Zer ikertzen du gaur egun Eskolako IIP-k (irakasle ikertzaileek)?

Helburua: BANER taldeak erizaintzako ikasleen ikaskuntza hobetzeko proiektuak sustatzen ditu, metodologia aktiboak garatzearen bidez. Batetik, metodologia aktiboak (kasuaren metodoa, arazoetan oinarritutako ikaskuntza, Gidatutako Unibertsitate Debatea (GUD) eta Escape Room) diseinatzen, ezartzen, ebaluatzen eta hedatzen ditu ikasleen artean, zentro barruko ekintzen eta ikasturteko diziplina arteko ekintzen bidez, bai eta ikasgai bereko talde guztiei hedatzearen bidez ere. Bestalde, metodologia aktiboak sartzen ditu Erizaintzako Graduan, eta horien emaitzak aztertzen ditu.
Ikertzaileak: Jagoba Zarandona Calvo (ikertzaile nagusia - Osakidetza), Susana Cariñanos Ayala (Osakidetza), Iván Durán Sáenz (Osakidetza), Elena De Lorenzo Urien (Osakidetza), Sergio Yuste Muñoz (Osakidetza), Marta Arrue Mauleon (EHU), Ainitze Labaka Etxeberria (EHU), Leyre Gravina Alfonso (EHU), Haritz Arrieta Etxeberria (EHU) e Irati Ayesta (EHU).
Pupipain proyect
Begi-ninien dilatazioa, mina

Helburua: Mina baloratzea eta kontrolatzea funtsezkoa da paziente kritikoarekin. Luzaroan mina izateak insomnioa, eldarnioa eta estres psikologikoa, ezegonkortasun hemodinamikoa, immunodepresioa, antsietatea eta asaldura eragiten ditu, eta horrek morbilitatea eta heriotza-tasa areagotzen ditu.
ZIUn mina ebaluatzea konplexua da. Mina gorabeheratsua da, eta hainbat faktoreren mende dago: interbentzioak, egoera klinikoa, komunikatzeko gaitasuna eta sedazio-maila. Pazienteak behatzeko eta baloratzeko subjektibotasunak eragina du erabaki terapeutikoetan, eta beharrezkoak ez diren min-egoeren eraginpean jar dezake pazientea. Egungo gidek jokabide-eskalak erabiltzea gomendatzen dute, baina haien zehaztasuna txikiagoa da sedazio sakona duten pazienteetan. Ez dago estandar unibertsalik mina detektatzeko, sedazioarekin dauden eta aireztapen mekanikoa duten eta min-egoeretan jarrera-aldaketak agertzeko gaitasun txikia duten pazienteetan.
Egungo gidek jokabide-eskalak erabiltzea gomendatzen dute, baina haien zehaztasuna txikiagoa da sedazio sakona duten pazienteetan. Ez dago estandar unibertsalik mina detektatzeko, sedazioarekin dauden eta aireztapen mekanikoa duten eta min-egoeretan jarrera-aldaketak agertzeko gaitasun txikia duten pazienteetan.
Proiektu honek proposatzen du pupilometria baliozkotzea, halako pazienteetan mina detektatzeko tresna objektibo gisa. Estimulu nozizeptiboari emandako begi-ninien erantzunaren (PDR) analisiak aukera emango luke hura identifikatzeko, pazientearen jokabide-aldaketen interpretazio subjektiboen mende egon gabe. PDRa luze eta zabal aztertu da paziente kirurgikoaren arloan, baina paziente kritikoetan ia ez dago esperientziarik. Zenbait azterlanek iradokitzen dutenez, PDRa oso sentikorra da gutxieneko estimuluekiko, eta horrek aukera emango luke minaren kontrol indibidualizatua egiteko, mina helburuen arabera kudeatzeko protokoloen ezarpena hobetzeko, farmakoak doitzeko eta, ziurrenik, min-egoeren kudeaketa desegokiaren ondoriozko konplikazioak murrizteko.
Ikertzaile nagusiak: Yolanda López de Audicana Jiménez de Aberasturi (Osakidetza), Ana Vallejo de la Cueva (Osakidetza) eta Naiara Parraza-Diez (Osakidetza).
OSAZAIN
Osasun mentalaren sustapena eta zainketa humanizatua

Helburua: Diziplina anitzeko talde honen helburua da pertsonen ongizate biopsikosoziala sustatzea, hainbat ikerketa-proiekturen bidez. Taldeak, alde batetik, erizaintzako zainketak aztertzen ditu gaixotasun mentalarekin edo obesitatearekin lotutako estigmaren arabera, eta, bestetik, dementzia duten pertsonen eta haien familien bizitzaren amaierako premiak, ondoren pertsonengan arreta hobetzeko prestakuntza-jarduerak diseinatzeko. Era berean, taldeko esku-hartzeak diseinatu eta egiten ditu, nerabeen eta obesitatea duten pertsonen nutrizio-hezkuntzan eta erregulazio emozionalean oinarrituta, gehiegizko pisuaren eta obesitatearen tasak murrizteko eta haien ongizate fisikoa eta emozionala hobetzeko.
Ikertzaileak: Eva Pereda Pereda (ikertzaile nagusia - Osakidetza), Shaila Herrero Díaz (Osakidetza), Asier Léniz Rodríguez (Osakidetza), Alaitz Yoldi Mitxelena (Osakidetza), Silvia Arribas García (UNIR) eta Irune Loza Quintero (Osakidetza).
Nutrizioa eta osasuna
Edulkoratzaileak

Helburua: Hainbat unibertsitate eta ikerketa-zentrotako ikertzaileekin lankidetzan (Santiago de Compostela, Valladolid eta Madrilgo Complutense unibertsitateak, Nutrizioko Espainiako Sozietatea, Sareko Ikerketa Biomedikoko Zentroak...), kaloria gutxiko edulkoratzaileei eta edulkoratzaile akalorikoei buruzko buruzko informazioa biltzen duen datu-base bat lantzen eta aztertzen ari gara, Estatuko supermerkatuetan dauden 2.400 elikagai baino gehiagoko datuekin. Gehien erabiltzen direnak zein diren, bakarrik edo beste edulkoratzaileekin batera erabiltzen diren eta edulkoratzaile gehien dituzten produktuak zein diren deskribatzea da asmoa. Horrela, etengabe birformulazio-prozesuan dauden elikagaiz beteriko merkatu batean edulkoratzaileen erabilera mota, forma eta maiztasuna monitorizatu ahal izango dira.
Ikertzaileak: Asier Léniz Rodríguez (Osakidetza), Saioa Gómez-Zorita (EHU), Rosaura Leis (Santiagoko Unibertsitatea), Marcela Gonzalez-Gross (Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa), María Puy Portillo (EHU), Rafael Urrialde (Madrilgo Unibertsitate Konplutensea).
Azken aldaketako data:



