Sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko Protokoloa eta Aholkularitza konfidentziala
Uste duzu lanean sexu-jazarpena, sexuan oinarritutako jazarpena edo biak jasaten dituzula?
Zure jarduera Osakidetzan egiten baduzu, eta Osakidetzako profesionala bazara, prestakuntza jasotzen ari bazara, praktiketako ikaslea bazara edo kanpoko enpresa bateko kide bazara eta Osakidetzan zerbitzua ematen baduzu, nola jardun dezakezu? Zure Aholkularitza Konfidentzialarekin harremanetan jar zaitezke honako bide hauetatik:
-
Web formulario baten bidez, Aholkularitza Konfidentziala zurekin harremanetan jarriko da eta zita jarriko du.
Eskatzen dut web bidez Aholkularitza Konfidentzialarekin harremanetan jartzea
-
Deitu 945 20 79 79, telefonora. Hautatu Osakidetzako zure zerbitzu-erakundea (lan egiten duzun hori), eta utzi harremanetarako telefono bat. Zure Aholkularitza Konfidentzialaren deia jasoko duzu, eta harekin zita bat izango duzu.
Informazio gehiago nahi baduzu ikusi
Sexu-jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari Osakidetzan aurre egiteko protokoloa.
Zer da jokabide sexista bat?
Jokabide matxistak dira, oro har, desatseginak edo deserosoak izaten dira. Sexu-jazarpentzat edo sexuan oinarritutako jazarpentzat jotzeko bezain larriak ez badira ere, eta batzuetan gizarte-usadioetan onartzen badira ere, Osakidetzaren balioen aurkakoak dira, eta, beraz, baztergarriak.
Zer da sexu-jazarpena?
Sexu-jazarpena da pertsona baten duintasunaren aurka egiteko asmoa edo ondorioa duen sexu-izaerako edozein portaera, ahozkoa edo fisikoa, bereziki kikilduta, makurrarazita edo irainduta sentiarazten duen giroa sortzen bada.
Zer da sexuan oinarritutako jazarpena?
Pertsona baten sexuan oinarritutako portaera oro da, pertsona horren duintasunaren aurka egiteko eta kikilduta, makurrarazita edo irainduta sentiarazteko asmoz egiten dena.
Zer da Aholkularitza Konfidentziala?
Aholkularitza Konfidentziala Osakidetzan jokabide sexisten, sexu-jazarpenaren eta sexu-arrazoien ondoriozko diskriminazio-egoeretan lan egiten duten pertsonak defendatzeko zerbitzu bat da. Prozesu osoan bermatzen du konfidentzialtasuna.
Zer eskaintzen du?
Sexu-jazarpeneko eta sexuan oinarritutako jazarpeneko kasuak konpontzeko bidea izatea. Aholkularitza eta ikerketa zerbitzua, jokabide sexistek eraginda Osakidetzaren lan-ingurunean gertatzen diren ustezko diskriminazio-egoeren aurrean.
Jokabide sexistak desagerrarazteko gomendioak.
Aholkularitza Konfidentzialak prozedura formala egingo du sexu-jazarpenagatiko eta sexuan oinarritutako jazarpenagatiko salaketetan, eta ikerketaren txostena eta neurrien proposamena Osakidetzako Langileen/Giza Baliabideen Zuzendaritzari helaraziko dizkio. Salaketarekin lotuta egiten duen ikerketa diziplinazko informazio-espedientetzat hartuko da.
Azken aldaketako data: