada, behin baino gehiagotan saiatu beharko da.
  • Aitortu iezazkiozu hobekuntzak eta ahaleginak, eta ospatu haren lorpenak.
  • Eskaini zeure burua prozesuan laguntzeko. Hasteko, laguntza eska dezakezue osasun-zentroan.

Ez da erraza arazo hau dutenei laguntzea; ez da erraza haiek zaintzea. Bilatu zeure burua zaindu eta babesteko modua. Baliagarria izan daiteke beste batzuen laguntza izatea –hala nola senide, laguntza-talde edo profesionalena–, baldin eta ondoez emozionaleko sintomak igartzen badituzu (tristura, depresioa edo antsietatea). Lehenetsi zure eta zure ingurukoen segurtasuna.

Alkohola eta generoa

Nahiz eta alkoholaren ondorioak beti kaltegarriak izan, era batekoak ala bestekoak izango dira norberaren gorputz-osaeraren arabera. Hortaz, antzeko kantitatea edan arren, baliteke ondorio fisikoak larriagoak izatea sexu femeninoko pertsonentzat.

Hauek dira aurkitutako ezberdintasunak:

  • Kontsumoaren albo-ondorioak azkarrago agertzen dira eta gehiago irauten dute.
  • Odoleko alkohol-kontzentrazioa handiagoa denez, ondorioak larriagoak dira eta intoxikazio-probabilitatea areagotzen da.
  • Gibelean, bihotzean, garunean eta bestelakoetan kalteak izateko arriskua areagotzen du.
  • Alkoholaren kontsumoa nerabezaroan hasten da nagusiki, eta patroirik ohikoena botiloia edo binge drinkinga da. Kantitate bera edanda, alkoholak kalte handiagoa egiten die emakumeei; izan ere, zaurgarriagoak dira eta haien egoera fisikoa bestelakoa da.

Imagen alcohol y genero

Generoari erreparatuta, alderdi psikosozialei eta harremanei dagokienez, honako hau ere ikusi da:

  • Sozialki, alkoholaren kontsumoa rol hori indartzen duen gizontasunaren ikurtzat hartzen da; oso femeninoa ez den zerbait da.
  • Oro har, emakumeek etxean edo konfiantzazko lekuetan edaten dute. Gizonek, aldiz, jendaurrean, kontsumoa normalizatuagoa dagoelako.
  • Alkoholaren kontsumoarekin arazoren bat duten emakumeak estigmatizatuago daude, eta zailtasun gehiago dituzte laguntza eskatu eta jasotzeko.
  • Genero-indarkeriaren biktimen kasuan, alkoholaren kontsumoak erasoen larritasuna eta maiztasuna areagotu dezake.

Azken aldaketako data: