Zaindu zure osasuna
Ikasi osasuna zaintzeko modu berri bat! Inoiz ez da berandu bizi-ohitura osasungarriak hartzeko.
Zure osasuna da garrantzitsuena; horregatik, osasuna prebentzioan eta babesean oinarrituta zaintzen lagunduko dizugu.
Bizitzako etapak
Haurtzarotik zahartzarora, pertsonok hainbat fase izaten ditugu gure bizitzan. Hemen horietako bakoitzaren ezaugarriak ikus ditzakezu.
Elikadura osasungarria
Elikadura osasungarriak organismoak ongi funtzionatzen, sasoia ez galtzen edo bere onera ekartzen, eta gaixotzeko arriskua murrizten laguntzen digu.
Jarduera fisikoa
Jarduera fisiko erregularrak osasuna eta ongizate-sentsazioa hobetzen laguntzen du. Egin gehien atsegin duzuna (ibiltzea, dantzatzea, bizikletaz ibiltzea edo talde-kirol batean aritzea).
Alkohola, osasuna eta ongizatea
Alkohola osasunerako substantzia oso kaltegarria izan daiteke, baldin eta gehiegi hartzen baduzu. Badakizu zenbat alkohol-kopuru den kaltegarria zure osasunerako?
Adikzioak
Atal honetan, bai herritarrei bai osasunaren sustapenean, adikzioen prebentzioan, arretan eta gizarteratzean lan egiten dutenei zuzendutako informazio erabilgarria aurkituko duzu.
Azken aldaketako data: