Made in Osakidetza

Konponketa endobaskularraren bidez tratatutako aorta abdominaleko aneurismen eboluzioaren irudian oinarritutako azterketa

Tipologia: Irudia.

Egoera: Garatzen.

Helburua: Aorta abdominaleko aneurisma haustura ekar dezakeen aortaren foku-dilatazioa da. Ohiko tratamendua konponketa endobaskularra da. Proiektu horrek irudien analisi adimenduna egiteko oinarria ezartzen du, pazienteen operazio ondoko jarraipena egiteko, aneurismaren portaera iragartzeko informazio baliotsua emanez.

Xede-populazioa: Aortako aneurismaren ondoren konponketa endobaskularra egin behar zaien pazienteak.

Garapen-egoera: Bottom Up Biodonostia 2019 deialdian finantzatutako proiektua. Vicomtech eta eMedicaren laguntzarekin.

Eskailerak igoz, hobeto sentitzen gara

Tipologia: Kudeaketa-berrikuntza (Humanizazioa).

Egoera: Ezarrita.

Helburua: Kanpainaren helburua ohitura osasuntsuak garatzea da, egunerokotasunean ariketa fisikoa sustatuz, igogailua erabili beharrean eskaileren erabilera lehenetsiz. Horretarako, AUO Txagorritxuk ospitaleko zenbait barne-espazio apaindu ditu, solairu bakoitzean Arabako gailur enblematiko baterako igoera simulatuz, eta horrela osasuna eta natura batuz Arabako ESIn.

Xede-populazioa: Ospitalera joaten diren profesionalak eta biztanleria orokorra.

Garapen-egoera: Ezarrita.

BELK

BELK elektroestimulazioarekin belauna birgaitzeko sistema robotikoa baliozkotzea

Helburua: Saiakuntza klinikoa, BELK gailu robotiko eramangarriak belauneko artroplastia baten ondoren eria berreskuratzeko errehabilitazio-saioen kopurua murrizteko duen eraginkortasuna ebaluatzeko.

Xede-populazioa: Belauneko artroplastia egin zaion pazientea.

RIS3 arloa: Gailu medikoak.

STEP MONITORING

Adimen artifizialean oinarritutako eOsasun sistema, kimioterapia lagungarria duten paziente onkologikoetan sintoma proaktiboen jarraipena egiteko

Helburua: Sintomak, bizi-kalitatea eta pazienteen ongizatea telemonitorizatzeko sistema bat baliozkotzea, tratamenduan zehar eta ondoren, sintomen larritasuna automatikoki detektatzen duena, arazo larriak goiz detektatzeko helburuarekin.

Xede-populazioa: Paziente onkologikoak.

RIS3 arloa: Medikuntza pertsonalizatua.

Enpresa: Naru.

GLAUCOMA A2B1

A2B1Ebaluazio klinikoa eta eraginkortasunaren eta A2B inplantearen segurtasunaren balidazioa glaukomaren tratamendurako

Helburua: A2B inplante erretrobulbarraren segurtasuna eta eraginkortasuna ebaluatzea eta balidatzea glaukoma errefraktarioaren tratamendurako.

Xede-populazioa: Glaukomaren tratamendurako inplante erretrobulbarra jaso dezaketen pazienteak

RIS3 arloa: Gailu medikoak.

Enpresa: AJL Ophthalmic.

ALICELL

HRC040 medikamentuaren ikerketa klinikoa arnas sindrome akutu larria (ASAL) duten pazienteetan

Helburua: Arnas sindrome akutu larria (ASAL) duten pazienteetan, HCR040 sendagaiaren bideragarritasuna, segurtasuna, tolerantzia eta aldez aurreko eraginkortasuna baloratzea. Medikamentu horren printzipio aktiboa gantz-ehunaren mesenkimako zelula heldu alogenikoak dira.

Xede-populazioa: ASAL moderatua edo larria duten pazienteak.

RIS3 arloa: Birsortze-medikuntza eta terapia aurreratuak.

Enpresa: Histocell.

Zelula barruko kaltzioaren homeostasia erregulatzeko konposatu berriak

Tipologia: Farma-medikamentuak.

Egoera: Garatzen.

Helburua: Zelula barruko kaltzioaren deserregulazioarekin lotutako asaldurak eta gaixotasunak, hala nola muskulu-distrofiak, sortzetiko miopatiak, sarkopenia, muskulu eskeletikoaren nekea eta abar, tratatzeko edo prebenitzeko konposatu egokien familia berria.

Xede-populazioa: Zelula barruko kaltzioaren deserregulazioarekin lotutako gaixotasunengatik tratamenduan dauden pazienteak

Babes-egoera: Europako, Estatu Batuetako, Hong Kongeko, Txinako, Hego Koreako, Errusiako, Japoniako, Australiako eta Brasilgo PCT eskaeraren lehentasunezko patentea eta fase nazionaletan sartzea.

Transferentzia-egoera: 2019an, Miramoon Pharma spin-off-arekin merkataritza-ustiapenerako lizentzia sinatua.

Zentroa: Biodonostia (Donostialdeko ESI).

Gibeleko gaixotasun polikistikoentzako konbinatutako terapia-estrategia, UDCAren ondoriozko HDAC61 inhibitzaile berriak erabiliz

Tipologia: Farma-medikamentuak.

Egoera: Garatzen.

Helburua: Gaixotasun hepato-giltzurrun polikistikoen agerpena eta progresioa inhibitzeko gai diren entitate molekularren familia berria. Molekula horiek eragin bikoitza daukate: batetik, zelula barneko kaltzio-maila handitzen laguntzen dute, eta bestetik, HDAC6 entzimaren jarduera inhibitzen dute.

Xede-populazioa: Gaixotasun hepatiko-polikistikoa duten pazienteak.

Babes-egoera: Lehentasunezko espainiar patentea eskatu da (2018) eta PCT patentea eskatu da (2019).

Transferentzia-egoera: 2019an, Atlas Molecular Pharma enpresarekin merkataritza-ustiapenerako lizentzia sinatua.

Zentroa: Biodonostia (Donostialdeko ESI)

Esklerosiaren animalia-eredua ebaluatzeko aplikazioa

Tipologia: IKT.

Egoera: Garatzen.

Helburua: Aplikazioak aukera ematen du animaliaeredua errazago eta objektiboago monitorizatzeko ikerketa-proiektu baten garapenean, datuak errazago ateratzeko eta bilakaera azkar ikusteko, erabakiak azkarrago hartzeko eta ondorio zehatzagoak lortzeko.

Xede-populazioa: Hezur-egiturak berreraikitzeko kirurgiako fakultatibo medikoak.

Babes-egoera: Lehentasunezko erabilera-eredua eskatuta PMEBri, 2019/12/02an.

Transferentzia-egoera: EOSPtik kanpoko erakundeekin harremanetan, garapenaren balorizazio- eta transferentziaprozesuan aurrera egiteko.

Zentroa: Biocruces Bizkaia (Ezkerraldea-EnkarterriGurutzetako ESI).

Osteosintesi-plakaz osatutako gailu aurrekonformatua

Tipologia: Materialak eta gailuak.

Egoera: Garatzen.

Helburua: Asmakizun honek kokapen-gailu automatizatu bat deskribatzen du; horrela, pazientearen hezur-egiturara egokitutako edo pazientearen beraren 3D bioereduarekin aurrez eratutako plantilla xaflakor bat erabiliz, behin betiko osteosintesi-plaka morfologia zehatz batekin konformatzeko aukera ematen du.

Xede-populazioa: Hezur-egiturak berreraikitzeko kirurgiako fakultatibo medikoak.

Babes-egoera: Lehentasunezko erabilera-eredua eskatuta PMEBri, 2019/12/02an.

Transferentzia-egoera: EOSPtik kanpoko erakundeekin harremanetan, garapenaren balorizazio- eta transferentziaprozesuan aurrera egiteko.

Zentroa: Biocruces Bizkaia (Ezkerraldea-EnkarterriGurutzetako ESI).

Osteosintesiprozesu batean hezur-zulaketa bat egiteko gida-gailu kirurgikoa

Tipologia: Materialak eta gailuak.

Egoera: Garatzen.

Helburua: Osteosintesi-prozesuan hezurrak errazago zulatzeko diseinatutako gailu kirurgikoa, kubituko koroidehausturetan. Gaur egun, gutxi gorabehera egiten da, inolako gidarik gabe, edo beste kokaleku anatomiko batzuetarako gidak erabiliz. Gida horiek ez dira ondo egokitzen kubitura, eta ez dute uzten behar bezala gidatzen kubituko diametro egokiko gidariak edo barautsak.

Xede-populazioa: Osteosintesi-prozesua garatzeko fakultatibo medikoak, batez ere kubituko koronoideen hausturetan.

Babes-egoera: Espainiako lehentasunezko patentea eskatuta PMEBri, 2019/11/26an.

Transferentzia-egoera: EOSPtik kanpoko erakundeekin harremanetan, garapenaren balorizazio- eta transferentziaprozesuan aurrera egiteko.

Zentroa: Biocruces Bizkaia (Bilbao-Basurtuko ESI).

Gurpil-aulki baten osasun-erabilerako bonbonen euskarria

Tipologia: Materialak eta gailuak.

Egoera: Garatzen.

Helburua: Gurpil-aulki baten osasun-erabilerako bonbonen euskarria, erraz jartzen dena, azkar jarri eta kentzeko aukera ematen duena eta iraultzearen aurkako gurpilak erabiltzearekin bateragarria dena. Horrek erabiltzeko eroso egiten du eta gaixoari segurtasuna ematen dio.

Xede-populazioa: Aulkian haiekin batera oxigeno-bonbona eraman behar duten gurpil-aulkien erabiltzaileak.

Babes-egoera: Lehentasunezko erabilera-eredua eskatuta PMEBri, 2019/10/09an.

Transferentzia-egoera: EOSPtik kanpoko erakundeekin harremanetan, garapenaren balorizazio- eta transferentziaprozesuan aurrera egiteko.

Zentroa: Biocruces Bizkaia (Gorlizeko ospitalea).

SRT – Smart Remote Treatment

Tipologia: IKT.

Egoera: Transferentzian.

Helburua: Medikuntza pertsonalizatuko sistema bat garatzea, nahasmendu bipolarra izanik litioarekin tratamendua jasotzen duten pazienteak gainbegiratu eta kontrolatzeko. Sistema horretan sartzen dira adimen artifizialeko teknologia garatzea, teknologia mugikorra eta internet of things, baita partxe transdermiko bat sortzea ere, litiomailak zehazteko eta emateko. Horren bidez, litioarekin tratatzen den paziente bipolarraren kontrol osoa eskuratu nahi da.

Xede-populazioa: Nahasmendu bipolarra izanik, litioarekin tratamenduan dauden pazienteak.

Babes-egoera: Notario-gordailua egin da (2019ko abendua). Garapen-egoera: Balidazio prozesuan.

Transferentzia-egoera:Merkataritza-ustiapenerako gaitasuna duen enpresarekin batera garatzen.

Zentroa: Bioaraba (OSI Araba).

Azken aldaketako data: