Tabakismoa prebenitzea

Tabakismoari buruz

Atal hau kontsultatzen ari bazara, ziur asko, honelako galderaren bat ari da jira-bira zeure buruan: Erretzeari utzi nahi diozu?, Uste duzu hauxe dela zure momentua?, Irudikatzen duzu zure bizitza tabakorik gabe?, Ezagutzen duzu erretzeari utzi dion norbait?, ...

Lehenengo pausoa zeuk bakarrik eman dezakezula, anima zaitez!

Tabakoa uztea erabaki pertsonala da, eta horretarako prestatuta eta motibatuta egon behar duzu. Laguntza behar baduzu, guk lagundu ahal dizugu prozesu horretan, baina zeuk bakarrik aukera dezakezu zure unea.

Atal honetan, beharrezko informazioa emango dizugu.

Baliabideak

Osakidetzak baditu ondo trebatutako profesionalak, prozesuan zuri aholku emateko.

Aukerak azalduko dizkizugu. Aukeratu zure beharretara eta inguruabarretara hoberen egokitzen dena:

Zure osasun-zentroan ikonoa

Tratamendu presentziala

  • Tabakismoa tratatzeko banakako programa.

    Lehen Mailako Arretako zure erreferentziazko osasun-profesionalaren bidez, erretzeari uzteko banakako kontsultak egin ahalko dituzu. Galdetu zure osasun-zentroan.

  • Tabakismoa tratatzeko talde-programa.

    Zure esperientziak zure egoera berean dauden pertsonekin partekatzea lagungarria izan daitekeela uste baduzu, kontsultatu noiz antolatzen diren taldeak zure zentroan. Galdetu zure osasun-zentroan.


Tratamendu ez-presentziala

  • Erretzeari uzteko laguntza-telefonoa.

    Osasun-zentrora joan ezin baduzu, erretzeari uzten lagundu ahal dizugu, telefonoz, eguneko 24 orduetan, doako telefono honetan: 944 007 573.

  • Erretzeari uzteko online talde-programa.

    Taldearen indarra behar baduzu eta etxetik zure ordenagailuarekin edo mugikorrarekin eroso konektatzea nahiago baduzu, hemen aurkituko duzu behar duzun laguntza.

    Informa zaitez eta eman izena 2020ko irailaren 23an egingo den online tailerrean (gaztelaniaz soilik).


Tratamendu mistoa

  • “Bizi tabakorik gabe” APP-a. Terapia konbinatua.

    Tratamendu honek APP bat eta zure erreferentziako profesionalaren aurrez aurreko edo telefono bidezko bisitak konbinatzen ditu. App-a lagungarri izango zaizu prozesu osoan motibazioa eta errefortzua emateko. Zure erreferentziako osasun-profesionalak alta izapidetu beharko dizu aplikazioan. Informa zaitez zure osasun-zentroan.

    Bizi tabakorik gabe App-aren erabilera-gida (jaitsi pdf-a).

2020an tabakoaren mendekotasuna gainditzeko laguntza-medikazioa finantzatzea onartu zen. Farmako erabilienak bareniklina eta bupropion dira. Informazio gehiago nahi baduzu, joan I-botikaren estekara.

i-Botika Fitxa

Baliteke zure erkidegoan ere baliagarriak izan daitezkeen jarduerak aurkitzea; izan ere, adibidez, udal eta elkarte batzuek tabakoan esku hartzeko taldeak antolatzen dituzte.

Gogoratu lehenengo pausoa zeuk bakarrik eman dezakezula, anima zaitez!


Zenbat kontsumitzen dut?

Pertsona batzuek pentsatzen dute “nik nahi dudanean utz dezaket” edo “erretzeari uztea erreza da; nik lau aldiz utzi diot jada” edo “nik ez diot utzi nahi, egunean 5 zigarro baino ez dudalako erretzen”.

Galdetegi honen bidez nolako mendekotasuna daukazun neurtu ahalko duzu.

Insuficiencia cardiaca

Tabakismoa adikziotzat hartzen da. Baliteke emaitzak adieraztea nikotinarekiko duzun mendekotasun-maila txikia dela. Hala ere, osasunarentzat gomendagarriena uztea da; izan ere, mendekotasuna sortzen duen beste edozein substantzia bezala, kontsumoa handitzen joatea da aurreikus daitekeena.

Gogoratu ez dagoela tabakoaren kontsumo segururik.

Zer irabaziko dut erretzeari uzten badiot?

Erretzeari uzteko orduan, pertsona askok arrazoi hauek hartzen dituzte kontuan:

Insuficiencia cardiaca

  • Osasunagatik eta bizitza-kalitateagatik:
    • Minbizia izateko arriskua gutxitzen da.
    • Nire arnasketa eta oxigenazioa hobetzen dira, eta biriketako gaixotasunak izateko arriskua murrizten.
    • Hobetu egiten da nire zirkulazioa, eta, beraz, murriztu egiten da zirkulazioarekin eta bihotzarekin lotutako gaixotasunak izateko arriskua.
    • Nire jarduera eta ariketa fisikoa hobetuko dira.
    • Pisu txikiko haurtxo jaioberria izateko arriskua gutxitzen da.
    • Nire bizi-kalitatea hobetzen du.
    • Azal gazteagoa eta hortz zuri eta osasuntsuagoak izango ditut.
    • Nire bizitza sexuala hobetuko du.
  • Zure familia eta senideengatik
    • Giro osasungarri batean biziko naiz, eta lagundu egingo diet nire senide eta lagunei ere giro osasungarriagoa izaten.
    • Eredua izango naiz nire seme-alabentzat
  • Dirua aurrezteagatik
    • Gastu gutxiago izango dut. Kalkulagailua (kalkulatu zenbat diru aurreztuko duzun)

Erretzeari utziko diot, argi daukat!

Zorionak! Erabaki itzel garrantzitsua hartu duzu zure osasunerako.

Arrazoi sendoak edukita ere, erretzeari uzteko prozesua zaila izaten da gehienetan.

Jarraian, gomendio batzuk ematen dizkizugu:

  • Aurkitu zure motibazioa. Axola duena da zergatik egiten duzun zuk.
  • Aztertu zure inguruan zer duzun mesedegarri, zure onurarako erabiltzeko.
  • Aztertu, halaber, zerk oztopatzen zaituen, eta bilatu hura neutralizatzeko moduak.
  • Adierazi data bat. Aukeratu une egokia eta prestatu berarentzat.
  • Bilatu babesa. Une zailetarako aliatuak edo erantzunak izatea lagungarria izango zaizu.
  • Planifikatu zure bizitza tabakorik gabe.
  • Ospatu eta partekatu zure lorpenak.

Insuficiencia cardiaca

Eman aukera zeuri buruari saiatzeko, horrela bakarrik lortuko duzu eta!

Ulertu behar duzu erretzeari uztea prozesu bat dela, eta baliteke berriz erortzea, baina horrek ez du esan nahi ideia alde batera utzi behar duzunik: akatsetatik ikasi eta une egokiago batera arte atzeratu. Thomas Alva Edisonek bonbilla elektrikoaren asmakuntzari buruz esan zuen bezala, "Ez ziren huts egindako mila saiakera, mila urratseko asmakizuna baizik".

Baduzu informazio gehiago gida honetan “Erretzeari uzteko gida praktikoa”

Laguntza emango diot norbaiti erretzeari uzteko

Erretzeari uzten dion pertsona bati lagundu aurretik, jakin behar duzu erabakiak berea izan behar duela. Kontsumitzen duen pertsonarentzat, oso lagungarria izango da zure laguntza duela sentitzea.

Garrantzitsua da haien denborak, zalantzak, beldurrak, sentsazioak, emozioak eta sentimenduak errespetatzea. Kontuan izan prozesu zail baten aurrean dagoela, zure zeregina laguntzea eta babestea da. Zure ulerkortasuna funtsezkoa izango da harentzat. Laguntza profesionala bilatzera ere animatu ahal duzu, aditu baten laguntzak prozesua erraztu baitezake.

Berriz gaixotzeko aukera erreala da, eta ez da porrot gisa bizi behar, prozesuaren barruko beste urrats gisa baizik. Gogoratu tabakoa kontsumitzea adikzioa dela.

Azken aldaketako data: