Zerbitzu osagarriak

Baliabide informatikoak

Ikasketa-gelan/liburutegian 13 ordenagailu daude eta Interneterako konexioa dute.

Ikasle guztiek dute UPV/EHUren helbide elektroniko bana, matrikula formalizatzen duten unean esleitzen baitzaie.

Eraikin osoak du Wifi konexioa.

Baliabide informatikoak

Espazioak Erabiltzen Uzteko Zerbitzua

Eskolak gelak lagatzeko zerbitzua dauka. Honakoek eska ditzakete: ikasleek, ikasle egresatuek, irakasle eta ikerlariek, gradu-bukaerako lanen zuzendariek, Eskolako administrazio eta zerbitzuetako langileek, Osakidetzaren Zentroek eta Erakundeek eta EUErekin hitzarmena duten Erakundeek. Garatu beharreko jarduerek irabazi-asmorik gabeko gai profesionalak izan behar dituzte eta eskaera egin behar dute aldez aurretik.

Astelehenetik ostegunera: 8:00-20:00, Eskolako ikasleentzat, eta 8:00-19:00, Eskolatik kanpoko erabiltzaileentzat.

Ostiraletan: 8:00-16:00. Aparteko kasuetan, Eskolak ordutegi hori luza dezake.

Udako, udaberriko eta neguko oporretan: 8:00-14:00.

Gelen eskaera

Erakusketa-gela

ElGelak simulagailuak, aparatuak, maketak, material kirurgikoa eta abar dauzka, ikasleak gero praktika klinikoetan garatuko dituzten prozedura eta tekniketan trebatzeko.

Ikasleek material hori erabilgarri daukate, eta materiala erabiltzeko, irakasgaiaren irakasleari eskaera egin behar diote.

Atseden-gelak

Ikasleek egongela bat dute erabilgarri eta hozkailua, mikrouhin-labea, harraska, mahaiak eta aulkiak dituzte.

Vending makinak

Kontratazioaren esleipena lortu duen enpresak edari beroak, hotzak eta aperitiboak eskaintzen ditu.

Kafetegia-Jatetxea

Txagorritxu Ospitaleko kafetegia Arabako Erakunde Sanitario Integratuarena (Arabako ESIa) da, Eskolatik oso hurbil dago, eta Eskolako ikasle eta langileei tarifa hobaridunak eskaintzen dizkie, aldez aurretik identifikatzen badira.

Ostatua

Arabako Campuseko Ostatu-zerbitzuak ikasleen egoitzen, pisuen eta gelen berri ematen du, baita ikasleak adinekoen etxeetan hartzeko programaren berri ere: Campuseko gazteentzako informazio-bulegoa (Pabiloia)

Unibertsiateko Pabiloia, 1. solairua
Los Apraiz, 1 - 01006 Gasteiz

Tfno.: 945 014336 Faxa: 945 013670

Era berean, informazio gehiago dago UPV/EHUren Ostatu Zerbitzuan: https://www.ehu.es/ostatu/pisos/index.html

Garraioak

Eskolara joateko garraioari buruzko informazioa helbide honetan aurki daiteke: http://www.ehu.eus/es/web/araba/kokapena

Gainera, bizikleta-aparkaleku handia dago..

Azken aldaketako data: