Curriculum vitae - a

Curriculum Vitaeko aplikazio informatikoak aukera ematen du Osakidetzan lan egiten duten edo lan egin duten pertsona guztiek prestakuntza- eta lanbide-merituak eguneratuta edukitzeko. Bertan erregistratuta geratzen dira prestakuntza-, irakaskuntza-, ezagutzaren hedapen-, ikerketa-, berrikuntza-jarduerak edo egindako beste meritu batzuk.

Aplikazioan sartzeko zure NAN-a (erabiltzailearen identifikatzailea) eta pasahitza sartu behar dituzu; pasahitza zure Zerbitzu Erakundeko Pertsonaleko Zuzendaritzan eska dezakezu. Pasahitza ahazten baduzu, lan egin edo lan egiten duzun Erakundeko Pertsonaleko Zuzendaritzarekin jarri behar duzu harremanetan.

Osakidetza-k CV-aplikazioan erregistratzen dituzun merituak  aztertuko ditu zure Zerbitzu Erakundeko Pertsonaleko Departamentuan utzi behar dituzun ziurtagiriekin batera. Aurkeztu behar dituzun ziurtagiriak aztertuko ditu zure Zerbitzu Erakundeko Pertsonaleko Departamentuan utzi behar dituzun ziurtagiriekin batera. Aurkeztu behar dituzun ziurtagiriak jatorrizko dokumentuak edo kopia konpultsatuak izan behar dute.

Osakidetza-k baliozkotutako merituek, meritu kurrikularrak aurkeztu behar diren prozesuetan dokumentalki egiaztatutako meritu gisa agertuko dira.

CV-aplikazioaren gainean edozein kontsulta, iradokizun edo intzidentziatarako formatu hau erabil dezakezu: Kontsulta, Iradokizun edo Intzidentzien  Komunikazioa eta zure Zerbitzu Erakundeko Pertsonaleko Departamentura bidali.

Gaur egun ez bazara Osakidetzan lanean ari, helbide hau erabil dezakezu CURRICULUM.VITAE@osakidetza.eus

Garrantzizko informazioa

CVan merituak erregistratzeko jarraibideak: Profesionalentzako gida (2017ko urria) 

Prestakuntza- eta irakaskuntza-jardueren erakunde antolatzaileen sailkapena  (2016ko maiatza)

Dokumentuak aurkeztea-CV balioztatzea 

Kontsulta, Intzidentzia eta Iradokizunen Komunikazioa 

2016ko CVaren aplikazioan egindako Hobekuntzak eta eguneratzeak  aurkezpena. Profesional orok ikus dezake bere curriculum-ean egindako eguneratzeak eta intzidentzien bat ikusiz gero aztertzeko eska dezake, aurkezpenean dauden Jarraibideen  bidez.

Azken aldaketako data: