Nola jokatu?

Bero kolpe baten aurrean

Gorputzak kontrolatu ezinik tenperaturak 41º-tik gora egiten duenean gertatzen da. Oso kasu larrietan, berehala tratatu ezean, bero kolpeak heriotza eragin dezake.

Hona hemen haren sintomak :

  • Ezohizko agresibitatea.
  • Larruazal gorria, beroa eta lehorra. Ez dago izerdirik.
  • Buruko mina, zorabioa, goragalea, logura eta egarri handia.
  • Nahasmendua, konbultsioak eta konortea galtzea.

Kirolariek, eguzkitan lan egiten duten pertsonek, bularreko haurrek, adinekoek eta urritasuna edo gaixotasun kronikoa duten pertsonek dute bero kolpea izateko arriskurik handiena.

Zer egin pertsona bat bero kolpea izaten ari dela ikusten baduzu

Ez galdu denborarik eta deitu 112ra laguntza eskatzeko.

Laguntza iristen den bitartean :

  • Eraman leku fresko eta aireztatu batera.
  • Konorterik gabe ez badago, eman likidoa, edan dezan.
  • Kendu arropa.
  • Busti urez edo estali maindire bustiz.

Bihotz-biriketako geldialdi baten aurrean

Dokumentazioa

Egin aurre geldialdiari

Azken aldaketako data: