Pluripatologia duen pertsona
Hainbat gaixotasun kroniko dituen pertsonari esaten zaio pluripatologia duen pertsona. Nahiko ohikoa da hori adinak aurrera egin ahala gertatzea.
ARRETA PLAN INDIBIDUALIZATUA izateak lagundu diezazuke autozaintzan. Erreferentziazko taldeak zure kasuari egokitutako gomendio eta zainketa espezifikoak azalduko dizkizu, zeinak, aldi berean, aldizkako jarraipenean parte hartzen duten gainerako profesionalak kontuan hartu eta koordinatuko dituzte.
Aldi berean agertzen dira batzuk: bronkitis kronikoa, diabetesa, giltzurrun-gutxiegitasuna, hipertentsio arteriala edo bihotzeko gaixotasunak. Egoera horri pluripatologia edo multimorbilitatea esaten zaio, eta askotan zailtasunak sortzen ditu norbere burua zaintzeko eta medikazioaren jarraipena egiteko.
Pertsona bakoitzak eboluzio desberdina izango du, eta, beraz, zainketak bere egoera zehatzera egokitu beharko ditu; izan ere, gerta liteke gomendioak edo medikamentu batzuk hartzea egokia izatea gaixotasun baterako, baina beste batentzat arazo izatea.
Bestalde, gaixotasun kroniko batek bere bilakaeraren ondorioz maneiu zaila duenean, patologia kroniko konplexua esaten zaio.
Hartu pneumokokoaren, gripearen eta covid-19aren aurkako txertoa.
Txertoak eraginkorrak dira gaixotasuna eta gaixotasunen ondoriozko konplikazioak prebenitzeko, bereziki arrisku-taldeetan, hala nola pluripatologia duten pertsonetan. Kontsultatu kasu bakoitzean behar diren dosiak.
Noiz kontsultatu?
Hau sentitzen baduzu:
- Min handi agertu berria, batez ere toraxaren edo abdomenaren inguruan.
- Nekea handitzea, itotzea, aire-falta geldirik egonda.
- 38 gradutik gorako sukarra edo hotzikarak.
- Zorabioa, tontotze-sentsazioa edo logura. Kontzientzia-maila murriztea.
- Gorputz-adarren bateko indarra galtzea, zutik egoteko ezintasuna, ahoaren ertza desbideratzea eta/edo hitz egiteko zailtasuna.
- Odola agertzea gorozkietan, gorakoetan edo gernuan.
- Gorakoak, 24 orduz baino gehiagoz likidoak hartzea eragozten dutenak.
- Azken 24 orduetan gernurik ez egitea.
.
Osasun-zentroko ohiko ordutegian:
JARRI HARREMANETAN ZURE ERREFERENTZIAZKO OSASUN-TALDEAREKIN
Ohiko ordutegitik kanpo:
Jarri harremanetan OSASUN AHOLKUAREKIN 900 20 30 50 edo joan zure ERREFERENTZIAKO EAGra.
Gehiago jakin nahi duzu?
"Nola zaindu bestea eta nola zaindu zeure burua" laburpen-fitxa
Ezagutu eta kontsultatu gaixotasunaren alderdi garrantzitsuenak laburpen-fitxaren bidez.
"Nola zaindu bestea eta nola zaindu zeure burua" fitxa osoa
Gaixotasunari buruz gehiago jakin nahi baduzu, deskargatu fitxa osoa.
Autozainketak
Zer egin dezaket neure burua zaintzeko?
Hemen aurkituko duzu bizi-ohitura osasungarriei eta zu zaintzeko beste gomendio batzuei buruzko informazioa
Nire zainketa plana
Zoaz zure zainketa-planaren zailtasunak, helburuak eta lorpenak aztertzeko laguntza-fitxara.
Azken aldaketako data: