Ongietorria
Mª Encarnación Betolaza López de Gámiz and., Eskolako Zuzendaria
Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Taldearen izenean ongietorri gure web-orrira.
Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola, Osakidetza/Servicio Vasco de Salud zuzendaritza nagusiaren menpeko zentro bat da eta, alderdi akademikoari dagokionez, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari atxikita dago.
Unibertsitate Zentroa garen aldetik gure xedea da Erizaintzako Graduaren titulu ofiziala lortzera bideratutako prestakuntza sendoa eskaintzea, gaitasuna egiaztatzen duena erizaintzako arretako zainketa orokorrak emateko eta osasun-zerbitzuetako etengabeko hobekuntzan laguntzeko.
Gure helburua da graduatugaiek bere testuinguru profesionalaren barruan jarduten jakitea, lanbidea arautzen duten printzipio etikoak eta legezko printzipioak oinarritzat hartuz, iritzi profesionala emanez, erabakiak hartuz, egoera konplexuetan arazoak konponduz, zaintzatik eratorritako prozedurak eta jarduerak trebeziaz garatuz. Era berean, komunikazio eraginkorrak izateko gaitasuna hartzea eta lidergoa eramatea zaintzaren esparruan, bere baliabideak eta besteenak erantzukizunez kudeatuz, osasun-taldearen lanaren antolamendua hobetzen lagunduz eta horrela, banakoen eta taldearen ongizatea eta bizi-kalitatea sustatuz.
Prestakuntza osoa eta pertsonalizatua eskaintzen dugu, ikasleak ditu ardatz eta irakaskuntza- elebiduna eta diziplina anitzekoa eskaintzen zaio. Horretarako, klinikan eta irakaskuntzan esperientzia handia daukaten profesionalen talde bat daukagu, etengabeko hobekuntza bultzatzen den erakunde-kulturak behar duen guztiaren barruan ikasleen arreta bermatuko duen laguntzeko pertsonala ere bai, konfiantzazko eta elkarrenganako laguntzazko ingurune batean.
Tituluen ezaugarriak kontutan hartuta, Practicum irakasgaiak nabarmendu nahi ditugu. Prestakuntza horretarako eskolak lankidetza-hitzarmenak eginda dauzka arreta espezializatuko eta Lehen mailako arretako zentro sozio-sanitarioekin. Praktikaldietan, ikasle bakoitza asistentzia-testuinguruko hainbat eremutan sartzen da, diziplina anitzeko taldeen parte gisa. Hori guztia praktika klinikoko tutore-talde handi bateko unitateetako erizainen lankidetzari esker, prestakuntzako proiektuarekin erabat inplikaturik daudenak, irakasle-taldearekin koordinaturik eta gure zentroarekin bat eginda.
Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolak bikaintasunera bideratutako prestakuntza osatzeko mugikortasun-programa ugari dauka ikasle eta irakasleenzat, helburua da profesional gaituak prestatzea, euren rol profesionala hainbat testuingurutan bai nazioarte eta estatu mailan betetzeko gai izango direnak.
Era berean, Twitter, Youtube, Facebook eta Instagrameko sare sozialen bidez ere agertzen da.
Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Zuzendaritzaren, Irakaskuntza Taldearen eta Administrazioko Pertsonalaren izenean, lerro hauetatik ongietorri berriz ere gure web-orrira eta hala nahi dutenei informazioa zabaltzera eta ikastetxetik etortzera animatzea. Atsegin handiz hartuko zaituztegu.
Agur bero bat
Zuzendaria
Mª Encarnación Betolaza López de Gámiz
Azken aldaketako data: