Programa: Lehen Mailako Arretaren eta Komunitateko Arretaren eraldaketa digitala
11. osagaia: Administrazio Publikoak modernizatzea.
3. inbertsioa: Eraldaketa digitala eta Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko Ministerioak zein autonomia-erkidegoetako eta toki-erakundeetako Administrazio Publikoak modernizatzea.
| Izena | Espedientea | Helburua | Esparrua | |
|---|---|---|---|---|
| Zibersegurtasuna kudeatzea IoMT/IoT gailuetan | Osakidetzako osasun-zentroetako IT, IoT eta IoMT gailuetarako segurtasun-azpiegitura instalatzeko eta mantentzeko hornidurak eta zerbitzuak | Segurtasun-zerbitzu espezializatuak kontratatzea, IoT/IoMT gailuetarako segurtasun-azpiegitura bat hornitzea eta abian jartzea aurreikusten dutenak. Hori guztia, xede honekin: Osakidetzak duen IoT/IoMT ekipamenduaren konfigurazioari eta ahuleziei buruzko informazio zehatza lortzea, baita euskarria ematea ere, ahuleziak ekintza espezifikoak automatizatzeko gaitasunaren bidez zuzentzeko. | Zibersegurtasuna | |
| Prozesuak digitalizatzeko plataforma | BPM soluzio bat erostea eta abian jartzea Osakidetzan | Negozio-prozesuak kudeatzeko sistema bat (BPM) ezartzea, Osakidetzaren negozio-prozesuak modelatzeko, automatizatzeko, monitorizatzeko, aztertzeko eta optimizatzeko, eta, ondorioz, organo arautzaileek ezarritako osasun-kalitateko estandarrak betetzen direla ziurtatzea. | Kudeaketan efizienteak izateko prozesuak | |
| Lehen Mailako Arretako proiektuak kudeatzeko bulego teknikoa | Osakidetzan IKT proiektuak kudeatzeko bulego teknikoa kontratatzea | Proiektu honen helburu nagusia da Osakidetzak zuzentzen dituen LMAEDPren lankidetza-proiektuak eraginkortasunez koordinatzea, eta horien parte diren jarduera guztiak modu eraginkorrean kudeatzen direla ziurtatzea. Horren barruan sartzen da alderdi administratiboak eta ekonomikoak gainbegiratzea, bai eta xedeak, entregatzekoak eta mugarriak espero diren kalitate-estandarrekin betetzea ere. | Kudeaketa | |
| Lehen Mailako Arretako Herritarren Prestakuntzarako Plataformaren UX analisia | Lehen Mailako Arretako Herritarren Prestakuntzarako Plataformaren UX analisia | Erabiltzailearen esperientzia ebaluatzea, Lehen Mailako Arretako Herritarren Prestakuntzarako Plataforma ezarri ondoren. UX analisi baten bidez, erabiltzaileek plataformarekin duten interakzioetako indarguneak eta hobetu beharreko arloak identifikatu nahi dira. Horri esker, plataformaren erabilgarritasuna optimizatu ahal izango da, eta etorkizuneko eguneratzeak esperientzia hobetzera bideratu ahal izango dira. | Pazientearen eskola eta osasunaren sustapena | |
| Pazientearekin azterketak partekatzeko plataforma | Irudi medikoaren azterketak pazientearekin partekatzeko plataformaren bilakaera, lizentziak eta euskarria | Irisgarritasuna hobetzea irudi medikoa eskatzeko eta entregatzeko prozesuetan, eta pazienteekin irudi medikoak digitalki partekatzeko sistema agertoki berrietara zabaltzea. | Pazientearen eskola eta osasunaren sustapena | |
| Osakidetzan plataforma bat kontratatzea, ezartzea eta martxan jartzea irudi medikoko azterketak partekatzeko pazientearekin | Osakidetzan plataforma bat kontratatzea, ezartzea eta abian jartzea, pazienteekin irudi medikoko azterketak partekatzeko. Helburua da irudi medikoak modu seguruan partekatzeko aukera ematen duen sistema bat izatea, hala behar izanez gero, erreferentziazko profesionalei kontsulta egitea errazteko. Horrek diagnostiko-gaitasuna eta jarraitutasun asistentziala hobetzen lagunduko du. | Pazientearen eskola eta osasunaren sustapena | ||
| Herritarrei arreta emateko kanala: Herritarren prestakuntza | Osakidetzako herritarrentzako prestakuntza-campuseko zerbitzua kontratatzea | "Herritarrentzako Prestakuntza Campusa" izeneko prestakuntza pertsonalizatuko ekosistema digital bat sortzea eta ezartzea. Hasiera batean, Lehen Mailako Arretako prestakuntza-premiak betetzera bideratuta egongo da; gero, beste esparru asistentzial eta interes-talde batzuetara zabaldu ahalko da. Ekosistema horrek honako hauek integratuko ditu: beharrezko azpiegitura teknologikoa, prestakuntza-baliabideak garatzeko eta integratzeko estrategiak, eta edukien sorkuntza, hala nola prestakuntza-pilulak, baliabide grafikoak eta ikastaroak. | Pazientearen eskola eta osasunaren sustapena | |
| Herritarrei arreta emateko kanala: Eskariaren kudeaketa adimenduna | Soluzio bat kontratatzea herritarren eskariaren arreta omnikanala egiteko Osakidetzan | Osakidetzaren Herritarrei arreta emateko kanala hobetzea, hodei-soluzioan oinarritutako CRM eta Contact Center eredu berri baten bidez, Lehen Mailako Arretako dei-zentroek eta Herritarren arretarako zentroak ematen duten arreta optimizatzeko. Horretarako, arreta-kanal ezberdinen arteko arreta-eredu proaktibo, pertsonalizatu, erabakigarri eta sendo baten alde egingo da apustu. | Eskariaren kudeaketa adimenduna | |
Azken aldaketako data:



