2020ko gripearen aurkako txertaketa kanpaina
Gripea gaixotasun infekziosoa da, oso kutsakorra eta edonor erasan dezake. Gehienetan onbera da, baina arazo larriak sortu ahal dizkie gaixotasun kronikoak dituztenei; horregatik, txertoa da prebentzio-neurri nagusia, segurua eta eraginkorra delako.
Dagoeneko, abian jarri da 2020ko Gripearen Aurkako Txertaketa-Kanpaina, eta urriaren 13an hasiko da. Honako hauei zuzenduta dago arrisku-taldeak direlako:
- 65 urte baino gehiago dituztenak
- Gaixotasun kronikoak dituztenak: diabetesa, BGBK, kardiopatiak...
- Haurdun dauden emakumeak
- Profesional sanitarioak
Aurten, arreta berezia jarri da herritarren eta profesionalen segurtasunean. Horregatik, hurrengo ideiak kontuan hartzea garrantzitsua da:
-
ARRISKUKO KOLEKTIBOA BAZARA
Itxaron Osakidetzak deitu arte, txertoa jartzeko hitzordua emateko.
-
ARRISKUKO KOLEKTIBOA EZ BAZARA
Arrisku-taldekoa ez bazara eta txertoa jarri nahi baduzu, deitu zure osasun-zentrora urriaren 31tik Aurrera.
BABESTU!
Koronabirusarekin bezala, hiru oinarrizko neurriak erabil ditzakezu gripea prebenitzeko:
- Distantzia mantenduz
- Maskara erabiliz
- Eskuak sarritan garbituz
Erlazionatutako dokumentuak
Azken aldaketako data: