Aurretiko web-zita
Web bidezko zitak (web bidezko aurretiko zita) bide erraz eta azkarra eskaintzen dizu premiaren arabera Osakidetzako profesional egokienarekin zita presentziala edo telefono bidezkoa hartu ahal izateko.
Nola?
Identifikatu
Identifika zaitez erabiltzaile gisa (bete 1. abizena (no abizenak), OTI zenbakiaren eta jaiotegunaren eremuak).
Hautatu zitaren arrazoia
Hautatu zitaren arrazoia: izapideak edo osasun-arrazoiak. Aukera horien artean, kontsultaren arrazoia are gehiago zehazteko eskatuko dizugu. Horrela, profesionalik egokiena esleitu ahal izango dizugu: gaixotasuna, profesionalarekin zalantzak argitzea, zauriak zaintzea...
Hautatu data eta modalitatea
Aukeratu data, eta zure eskaerara gehien egokitzen den hitzorduaren modalitatea eskainiko zaizu: presentziala edo telefono bidezkoa.
Hautatu ordua
Hautatu hoberen datorkizun ordua.
Gorde zitaren kodea
Sistemak zita berresten dizunean, gorde hitzorduaren kodea, aldaketaren bat egin nahiko bazenu ere.
Kontsultatu eta kudeatu zure zita
Zita-kodea adieraziz gero, erreserbatutako data ikusi ahalko duzu, edota hitzordua ezeztatu.
Galdera ohikoenak
OTI zenbakia beharrezkoa da identifikatzeko eta Aurretiko Hitzordua eskatzeko. Txartel-mota edozein dela (ONA, Osasun Txartel Elektronikoa edo OTI), izenaren ondoan dagoen 8 zifrako zenbaki bat da, irudietan ikus dezakezun bezala:
Nahiz eta txartel elektronikoa izan, txartel-zenbakiarekin, lehen abizenaren eta zure jaiotze-datarekin identifikatu behar zara.
Ez. Gaur egun, txartel-zenbakiaren, lehen abizenaren eta jaiotze-dataren bidez identifikatu behar zara sartzeko, zure txartela edozein izanik (ONA, Osasun Txartel Sanitarioa edo OTI).
Osasun-karpetatik zitak har ditzakezu zeure burua berriro identifikatu beharrik gabe.
Hitzordua kontsultatzeko edo ezeztatzeko aplikazioan sartu behar zara zure OTI zenbakia, lehen abizena eta jaiotze-data sartuz eta ”Nire hitzordua kontsultatu edo ezeztatu” aukera hautatuz. Web bidez hitzordua eskatu zenuenean eman zizuten kodearekin “Hitzordu-kodea” eremua bete ondoren, sartutako kodearekin bat datorren hitzordua agertuko zaizu pantailan, eta bertan ezeztatu ahalko duzu.
Osasun-karpetatik ere kudea ditzakezu Lehen Mailako Arretako zitak, eta bertan behera utz ditzakezu koderik erabili gabe; baina ez, ordea, Ospitaleko Arretakoak.
Ezin da hitzordu bat aldatu. Ezeztatu behar duzu eta aurretiko hitzorduko erreserba berri bat egin.
Aplikazioan, “Beste zita bat eskatu” aukeratzen baduzu, zitaren arrazoia adierazi ahalko duzu; hau da, administrazio-izapide bat den ala osasunarekin lotuta dagoen.
Arrazoia zehaztu ondoren, zure kontsultari ondoen egokitzen zaion atala aukeratu ahal izango duzu, profesional egokienarekin zita hartu ahal izateko.
Halaber, web bidez zita har daiteke osasun-kanpainetan txertoa jartzeko, xede-populazioaren barruan egonez gero.
Pertsona guztiek, haien adina edozein dela, OTI bat dute (Osasun Txartel Indibiduala). Zure seme-alabarentzat hitzordua erreserbatzeko, haurraren OTI erabili prozedura orokorra jarraituz.
Datuak zuzenak ez badira, jar zaitez zure osasun-zentroarekin harremanetan egunera ditzaten.
Administrazio-izapide motako zita bat har dezakezu.
Egun zain dituzun hitzordu-kopurua mugatua da web bidez beste hitzordu bat hartu ahal izateko. Muga honakoa da:
- Gehienez 2 hitzordu profesional bakoitzeko egun berean, paziente bakoitzeko.
- Gehienez 12 hitzordu etorkizunean profesional bakoitzeko, paziente bakoitzeko.
Kopuru hori gainditzen baduzu, hitzordu-muga gainditu duzula jakinarazten dizun mezu bat agertuko zaizu. Berri bat hartu ahal izateko, harremanetan jarri beharko zara zure osasun-zentroarekin.
Batzuetan Osakidetzaren web orriaren bidezko hitzordu medikoa erreserbatzeko sistemaren unean uneko saturazioengatik, esan ahal dizu hitzordu bat hartzeko zure osasun-zentroarekin harremanetan jarri behar zarela.
Zure osasun-zentroan berrantolaketa-prozesu bat egiten ari dira arreta hobetzeko. Horren ondorioz, berrantolaketa-prozesuaren barruan dauden leku batzuk blokeatu behar izan dira, eta horrek esan nahi du web bidez ezin dela hitzordurik hartu leku horietarako.
Hitzordu bat hartzeko, harremanetan jarri beharko zara zure osasun-zentroarekin, bertan berrantolaketa horren epeen gaineko informazioa emango dizute.
Osakidetzako App-a hainbat App-ren edukiontzi bat da: Osasun Karpeta, Nire Tratamendua eta Aurretiko Hitzordua, besteak beste.
Aurretiko Hitzorduaren APParen bidez, hitzordua eskatzeaz gain, erabiltzaile-profil ezberdinak (beste senitartekoak) gorde ahal dira eta, horrela, hitzordu bat eskatu nahi dugunean, ez dugu OTI zenbakia, lehen abizena eta jaiotze-data sartu behar. Erabiltzailea hautatzearekin eta pausuak jarraitzearekin nahikoa izango da.
Gainera, hitzordua deskargatu ahalko dugu horren kodearekin, etorkizunean beharko bagenu izateko edo hitzordua gure Smartphoneko egutegian gehitu ahalko dugu.
Hitzordu-kodea lege-betekizun bat da hitzordu bat kudeatu ahal izateko, bestela, hirugarren pertsona batek gure hitzorduetara sartu ahalko zelako OTI zenbakiaren, lehen abizenaren eta jaiotze-dataren bidez.
Horregatik gorde behar dugu edo idatziz jaso hitzordu bat hartzen dugunean.
Halere, kode hori berreskuratzeko aukera dago, Osasun-karpetako "zitak" erlaitzaren bidez edota Aurretiko zita aplikazioa erabilita, zita eskatu dugunean hura deskargatu egin badugu.
Aurrekoa egitea ezinezkoa bazaigu, gure osasun-zentroarekin jarri beharko gara harremanetan hitzordua kudeatzeko.
Azken aldaketako data: