Aurrekontuak eta kontabilitatea

Kostu efektiboa

Taula honetan, adierazle hauek islatu dira:

  • OTI kostua: Osakidetzan Lehen Mailako Arretan Osasun Txartel Indibidual bakoitzeko egiten den batez besteko gastua adierazten du (Aldian Lehen Mailako Arretan izan den gastu osoa/OTI kopurua).
  • Ospitaleko altaren kostua: Osakidetzaren Akutuen Ospitalizazioaren(*) esparruan izan den alta bakoitzaren kostua.
              (*)Emergentzietan, berreskurapenean eta errehabilitazioan arreta espezializatua ematera bideratutako konplexutasunik handieneko erreferentziazko osasun-unitatea.
  • Ospitaleko egonaldiaren kostua: adierazitako esparruetako bakoitzeko egonaldi bakoitzeko kostua: Akutuen ospitalizazioa, Egonaldi Ertain eta Luzeko Ospitaleetakoa eta Osasun Mentaleko Ospitaleetakoa, Osakidetzaren arloan.
  • Kontsulten kostua: Ospitale barneko Kontsulten esparruaren barruan izandako kontsulten kostua (Lehen Kontsulten eta Hurrengo Kontsulten artean haztatuz).
  • Ingresu GABEKO Larrialdiaren kostua: ingresatu gabeko larrialdien batez besteko kostua.
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013
OTI KOSTUA 274 € 256 € 252 € 247 € 220 € 202 € 195 € 199 € 194 € 187 € 181 € 179 €
OSPITALIZAZIO ALTAREN KOSTUA
Akutuen ospitaleak 5.463 € 5.450 € 5.522 € 5.403 € 5.492 € 4.549 € 4.320 € 4.281 € 4.156 € 4.024 € 3970 € 4003 €
OSPITALIZAZIO-KOSTUAK
Akutuen ospitaleak 1.291 € 1.241 € 1.200 € 1.165 € 1.181 € 1.010 € 966 € 914 € 869 € 871 € 852 € 820 €
Egonaldi ertain eta luzeko ospitaleak 612 € 589 € 587 € 550 € 532 € 453 € 417 € 409 € 398 € 387 € 375 € 367 €
Ospitale psikiatrikoak 357 € 438 € 395 € 277 € 326 € 362 € 272 € 263 € 278 € 269 € 255 € 243 €
KANPOKO KONTSULTEN KOSTUAK
1. kontsultaren kostua 207 € 199 € 195 € 184 € 191 € 165 € 161 € 164 € 162 € 156 € 152 € 156 €
Hurrengo Kontsultaren kostua 104 € 100 € 98 € 92 € 95 € 82 € 81 € 82 € 81 € 78 € 76 € 78 €
LARRIALDIETAKO KOSTUAK
Ospitaleratu gabeko larrialdietako kostua 216 € 217 € 212 € 222 € 251 € 173 € 161 € 163 € 152 € 151 € 151 € 149 €

 Osakidetzako Memoriak (ikusi finantza-jasangarritasuna bermatzeari buruzko atala)

25 GRDrik ohikoenak:

Ospitaleko arreta-zentro bakoitzean, oinarrizko gutxieneko datu-multzoak (CMBD) biltzen dira. Pazienteari GRD jakin bat esleitzea ahalbidetzen duten administrazio-datuak (sexua, adina) eta datu klinikoak (diagnostikoa, prozedura, konplikazioak…).

GRD (Diagnostiko Multzo Erlazionatua) ospitaleetako altak sailkatzeko sistema bat da, esanahi klinikoa eta baliabideen isokontsumoa dituzten taldetan sailkatzen ditu. Hau da, talde bakoitzean, klinikoki antzekoak diren eta antzeko baliabide-kontsumoak dituzten pazienteak sailkatzen dira.

25 GRDrik ohikoenen zerrendan, aztertzen den aldian Akutuen eta Egonaldi Ertain eta Luzeko Ospitale-arretaren esparruan intzidentzia handiena duten 25 GRD-en kostua zehaztu da.

Finantza informazio

Datu orokorrak

IFK: S5100023J

Izaera: Zuzenbide Pribatuko erakunde publikoak.

Sozietatearen helbidea: Araba, 45 - 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba).

Webgunea: www.osakidetza.euskadi.eus

Finantza-informazio publikoa

Inbertsio estrategikoetarako, kontratazio korporatiborako eta erosketa integraturako akordioak

Ordaintzeko batez besteko aldia

EAEko sektore publikoaren ordaintzeko batez besteko epearen datuak, uztailaren 25eko 635/2014 Errege Dekretuaren metodologiaren arabera

Ordaintzeko batez besteko aldia

Fiskalizazio txostenak  (HKEE)

HKEEren eginkizun nagusia euskal sektore publikoaren ekonomia- eta finantza-jarduerak fiskalizatzea da. Berme handienekin exekutatu ahal izateko, erakunde fiskalizatzaileak eskumena du erakunde publikoetatik beharrezkotzat jotzen dituen datu guztiak biltzeko.

Herri Kontuen Euskal Epaitegia

Txostenak eta Prentsa Oharrak - Herri Kontuen Euskal Epaitegia

Azken aldaketako data: