Erregistro elektroniko orokorra
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren Erregistro elektroniko orokorraren bidez, Osakidetzari zuzendutako eskabideak, idazkiak eta jakinarazpenak aurkeztu ahalko dira, baldin eta ez badute prozedura elektroniko zehatzik.
Erregistro elektroniko hori herritar guztientzat dago eskuragarri.
Bertara sartzeko, zeure burua identifikatu beharko duzu onartutako identifikazio elektronikoko bitarteko baten bidez.
Egin beharreko urratsak
Osakidetzari zuzendutako eskabidea edo dokumentazioa aurkezteko, honako hau egin beharko duzu:
Sarbidea
Sartu Erregistro elektroniko orokorraren inprimakira.
Identifikazioa
Identifikatu zeure burua onartutako identifikazio elektronikoko bitarteko baten bidez.
"Instrukzio-organoari zuzendua" atalean
"Instrukzio-organoari zuzendua" atalean, hautatu:
- Organoa: "Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak".
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak: "Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzua".
Gainerako datuak
Bete inprimakian eskatzen diren gainerako datuak.
Azken aldaketako data:



![[eu] Osasun Eskola](/images/webosk00-header-bloque-servicios.jpg)