Lanbide garapena

Lanbide Garapeneko Ohiko Deialdia (2025. urtea eta 2022, 2023 eta 2024ko berriro irekitzea)

Osakidetzako profesionalentzako Lanbide Garapeneko Ohiko Deialdiaren helburua lanbide-garapeneko mailaren esleipena aitortzea da, Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 2081/2025 Ebazpenean ezarritakoarekin bat etorriz.


Lanbide Garapeneko mailak esleitzeko BEHIN-BEHINEKO argitalpena:

2026ko uztailaren 13an argitaratzen da 1109/2026 Ebazpena, uztailaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen lanbide-garapeneko maila aitortzeko eskaerak ebazten diren eta behin-behineko esleipena argitaratzeko agintzen den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 2081/2025 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ohiko deialdiari dagokionez.

Erreklamazioa egiteko epea: 2026ko uztailaren 14tik 27ra arte, biak barne, Lanbide Garapeneko aplikaziotik. 

Aplikazio informatikorako sarbidea uztailaren 14tik egongo da eskuragarri.

Lanbide Garapenaren aplikaziorako sarbidea

Informazio gehiago nahi izanez gero, gomendatzen da “III. Ohiko Galderak” dokumentua irakurtzea.

Ebazpen honekin batera doan eranskinean, lanbide-talde hauen aitortutako mailen behin betiko esleipena zerrendatzen da:

  • A1 taldea – Lizentziatu sanitarioa: 1-19
  • B1 taldea – Diplomatu sanitarioa: 20-53
  • A2 taldea – Goi-mailako tituluduna: 54-55
  • B2 taldea – Erdi-mailako tituluduna: 56
  • C1 taldea – Teknikari espezialista sanitarioak: 57-61
  • C2 taldea – Teknikari espezialista administraria: 62
  • C3 taldea – Teknikari espezialista profesionalak: 63
  • D1 taldea – Teknikari laguntzaile sanitarioak: 64-80
  • D2 taldea – Teknikari administrari laguntzailea: 81-91
  • D3 taldea – Teknikari laguntzaile profesionalak: 92-93
  • E1 taldea – Mendekoa eta langilea: 94-102

Bilaketa errazteko, dokumentuaren barruan Bilatu (edo Ctrl+F) funtzioa erabiltzea gomendatzen da, eranskina talde profesionalen arabera banatzen baita.


Onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko ebazpenaren akatsak ZUZENTZEKO 2. ebazpena:

Uztailaren 2ko 1052/2026 Ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Osakidetzaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita (2026/07/9tik 2026/08/10era, biak barne).

Gora Jotzeko Errekurtsoa

Gora jotzeko Errekurtsoa egiteko epea: 2026ko uztailaren 9tik, 2026ko abuztuaren 10era arte, biak barne.

 1052/2026 Ebazpena, uztailaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita ebazpen honetan: 570/2026 Ebazpena, apirilaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez agindu baitzen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 2081/2025 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ohiko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratzeko.


Onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko ebazpenaren akatsak ZUZENTZEKO ebazpena:

Ekainaren 11ko 925/2026 Ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Osakidetzaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita (2026/06/17tik 2026/07/16era, biak barne).

Gora Jotzeko Errekurtsoa

925/2026 Ebazpena, ekainaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita ebazpen honetan: 570/2026 Ebazpena, apirilaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez agindu baitzen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 19ko 2081/2025 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ohiko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratzeko.

Gora jotzeko Errekurtsoa egiteko epea: ekainaren 17tik uztailaren 16era arte, biak barne


Onartutako eta baztertutako izangaien BEHIN BETIKO ebazpena

Apirilaren 1eko 570/2026 Ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Osakidetzaren webgunean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita (2026/04/08tik 2026/05/7ra, biak barne).

Gora Jotzeko Errekurtsoa


570/2026 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Langileen eta Talentuaren zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko abenduaren 19ko 2081/2025 Ebazpenaren bidez argitaratutako lanbide-garapeneko ohiko deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda argitaratzeko.

Erreklamazioa egiteko epea: apirilaren 8tik maiatzaren 7ra arte, biak barne, Lanbide Garapeneko aplikaziotik.

Informazio gehiago nahi izanez gero, gomendatzen da “Ohiko galderak ” dokumentua irakurtzea.

Aplikazio informatikorako sarbidea apirilaren 8tik egongo da eskuragarri.

Lanbide Garapenaren aplikaziorako sarbidea


Onartutako eta baztertutako izangaien BEHIN BETIKO ebazpena:

Erreklamazioa egiteko epea: martxoaren 12tik 26ra arte, biak barne, Lanbide Garapeneko aplikaziotik.

Aplikazio informatikorako sarbidea martxoaren 12tik egongo da eskuragarri.

Informazio gehiago nahi izanez gero, gomendatzen da “Ohiko galderak ” dokumentua irakurtzea.


DOKUMENTU INTERESGARRIAK


HARREMANETARAKO:

https://lanbidegarapena.osakidetza.eus dagoen Aplikazio informatikoan sartzeko arazoak dituzten pertsonak harremanetan jarri ahal izango dira 945006350 - 806350 telefonoan, edo formulario honen bidez bidali kontsulta:

Formularioa



Azken aldaketako data: