Etengabeko Arretako Guneak (EAG)

Zer dira?

Osasun-zentroko ordutegitik kanpo edo jaiegunetan bizi-larrialdiak ez diren egoerak artatzen dituzten zentroak dira. Gaixo akutu eta kronikoei ere eskaintzen diete arreta osasun-premien arabera, betiere osasun-zentroko ordutegitik kanpo bada.

Ospitalez kanpoko premiazko arreta-gune horiek familia-medikuntzako, erizaintzako eta administrazioko langileek osatzen dituzte.

Nor joan daiteke zentro horietara?

Bere osasun-zentroko ohiko ordutegitik kanpo urgentziazko osasun-arreta behar duen edozein persona, baina bizi-larrialdia ez bada.

Hitzordua eskatu behar da?

Ez da hitzordurik behar. Osasun-txartela (OTI) eta NANa bakarrik eraman behar dira. Eta injektagarriak edo sendaketak egiteko, ezinbestekoa da erizaintzako tratamendu-ordenaren bolantea.

Gogoan izan beste inora baino lehen zerbitzu honetara joatea, beti ere bizitza arriskuan jartzen ez duen premiazko osasun–beharra baldin baduzu.

"Eskura ditugun zerbitzuak ondo erabiliz, arreta hobea lortuko dugu."

Amurrioko eta Laudioko EAGren inguruko informazioa Bizkaiko eremuan kokatuta dago, Barrualde-Galdakaoko ESIaren barruan.

Cuídate Arabako Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 945 24 44 44

Cuídate Arabako Errioxako Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 945 24 44 44

Cuídate Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 944 10 00 00

Cuídate Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 944 10 00 00

Cuídate Bilbao-Basurtoko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 944 10 00 00

Cuídate Ezkerralde-Enkarterri-Cruceseko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 944 10 00 00

Cuídate Uribeko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 944 10 00 00

Cuídate Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 943 46 11 11

Cuídate Goierri-Urola Garaiko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 943 46 11 11

Cuídate Bidasoko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 943 46 11 11

Cuídate Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 943 46 11 11

Cuídate Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 943 46 11 11

Cuídate Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratua

Etxeko arreta eta emergentziak: 943 46 11 11

Azken aldaketako data: