Herritarrentzako informazioa
Noiz deitu
- Gaixo batekin zaude eta laguntza behar duzu.
- Auto istripua ikusi duzu, edo beste edozein istripu mota, eta pertsonak zauritu, erre, etab egin dira
- Bularreko mina duen pertsona batekin zaude.
- Pazienteak konortea galdu du, zorabiatu da edo ondoezik dago.
- Intoxikazioa egon dela uste duzu: janaria, botikak, garbiketarako produktuak, etabdirela-eta.
- Bizia arrisku larrian dagoela uste duzun egoera bat.
- Osakidetzaren sistema sanitarioari buruzko informazioa behar duzunean: anbulatorioak eta osasun zentroak, ospitaleak, etab.
- Gai sanitario bati buruzko zalantza duzu eta medikuari galdetu nahi diozu.
- Eta, orokorrean, gure laguntza behar duzunean.

Nola deitu

Bizitza larria
112
Araba emergentziak
945 24 44 44
Bizkaia emergentziak
944 10 00 00
Gipuzkoa emergentziak
943 46 11 11Gure administrazioekin harremanetan jartzeko
Araba-Alava: 945.13.01.90
Bizkaia: 944.00.74.74
Gipuzkoa: 943.00.76.21
Zer esan behar diguzu?
- Non zauden. Helbidea eta herria.
- Zein den zure telefono zenbakia. Oso garrantzitsua da. Deia eteten bada, guk deituko dizugu eta.
- Zer gertatu den. Emergentzia azaldu edo deitzeko arrazoia.
- Zenbat lagun dauden tartean. Batez ere, kalean gertatu bada.
- Lasai erantzun Koordinazio zentrotik egindako galderak.
- Mesedez, ez eseki telefonoa geuk esan arte.

Azken aldaketako data: