Aurkezpena
Erakunde publikoa
OSATEK, Osasun Sailaren menpeko Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da. 1992. urtean jaio zen irudiaren bidezko diagnostikoan Estatuko erreferentzia bilakatzeko eta arlo sanitarioko antolakuntzaren eredu bihurtzeko asmoz.
Eratu zenetik, 1.400.000 paziente baino gehiagoren diagnostikoa osatzen lagundu du erresonantzia magnetikoaren bitartez. Horri esker, Euskal Autonomia Erkidegoan sektore honen buruan kokatu gara. OSATEK aitzindaria izan da erresonantzia magnetikodun aplikazio berriak abiaraztean, kontrastaturiko 3D angiografia, kolangiopankreatografia eta garuneko perfusioan, besteak beste.
Honako hauek dira OSATEKen jarduera nagusiak: Puntako teknologiadun irudiaren bidezko diagnostiko zerbitzuak kudeatzea, administratzea eta ustiatzea. Ikerkuntza eta irakaskuntza, Euskal Autonomia Erkidegoko politika sanitarioaren testuingurua zehazten duten araudia eta baldintzen arabera.
Langileriaren kudeaketa
Erakunde honetako kideok lankidetzan dihardugu, profesionaltasunez eta kalitatez, honako helburu hauen bila:
- Gure bezeroen itxaropenak gogobetetzea, hau da, gure asistentzia jasotzen duten pazienteen eta prozesu diagnostikoan gure partaidetza eskatzen duten mediku espezialisten itxaropenak gogobetetzea.
- Pazienteak: proba egiteko agindua ematen denetik egin arte ahalik eta denbora gutxien igarotzea, atentzio eta tratu egokia hitzorduan eta gure instalakuntzetan dagoen bitartean, proba gauzatzen den bitartean tratu egokia jasotzea eta horri buruzko informazio egokia izatea.
- Mediku klinikoak: diagnostikoa egiten eta tratamendu egokia aukeratzen nahiz planifikatzen lagunduko duen txosten argi eta osatua. Halaber, hainbat alderdi zientifikotan laguntza eskainiko da.
- Giza baliabideen, baliabide teknikoen eta ekonomikoen kudeaketa optimizatzea, eraginkortasunaren eta produktibitatearen bidez autofinantzaketa bilatuta.
Horretarako, honako hauek ditugu:
- Baliabide teknikoak teknologiaren abangoardian, batik bat irudiaren bidez diagnostikatzeko ekipoak.
- Etengabeko prestakuntzan dagoen profesional taldea, helburuen lorpenean inplikatuta, motibatuta dagoena eta bere lorpenen arabera baloraturik dagoena.
- Zuzendaritzak kalitate osoko kudeaketarekin duen konpromisoa.
Kalitatea
OSATEKek ISO 9001:2000 ziurtagiria dauka. Horren bitartez, eta irudiaren bidezko diagnostikoa erabilita, asistentzia sanitarioa eskaintzeko zerbitzua bermatzen du.
"Zilarrezko Q"-a lortu genuen, Eusko Jaurlaritzak kalitate maila handiko erakundeei ematen dien bereizgarria, eta gainera, gure ingurumen kudeaketarako sistema Ekoscan arauaren bidez ziurtatua dago, Ihobek Eusko Jaurlaritzak ematen duena.
Azken aldaketako data: