Osasun Aholkua

Zer da?

Osakidetzako Osasun Aholkua erizaintzako profesionalek urteko 365 egunetan 24 orduz emandako arreta ez-presentzialeko zerbitzua da.

Zure erreferentzia-puntua da ohiko osasun-arazoen gaineko gomendioak behar dituzunerako, sanitarioen esku-hartze presentzial profesionala beharrezkoa ez denean. Zure zalantzei erantzuten diete eta, sintomen arabera, jarduteko jarraibide egokienak eskaintzen dituzte.

Osasun Aholkura sartzeko bidea hau da:

  • Telefonoz: 900 20 30 50 zenbakira deituz eta Osasun Aholkua aukera hautatuz.

Zer eskaintzen dizu?

  • Arreta ez-presentziala urteko 365 egunetan 24 orduz
  • Telefono bidezko Osasun Aholkua
  • Paziente kronikoen jarraipena
  • Interes sanitarioa duten gaiei buruzko informazioa
  • Lankidetza osasunaren prebentzioa eta sustapena egiteko programetan
  • Koordinazio eraginkorra Osakidetzako Emergentziekin
  • .......

Consejo Sanitario Imagen

Telefono bidezko Osasun Aholkua:

900 20 30 50

Deitu ezazu eta Osasun Aholkua aukera sakatu

Azken aldaketako data: