Enplegu Publikorako Eskaintza

Bere misioa eta helburuak betetzeko behar dituen giza baliabideez hornitzeko, Osakidetzak hautaketako hainbat prozesu antolatzen ditu, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko pertsonal estatutarioaren hainbat kategoriei dagozkien eskeinitako destinoak ahalik eta egokien betetzea ahalbidetzen dutenak.

Osakidetzaren hautaketa-prozasuen eredu berria

Aldi baterako kontratazioa

Aldi baterako kontratazioa

Aldi baterako kontratazioa langileak hautatzeko eta hornitzeko prozesu bat da, eta Osakidetzaren aldi baterako kontratazio-beharrei erantzuteko profesionalak hartzea du helburu.
Bai zerrendak egiteko, bai aldi baterako izendapenak kudeatzeko, berdintasun-, merezimendu-, gaitasun-, eraginkortasun- eta arintasun-printzipioak bete behar dira, bai eta objektibotasuna eta gardentasuna ere.

Lekualdatze-lehiaketa

Lekualdatze-lehiaketa irekia eta iraunkorra lanpostuak betetzeko sistema bat da, Osakidetzako langile finkoen eta Gizarte Segurantzako osasun-erakundeetako edo autonomia-erkidegoetako osasun-zerbitzuetako estatutupeko langile finkoen mugikortasunerako eskubidea bermatzen duena, kategoria / lanpostu funtzional beraren barruan destinoz aldatzeko, publizitate-, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioen arabera, eta prozesu bikoitza du

Zerbitzu-eginkizunak

Pertsonal estatutario finkoaren aldi baterako mugikortasunari buruzko prozedura. Osakidetzaren helburu estrategikoetako bat da Zerbitzu Erakundeen artean profesionalen mugikortasuna egon ahal izateko neurriak antolatzea. Horretarako, lehentasun-irizpideak ezartzen dira aldi baterako lanpostuak betetzeko eta zerbitzu-eginkizunen bidez lanpostuak betetzeko neurriak arautzen dira.

Zuzendaritza-lanpostuak

Ematen diren funtzioen eraginkortasuna ziurtatzeko, eta larrialdiko edo konplexotasun bereziko egoerak direla eta, edota beren erakundeen baitan edo hauen arteko pertsonalaren mugikortasuna arautzeko, prozedura hauek artikultatzen dira funtzio hoien jarraitasuna ahalbidetzeko, dagokion antzemandako sistemaren bidez lanpostua betetzen den bitartean, edozein momentuan bere gardentasuna eta objektibitatea ziurtatuz.

Buruzagitzen deialdiak: Izendapen askea-Merezimendu-lehiaketa