Ongietorria

Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Liburutegiko Zerbitzuak 4630etik gora aleko gordailua dauka, aldizkari, osatutako funtsaz gainera. Zure beharren arabera eta baliabideak era arduratsuan erabiltzeko informazioa eta jarraibideak dituzu hemen.

Aretoak 32 irakur-leku dauzka eta horietako 28 lekutan ordenagailua badago. Zabalik egoten da astelehenetik ostegunera goizeko 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara eta ostiraletan, berriz, goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00etara.

ZentroanL Zentroan liburuak maileguan hartzeko edo uzteko ordutegia hau da: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:15era eta 15:00etatik 17:15era. Ostiraletan 8:00etatik 14:30era. Horrez gainera, badago liburutegien arteko mailegutza zerbitzua.

Liburutegian, alde batetik, harpidetutako baliabide bibliografikoak hedatu eta optimizatzeko estrategia gisa, eta bestetik, ezagutzarako bide gisa, erabiltzaile, ikasle, irakasle eta erizaintzarekin erlazionatutako profesionalen esku jartzen da interesgarriak diren artikuluak eskatzaileei helaraztea; horretarako, artikuluen eskaera egiteko eredua bete behar da eta liburutegiko arduradunaren helbide elektroniko honetara bidali: (mainhoa_lopezdealda@ehu.eus)

Artikuluak eskatu ahal izateko eredua

Liburutegiaren ilustrazioa

Logotipo
UPV/EHUko Liburutegia

UPV/EHUko liburutegiko atarirako sarbidea, bertan baliabide elektronikoak eta kudeatzaile bibliografikoak dauzkazu.

Logotipo
Eusko Jaurlaritzako Liburutegiko katalogoa

Eusko Jaurlaritzako atarirako sarbidea, bertan daude Vitoria-Gasteizko EUEko funts bibliografikoak.

Logotipo
CUIDEN

Index Fundazioko datu-base bibliografikoa, iberoamerikako eremu zientifikoan Osasunaren Zainketari buruzko ekoizpen zientifikoa. Aldizkari zientifikoetako artikuluak, liburuak, monografiak eta beste dokumentu batzuk, baita argitaratu gabeak ere, aritu talde batek aurrez ebaluatutako edukia dutena.

Logotipo
TESEO

TESEO, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Doktorego-tesien datu-basean kontsultak egiteko atarirako sarbidea.

Azken aldaketako data: