Plan Estrategikoa
Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskola Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiaren mendeko zentro publikoa da, eta ondorio akademikoetarako Euskal Herriko Unibertsitateari atxikita dago. Ibilbide luzea egin du kalitatearen kudeaketan, betiere Osakidetza eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) ildo estrategikoekin bat eginda.
Dokumentu horretan, kalitate-politika eta -helburuak azaltzen dira, atal garrantzitsua baitira Eskolak kudeaketa eraginkorra eta efizientea egiteko duen konpromisoan. Kudeaketa hori ekintzetan eta datuetan oinarritu behar da, lortutako emaitzen etengabeko jarraipena egiteko, hausnartzeko, hobekuntza-planak ezartzeko eta Eskolan ematen diren gradu-irakaskuntzei buruzko erabakiak hartzeko, bat eginda Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolaren helburu orokorrekin eta kausa-ondorioen planteamenduari jarraituta.
ARDATZ ESTRATEGIKOAK dira zentroak helburu estrategikoak lortzeko oinarritzat hartzen dituen ardatzak:
- 1. ARDATZA: HEZKUNTZA-BIKAINTASUNA
- 2. ARDATZA: IKASLEAK ARRETAREN ERDIGUNEAN
- 3. ARDATZA: PERTSONEK PARTEKATUTAKO PROIEKTUA
- 4. ARDATZA: GIZARTEAREKIKO ELKARREKINTZA
- 5. ARDATZA: ETENGABEKO HOBEKUNTZARAKO GOBERNANTZA
Azken aldaketako data:




