Zerbitzu erakundeak Araban


Icono de texto informativo

OHARRA – UDAKO ORDUTEGIA

Osakidetzak osasun-zentroetako udako ordutegiak asistentzia-eskariaren arabera egokitzen ditu. Oro har, ordutegiak honela geratuko dira:

  • Ohiko ordutegia 08:00etatik 20:00etara duten zentroak, udan 08:00etatik 17:00etara egongo dira irekita.
  • Ohiko ordutegia 08:00etatik 17 00etara duten zentroak, udan 08:00etatik 15:00etara egongo dira irekita.

Xehetasun gehiagorako, jarri harremanetan zure osasun-zentroarekin telefonoz

Asistentzia sanitarioa bermatuta egongo da Osakidetzan Etengabeko Arretako Guneetan eta Osasun Kontseiluaren telefonoaren bidez (900 20 30 50).


Organización Sanitaria Integrada Araba

Arabako Erakunde Sanitario Integratua

Ongi etorri Arabako Erakunde Sanitario Integratura. Zerbitzu-erakundea 2016ko urtarrilaren 1ean sortu zen, eta Arabako Unibertsitate Ospitalea (Txagorritxu, Santiago eta kanpoko kontsultetarako eraikina) eta Arabako osasun-zentroak barne hartzen ditu, Arabako Errioxa izan ezik. Erreferentziako erakunde sanitarioa da 340.000 lagunentzat.

Informa zaitez


Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratua

Ongi etorri Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratura. Erakundea 2016ko urtarrilaren 1ean sortu zen, eta eskualdeko (Bastidatik Oioneraino) lehen mailako arreta eta Lezako ospitalea barne hartzen ditu. Erreferentziazko erakunde sanitarioa da Arabako Errioxan bizi diren 11.500 biztanle ingururentzat.

Informa zaitez

Arabako Errioxa Erakunde Sanitario Integratua

Arabako Osasun Mentaleko Sarea
Ospitalea

Arabako Osasun Mentaleko Sarea

Azken aldaketako data: