Zerbitzu osagarriak

Baliabide informatikoak

Ikasketa-gelan/liburutegian 28 ordenagailu daude eta Interneterako konexioa dute. Gainera, Osakidetzaren sarera konektatutako ordenagailu bat dago, bilaketa bibliografikoak errazteko.

Ikasle guztiek dute UPV/EHUren helbide elektroniko bana, matrikula formalizatzen duten unean esleitzen baitzaie.

Eraikin osoak du Wifi konexioa.

Baliabide informatikoak

Espazioak Erabiltzen Uzteko Zerbitzua

Eskolak gelak lagatzeko zerbitzua dauka. Honakoek eska ditzakete: ikasleek, irakasle eta ikerlariek, gradu-bukaerako lanen zuzendariek, Eskolaren administrazio eta zerbitzuetako langileek, Osakidetzaren Zentroek eta Erakundeek eta EUErekin hitzarmena duten Erakundeek. Horretarako, eskaera idatziz egin behar dute aldez aurretik, helbide elektroniko honetara idatziz: mainhoa_lopezdealda@ehu.eus

Astelehenetik ostegunera: 8:00-20:00, Eskolako ikasleentzat, eta 8:00-19:00, Eskolatik kanpoko erabiltzaileentzat.

Ostiraletan: 8:00-16:00. Aparteko kasuetan, Eskolak ordutegi hori luza dezake.

Udako, udaberriko eta neguko oporretan: 8:00-14:00.

Erakusketa-gela

ElGelak simulagailuak, aparatuak, maketak, material kirurgikoa eta abar dauzka, ikasleak gero praktika klinikoetan garatuko dituzten prozedura eta tekniketan trebatzeko.

Ikasleek material hori erabilgarri daukate, eta materiala erabiltzeko, materialaren irakasle arduradunei eskaera egin behar diete.

Atseden-gelak

Ikasleek bi egongela dituzte erabilgarri (bata lehengo solairuan dago eta beheko solairuan bestea), eta hozkailua, mikrouhin-labea, harraska, mahaiak, aulkiak eta besaulkiak dituzte.

Vending makinak

Kontratazioaren esleipena lortu duen enpresak edari beroak, hotzak eta aperitiboak eskaintzen ditu.

Kafetegia-Jatetxea

Txagorritxu Ospitaleko kafetegia Arabako Erakunde Sanitario Integratuarena (Arabako ESIa) da, Eskolatik oso hurbil dago, eta Eskolako ikasle eta langileei tarifa hobaridunak eskaintzen dizkie, aldez aurretik identifikatzen badira.

Ostatua

Arabako Campuseko Ostatu-zerbitzuak ikasleen egoitzen, pisuen eta gelen berri ematen du, baita ikasleak adinekoen etxeetan hartzeko programaren berri ere: Campuseko gazteentzako informazio-bulegoa (Pabiloia)

Unibertsiateko Pabiloia, 1. solairua
Los Apraiz, 1 - 01006 Gasteiz

Tfno.: 945 014336 Faxa: 945 013670

Era berean, informazio gehiago dago UPV/EHUren Ostatu Zerbitzuan: https://www.ehu.es/ostatu/pisos/index.html

Garraioak

Eskolara joateko garraioari buruzko informazioa helbide honetan aurki daiteke: http://www.ehu.eus/es/web/araba/kokapena

Gainera, bizikleta-aparkaleku handia dago..

Azken aldaketako data: