Zure osasuna zaindu

Ikasi osasuna zaintzeko modu berri bat! Inoiz ez da berandu bizi-ohitura osasungarriak hartzeko. Zure osasuna da garrantzitsuena; horregatik, osasuna prebentzioan eta babesean oinarrituta zaintzen lagunduko dizugu.


Bizitzako etapak

Pertsona osasuntsua izateko, osasun fisiko onaz gain, emozionalki ondo sentitu behar dugu eta ingurune sozial egokia eduki behar dugu, izan ditzakegun egoera kaltegarriei errazago aurre egiten lagunduko baitigute.

Elikadura osasungarria

Elikadura osasungarriak organismoak ongi funtzionatzen, sasoia ez galtzen edo bere onera ekartzen, eta gaixotzeko arriskua murrizten laguntzen digu.

Jarduera fisikoa

Jarduera fisiko erregularrak osasuna eta ongizate-sentsazioa hobetzen laguntzen du. Egin gehien atsegin duzuna (ibiltzea, dantzatzea, bizikletaz ibiltzea edo talde-kirol batean aritzea).

Zaindu zure bihotza

Zure bihotza zaindu nahi baduzu jarraitu hurrengo gomendioak ...


Alkohola, osasuna eta ongizatea

Alkohola osasunerako substantzia oso kaltegarria izan daiteke, baldin eta gehiegi hartzen baduzu. Badakizu zenbat alkohol-kopuru den kaltegarria zure osasunerako?

Tabakoa

Erretzea hainbat gaixotasun izateko arrisku-faktore garrantzitsuenetako bat da. Nahi al diozu erretzeari utzi? Laguntza behar duzu? Lagundu zaitzakegu.

Adikzioak

Atal honetan, bai herritarrei bai osasunaren sustapenean, adikzioen prebentzioan, arretan eta gizarteratzean lan egiten dutenei zuzendutako informazio erabilgarria aurkituko duzu.

Azken aldaketako data: