Curriculumeko merituen baremazioa

2011ko Garapen Profesionalaren deialdiak. Curriculumeko merituen baremazioa.

Kategoria ez-sanitarioetako eta sanitarioetako profesionalen

Lanbide Heziketako profesional ez-sanitarioen eta sanitarioen taldeen curriculumeko merituen baremazioa egin da.

B Blokean eskatutako puntuazioa eskuratu ez duten pertsonek 2013ko urtarrilaren 7ko 12:00etatik aurrera eskuragarri izango dituzte curriculumeko merituen baremazioaren emaitzak, Garapen Profesionaleko aplikazio informatikoan.

Egindako baremazioan okerren bat izan dela uste duten profesionalek 2013ko urtarrilaren 8tik 21era (barne) izango dute zuzenketa eskatzeko, “Okerrak zuzentzeko eskaera” dokumentua betez.

Hasierako baremazio honen ondoren, eskatutako puntuazioak eskuratzen dituzten pertsonak bertara sartu ahal izango dira Mailak Behin-behinean Esleitzeko Ebazpena argitaratu ondoren. 2013ko urtarrilaren 7an arduradunen ebaluazio-fasea hasiko da.

Dokumentu interesgarriak

2011ko Garapen Profesionalaren deialdiak. Curriculumeko merituen baremazioa.

Diplomatu Sanitarioak

B1 osasun-diplomadunen taldeko profesionalen curriculumeko merituen baremazioa egin da.

B Blokean eskatutako puntuazioa eskuratu ez duten profesionalek 2012ko urriaren 29ko 10:00etatik aurrera eskuragarri izango dituzte curriculumeko merituen baremazioaren emaitzak, Garapen Profesionaleko aplikazio informatikoan.

Egindako baremazioan okerren bat izan dela uste duten profesionalek 2012ko urriaren 30etik azaroaren 13ra (barne) izango dute zuzenketa eskatzeko, “Okerrak zuzentzeko eskaera” dokumentua betez.

Hasierako baremazio honen ondoren, eskatutako puntuazioak eskuratzen dituzten pertsonak bertara sartu ahal izango dira Mailak Behin-behinean Esleitzeko Ebazpena argitaratu ondoren. 2012ko urriaren 29an arduradunen ebaluazio-fasea hasiko da.

Dokumentu interesgarriak

2011ko Garapen Profesionalaren deialdiak. Curriculumeko merituen baremazioa.

Fakultatiboak

A1 fakultatibo mediko eta teknikoen curriculumeko merituen baremazioa egin da.

B Blokean eskatutako puntuazioa eskuratu ez duten pertsonek 2012ko urriaren 1eko 09:00etatik aurrera eskuragarri izango dituzte curriculumeko merituen baremazioaren emaitzak, Garapen Profesionaleko aplikazio informatikoan.

Egindako baremazioan okerren bat izan dela uste duten profesionalek 2012ko urriaren 2tik 15era (barne) izango dute zuzenketa eskatzeko, “Okerrak zuzentzeko eskaera” dokumentua betez.

Hasierako baremazio honen ondoren, eskatutako puntuazioak eskuratzen dituzten profesionalak bertara sartu ahal izango dira Mailak Behin-behinean Esleitzeko Ebazpena argitaratu ondoren. Era berean, 2012ko urriaren 1ean arduradunen ebaluazio-fasea hasiko da.

Dokumentu interesgarriak

Azken aldaketako data: