Erosketa Publiko Berritzailea (EPB)

Erosketa Publiko Berritzailea (EPB) berrikuntza sustatzeko jarduera administratibo bat da, eta kontratazio publikoaz baliatuz eskaeraren aldetik merkatu berritzaile berrien garapena sustatzea du helburu.

Hauek dira bere helburuak:

  • Sektore publikoa: ondasun edo zerbitzu berritzaileak lortuz zerbitzu publikoak hobetzea.
  • Sektore pribatua: enpresa-berrikuntza sustatzea.
  • Nazioartekotzea: berrikuntzaren nazioartekotzea bultzatzea, tokiko merkatu publikoa abiapuntuko edo erreferentziazko bezero gisa erabiliz.

EPBaren onura batzuk:

  • Identifikatutako behar eta erronkei erantzutea.
  • Ingurumenari eta gizarteari lotutako erronkei aurre egitea (adibidez: klima-aldaketa, energia-eraginkortasuna, baliabideen erabilpena, herritarren zahartzea, gizarte-bazterkeria, etab.).
  • ETEak babestea.
  • Nazioarteko lehiakortasuna indartzea.

Osakidetzak Erosketa Publiko Berritzailea bultzatu nahi du osasun arloan. Horretarako, lehentasunezko erronka teknologiko hauek zehaztu dira honako lau arlo nagusi hauen baitan:

Paziente bakoitzari erantzun indibidualizatua emateko sistemak garatzea, bai gaixotasuna prebenitzeko eta diagnostikatzeko orduan, baita tratamenduaren erantzuna pronostikatzeko orduan ere.

Horrela erabaki kliniko hobeak hartu eta pazienteentzako osasun emaitza onuragarriagoak lor daitezen.

Pazienteen bizi-kalitatea hobetzen duten erantzun berritzaileak, norbere gaixotasuna kudeatzeko autonomia gehiago emango dutenak, ahalduntzea sustatzen duten mekanismoen bidez.

Osasun sisteman arreta humanizatzea ere lehentasunezko erronka da.

Gaur egungo sistemak hobetuko dituzten erantzun inteligenteak prozesu, instalakuntza edota ekipamendu interoperableei dagokionez. Teknologia farmazeutikoa edo osasun arretarako gailuak edo prozedura mediku kirurgikoak, nahiz antolakuntza eta euskarri sistemak modu interaktiboan eta autonomoan funtzionatzen badute, asistentzia sanitarioa sinplifikatu eta optimizatu dezakete.

Asistentzia-jarduerak berak eragiten duen ingurumen- edota gizarte-inpaktua murrizten lagunduko duten produktu/zerbitzu jasangarri eta eraginkorrak garatzea. Eta osasun sistemaren ondasun eta zerbitzuen produkzioaren (eta kontsumoaren) inguruan ekonomia zirkularreko irtenbideak aurreikustea.

 

EPBaren marko estrategikoa?

Erosketa Publiko Berritzailea (EPB) Euskal Osasun Sistemako politiketan dago txertatuta enpresa-berrikuntza sustatzeko estrategia gisa.Horrexegatik, ekimen hau jasota dago Osasun Sailaren Lerro Estrategikoetan, Osakidetzaren Erronka Estrategikoetan, Osasun Sailaren Ikerketa eta Berrikuntza Planean eta Euskadi RIS3 Espezializazio Estrategia Adimentsuan.

 

Argibide gehiago

Azken aldaketako data: