Portal de Osakidetza

Osakidetza logotipoaren irudia

Orain logotipoaren irudia

euskadi.net logotipoaren irudia

Hemen zaude:
  1. Herritarrak
  2.  
  3. Osasuna
  4.  
  5. Haurrak eta Nerabezaroa
Osasuna

Eskola-bideak

eskola bideak

Eskola-bideei buruzko proiektuak ikasleei zuzenduak dira; batetik, kaleetan zehar autonomiaz eta segurtasunez mugi daitezen eta, bestetik, espazio publikoaren erabilera eta gozamena berreskura ditzaten. Era berean, eskolen ingurumarian mugikortasun aktiboa sustatzeak badu honako potentzialtasun hau: osasunerako jarduera fisikoak duen garrantziari dagokionez, gazte-gaztetarik, kontzientziatze-gradua gehitzeko tresna eragingarria bihurtzea.

Eskolabidea: eskolabideen tokiko-proiektuak egiteko gida (pdf, 1 MB)

Proiektu honen zati gisa, eta Sailak horretarako sortu duen diru-laguntzen deialdiarekin batera, logo bat diseinatu da, ekimenetan erabiltzeko; alegia, txaleko islatzaileetarako, babes-kaskoetarako, bideen seinaleetarako eta elkarguneetarako irudi izan dadin.

Logoa ikastetxeko identifikazioarekin pertsonalizatu daiteke; goialdeko eskuin-angeluan, horretarako espazio bat dago.

Eskola-bidea sustatzeko irudia (pdf, 346 KB)

Eskola-bideak sustatzeko laguntzak (ikasleen mugikortasun aktiboa)

Azken aldaketako data:


Euskadi, auzolana