40 urteurrena

Ikusi paziente eta profesionalen arteko elkarrizketak:

EXISTITZEA - EXISTIR

BALIO - VALOR

BIHOTZEZ- DE CORAZÓN

HITZA - PALABRA

HARROTASUNA - ORGULLO

AMETSA - SUEÑO

Sarrera

2023an, Osakidetzak 40 urte beteko ditu. Denbora honetan guztian, gure lehentasunezko helburua izan da pertsona guztiei bermatzea osasun-sistema publiko, unibertsal eta kalitatezkoa; lorpen kolektiboa, euskal gizarte osoarena.

Hasieratik, pertsonak izan ditugu arretaren ardatz Osakidetzan, eta argi dago balio eta kontzeptu horiek guztiek, gaur egun ez ezik, etorkizunean ere geure egin behar ditugula. 2023an martxan jarriko ditugun ekintzak Osakidetzako erakunde guztien hausnarketaren eta parte-hartzearen emaitza dira, denak ere, eta horien helburua Osakidetzari bere balioa onartzea da, izan denagatik, orain denagatik eta izango denagatik.

Leloa: osasuna inoiz baino gehiago.

Pandemiak inoiz ikusi gabeko tentsioa eragin die herritar guztiei eta munduko osasun-sistema guztiei. Pandemia oraindik amaitu ez den arren, atera daiteke ondoriorik; adibidez, euskal herritarrek eta bertoko erakundeek osasuna lehentasun gisa ikusten dutela orain, eta bat datozela osasun-sistema indartzen jarraitu behar den ustean.

Hori dela eta, urteurren honetarako lelo hau aukeratu da: Osakidetza, osasuna inoiz baino gehiago.

Pauso txikiak eta mugarri handiak 40 urtez

  • 1983

    1983ko maiatzaren 19a. Eusko Legebiltzarrak Osakidetza sortzeko legea onartu zuen (maiatzaren 19ko 9/1983), osasun-zerbitzu nazionalen eredua oinarri hartuta (Beveridge eredua), herritarrei osasun-arreta integrala eskaintzeko xedez. Izendapenaren jatorri semantikoak osasun- eta elkartasun-ideiak islatzen ditu. Jaioberri hark zerbitzu unibertsal izateko bokazioa izan zuen, herritar guztiak berdin artatzekoa pertsonak bere- berea duen eskubideari erantzunez, eta Gizarte Segurantzako kotizazioei erreparatu gabe.

    Laguntza Psikiatrikoko eta Oasun Mentaleko Plana (Ajuriaguerra Plana).

  • 1984

    Osakidetzara batu ziren lehendabiziko ospitaleak: Santa Marina, Amara, Leza, Santiago Apostolua, Gipuzkoako probintzia-ospitalea, Gorlizkoa, baita ospitale psikiatrikoak ere (Zamudio, Bermeo, Zaldibar eta Arabakoak); halaber, Osakidetzan bildu ziren hiru foru-aldundietako osasun mentaleko zentroak ere.

  • 1985

    Espainiako osasungintza publikoko lehendabiziko probeta-haurra jaio zen. José Ángel 1985eko uztailaren 9an jaio zen; Oizko istripuan hil zen Portuondo doktorearen izena ipini zioten (giza ugalkortasun unitateko zerbitzuburua eta arduraduna zen).

  • 1986

    Euskadiko Minbiziaren Erregistroa sortu zen, Estatuko lehenengoetakoa.

  • 1987

    Arrasateko Debagoieneko Ospitalea Osakidetzan sartu zen.

    Hiesa Prebenitzeko eta Kontrolatzeko programa ipini zen abian.

  • 1988

    Insalud erakundearen osasun-zentro eta langileen transferentzia eta integrazioa: anbulatorioa, ospitaleak (Gurutzeta, Arantzazu, Txagorritxu, Galdakao, San Eloy eta Zumarraga) eta Arabako erizaintzako unibertsitate-eskola, guztira 14.000 profesional baino gehiagorekin.

    Osasun-txartel indibiduala ezarri zen (OTI), Gizarte Segurantzako kartillaren tokian. Estatuko lehendabiziko osasun-txartela izan zen.

    Gripearen aurkako lehen txertaketa-kanpaina Euskadin.

  • 1989

    Lehen Mailako Arretaren Eskualdeen eraketa, haien egiturarekin eta antolamenduarekin.

    Bidasoako Ospitalea ireki zen Irunen.

  • 1990

    Haurren hortzetako plana ipini zen martxan (PADI). Orduan, haurren % 18 bakarrik zegoen txantxarrik gabe; gaur egun, Euskadik du CAO-D indizerik apalena Estatu osoan (12 urterekin eragindako hortz-piezen batezbestekoa neurtzen duen indizea), eta nazioartean mailarik onenetan dago.

  • 1991

    PInoz Plana (Infekzio NOsokomialak Zaintzeko eta Kontrolatzeko Plana) ipini zen martxan. Ospitale-infekzioak zaintzeko eta kontrolatzeko lehendabiziko zaintza-plana izan zen.

    Euskadiko Txertaketako Aholku Kontseiluaren sorrera.

  • 1992

    Mendaroko ospitalearen irekiera. Basurtuko ospitalearen integrazioa.

    Osatek SA sortu zen. Eusko Jaurlaritzaren sozietate publiko hau Osasun Sailaren mende dago, eta irudi bidezko diagnostikoren sektorean jarduten du, bereziki, erresonantzia magnetikoaren alorrean (EM).

    Ospitaleratze tradizionalaren ordezko aukeretarako programa ipini zen martxan: etxeko ospitaleratzea, kirurgia handi anbulatorioa eta eguneko ospitalea.

    Transplanteak koordinatzeko taldearen sorrera.

  • 1993

    Eusko Legebiltzarrak Osasuna Zainduz txostena onartu zuen, Osakidetza berritzeko.

    Minbiziari buruzko aholku batzordearen sorrera.

  • 1994

    Osakidetzaren Kontratu Programa martxan ipintzea.

    Kupoko osasun-langileen hierarkizazioa arreta espezializatuaren barruan.

  • 1995

    Bularreko minbiziaren baheketa-programaren hasiera, 50 eta 60 urteko emakume guztietan.

    Osasun Informazioko Sistemaren Plan Estrategikoa onartzea.

    Asistentziaren informatizazioaren hasiera Lehen Mailako Arretan.

    EFQM eredua onartu zen, Osakidetzan kalitatea kudeatzeko erreferente gisa..

  • 1996

    Gibeleko transplantearen programa ipini zen martxan Gurutzetako ospitalean.

  • 1997

    8/1997 Legea Onartzea, Euskadiko Antolamendi Sanitariari buruzkoa. Horren bidez, Osakidetza Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailari atxikitako zuzenbide pribatuko erakunde publiko gisa eratu zen.

  • 1998

    Osakidetzaren Lehen Plan Estrategikoa, 1998/2002 aldirako.

    Elikaduraren nahasteak tratatzeko programa ipini zen martxan.

  • 2001

    Donostia ospitalea sortu zen, Arantzazu, Gipuzkoa eta Amara ospitaleak bat eginda.

  • 2002

    Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroa sortu zen.

    7/2002 Legea onartu zen, osasun arloko Aurretiazko Borondateena.

    Asistentziako sistema informatikoa garatu zen: e-Osabide.

    Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitariorako Euskal Fundazioa osatu zen (BIOEF).

  • 2003

    67/2003 Dekretua onartu zen, Osakidetzaren Euskararen Erabilera Normalizatzekoa.

    Aurretiazko Borondateen Euskal Erregistroaren sorrera.

  • 2004

    Osakidetzaren 2005-2011 I. Euskara Planaren onarpena.

  • 2005

    Farmaziako Batzorde Korporatiboa martxan ipintzea.

    Euskadiko Ikerketa Klinikoko Batzorde Etikoa sortu zen.

    Osasungintzako profesionalen lanbide-garapena onartu zen.

  • 2006

    65/2006 Dekretua onartzea, prozedura kirurgiko programatuetara eta urgenteak ez direnetara iristeko gehienezko epeak ezartzeari buruzkoa.

  • 2007

    Emaile ez-ahaidetuen hezur-muinaren Transplante Programa martxan ipini zen Donostia ospitalean.

    Helikoptero medikalizatua.

  • 2008

    Kolon eta Ondesteko Minbiziaren Baheketa- programari ekitea.

    EHUren eta Osakidetzaren arteko hitzarmena, osasun-erakundeak ikerketarako eta unibertsitate- irakaskuntzarako baliatzeko.

    Biodonostia eta Biocruces ikerketa sanitarioko institutuen eraketa.

    Kirurgia robotikoa ezarri zen, Basurtuko, Txagorritxu eta Donostia unibertsitate-ospitaleetan.

    Zilbor-hesteko odol-unitateak jaso eta biltegiratzeko programa.

    Iktus unitateen garapena, Basurtuko, Txagorritxu eta Donostia unibertsitate-ospitaleetan.

    Biocruces sortu zen, osasun-ikerketako erakunde moduan.

  • 2009

    Kronikotasun Estrategia onartzea. Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen integrazioa.

  • 2010

    Paziente Aktiboa Programa.

    Osakidetza ez-presentzialaren sorrera: Osarean. Biodonostia Institutuaren eraikin berria.

  • 2011

    Kartzeletako osasungintzaren transferentzia eta integrazioa.

  • 2012

    Bihotzez Infartuaren Kodea abiarazi zen.

    Gernikako Ospitalearen inaugurazioa, bereizmen handiko zentro gisa.

  • 2013

    Ildo Estrategiko Soziosanitarioa, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak onartuta.

    Errezeta elektronikoaren ezarpena. Osasun Eskola ezartzea.

  • 2014

    Pazientearen Segurtasun Klinikoko Estrategia.

  • 2015

    Osasun-eremu handietan arreta integratuaren eredua zabaltzen bukatzea.

    112tik Infartu Kodea martxan jartzea.

  • 2016

    Alfredo Espinosa Ospitalearen inaugurazioa, Urdulizen.

    Osabide Global. Lehen Mailako Arretan eta Arreta Espezializatuan historia klinikoa uztartzea.

    Osasun arloko ikerketa eta berrikuntzarako 2020ko Estrategia.

  • 2017

    Bioaraba sortu zen, osasun-ikerketako erakunde moduan.

    Ama-esnearen Bankua Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan.

  • 2018

    Bizkaiko Biocruces eraikin berria.

    Euskadiko errezeta elektronikoaren interoperagarritasuna.

    Zerbixeko Minbiziaren Baketa-programari ekitea. Euskadiko Plan Onkologiko Integrala.

    Plan Oncológico Integral de Euskadi.

    Hitzarmena EHUrekin, familiako eta komunitateko medikuntzako unibertsitate-ikasgela sortzeko.

    Eibarko Ospitale berria irekitzea.

  • 2020

    Osakidetzak, euskal erakundeekin eta gizarte zerbitzuekin koordinatuta, pandemiari aurre egin zion.

    COVID-19aren aurkako txertaketa-kanpaina abian jarri zen herritar guztientzat.

  • 2021

    Geriatriako fakultatiboak Osakidetzan sartu ziren.

    Arabako Unibertsitate Ospitaleko zerbitzu orokorretako eraikin berria abian jarri zen.

    Osakidetzan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana onartzea.

  • 2022

    Farmabide abian jarri da, euskal egoitzetarako prestazio farmazeutikoko zentro berria.

Lagunduko al diguzu zure burua zaintzen?


Pertsona da gure arretaren ardatza, eta, aurrera egiten jarraitzeko, Plan Estrategiko berria prestatzen ari gara, Osakidetzari etorkizunerantz bultzada berria emateko. Plan horrek sei helburu ezartzen ditu:

  1. Osasuna sustatzea eta gaixotasunak prebenitzea.
  2. Kronikotasunari eta morbimortalitateari arreta ematea, itxaropenaren eta bizi-kalitatearen onerako.
  3. Bikaintasuna sistema asistentzialaren kalitatean, humanizazioan eta segurtasunean.
  4. Osasun-sistemaren iraunkortasuna.
  5. Talde-lana, lidergoarekin eta aintzatespenarekin.
  6. Osasuna hobetzera aplikatutako berrikuntza eta ikerketa.

Osasunaren Mundu Erakundeak ezartzen du gure osasunaren herena bizi-ohitura osasungarriei eustearen mende dagoela.

Osakidetzan zure osasunari lotutako edozein egoeraren aurrean lagunduko dizugu bizitzan zehar. Egutegi honek lehenengo helburua indartzen du: osasuna sustatzea eta gaixotasunak prebenitzea. Lagunduko al dizugu zure burua zaintzen?

Hemen, bizi-ohitura osasungarriei buruzko edukiei lotutako hainbat irudi dituzu, 2023ko egutegian jasotakoak.

(Egutegiaren PDFa)

Azken aldaketako data: