Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF)
Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF) Europako kohesio-politikaren finantza-tresna nagusietako bat da. Europako eskualdeen garapen-mailen arteko aldeak murrizten laguntzea eta eskualde behartsuenen bizi-maila hobetzea du helburu. Arreta berezia jartzen zaie desabantaila natural edo demografiko larri eta iraunkorrak pairatzen dituzten eskualdeei, hala nola iparraldeko eskualdeei, biztanleria-dentsitate txikia baitute, eta uharteetako, mugaz gaindiko eta mendiko eskualdeei.
Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programa 2021-2027

Euskal Autonomia Erkidegoko 2021-2027 aldirako EGEF Programaren helburuak dira Euskal Autonomia Erkidegoaren eraldaketa teknologiko-digitala bultzatzea, RIS 3 Euskadi 2030 Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin bat etorriz, eta Euskadiko eraldaketa energetiko-klimatikoa bultzatzea, Basque Green Deal ekimenarekin eta Europako Itun Berdearekin bat etorriz, Euskadi berdeagoa eta digitalagoa eraikitzen laguntzeko, Europa kohesionatuago eta erresilienteago batean integratuta. Horretarako, 1. helburu politikoan bildu ditu bere jarduerak: Europa lehiakorragoa eta adimentsuagoa eta 2. helburu politikoan: Europa berdeagoa.
Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatutako Osakidetzaren jarduerak
Osakidetzak, Osasun Sailaren mendeko zuzenbide pribatuko ente publiko gisa, helburu hauetan parte hartzen du EAEko 2021-2027 EGEF Programan:
2. Helburu politikoa: Europa berdeagoa.
- 2.1. Helburu zehatza: Energia-efizientzia eta energia-iturri berriztagarrien erabilera sustatzea eraikin publikoetan, eta inbertsioak egitea ekimen berritzaileetan.
- 2.1.1. Lehentasunez, P2A. Trantsizio berdea
- 2.1.1.1. Helburu zehatzak: RSO2.1 Energia-eraginkortasuna sustatzea eta berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea. (EGEF)
- 2.1.1.1.1. Funtsen interbentzioak. Energiaren eta baliabideen erabilera eraginkorra funtsezko alderdia da ingurumen-jasangarritasunean eta karbono gutxiko ekonomiarako trantsizioan aurrera egiteko erakundeen apustuan, berotegi-efektuko gasen emisioen neutraltasuna lortzeko 2050erako, Europar Batasunaren konpromisoekin bat etorriz.
- 2.1.1.1. Helburu zehatzak: RSO2.1 Energia-eraginkortasuna sustatzea eta berotegi-efektuko gasen emisioak murriztea. (EGEF)
- 2.1.1. Lehentasunez, P2A. Trantsizio berdea
Programaren 5. erronkari jarraikiz, energia-efizientzia hobetzeko, energia-iturri berriztagarriak erabiltzeko eta eraikin publikoetan berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko inbertsioak babestea planteatzen da, bai eta proiektu pilotuetan eta/edo energia-efizientziaren arloko ekimen berritzaileetan inbertsio publikoak egitea ere, eragin eredugarria eta erreplikagarria dutelako.
Jarduketek laguntzen dute, bereziki, klima-aldaketa prebenitzeko eta horretara egokitzeko neurriak bultzatzen, ekosistemaren funtzionaltasuna lehengoratzean oinarrituta, eta prestakuntza eta erantzuteko gaitasuna indartzen:
- Lartzabalgo Anbulatorioa. Beroa sortzeko gela erabat berritzea
- Lekeitioko Osasun Zentroa. Beroa sortzeko gela erabat berritzea
- Manueneko Eguneko Ospitalea - Adikzioak. Beroa sortzeko gela erabat berritzea
- Otxarkoagako Osasun Zentroa. Beroa sortzeko gela erabat berritzea
- Urduñako Kontsultategia. Beroa sortzeko gela erabat berritzea
- Galdakaoko Anbulatorioa. Beroa sortzeko gela erabat berritzea
- Lezako Ospitalea. Beroa sortzeko gela erabat berritzea eta galdarak aldatzea
Jarduketek energia-baliabideen erabilera eraginkorra sustatzen laguntzen dute, energia aurreztea eta berrerabiltzea sustatuz, bai eta ekosisteman oinarritutako neurriak ere.
Eguzki-energia fotovoltaikoa:
- Alonsotegiko Kontsultategia
- Amurrioko Osasun Zentroa
- Arangoitiko Kontsultategia
- Azpeitiko Anbulatorioa
- Bakeako Osasun Zentroa
- Basauri-Arizko Anbulatorioa
- Beasaingo Anbulatorioa
- Bermeoko Ospitale psikiatrikoa
- Durangoko Anbulatorioa
- Errekaldeko Anbulatorioa
- Etxebarriko Osasun Zentroa
- Galdakaoko Anbulatorioa
- Kuetoko Osasun Zentroa
- Lutxanako Osasun Zentroa
- Markonzagako Anbulatorioa
- San Ignazioko Osasun Zentroa
- Txurdinagako Anbulatorioa
- Zaballako Anbulatorioa
- Zuhatzuko Osasun Zentroa
Led argiztapena:
- Abadiño-Matienako Osasun Zentroa
- Alegiako Osasun Zentroa
- Altamirako Osasun Zentroa
- Antzuolako Osasun Zentroa
- Azkoitiko Osasun Zentroa
- Azpeitiko Osasun Zentroa
- Basauriko Osasun Zentroa
- Beasaingo Osasun Zentroa
- Begoñako Osasun Zentroa
- Errekaldeko Osasun Zentroa
- Eskoriatzako Osasun Zentroa
- Etxaniz Suhiltzailearen Osasun Zentroa
- Gaztelekuko Osasun Zentroa
- Ibarrako Osasun Zentroa
- Indautxuko Osasun Zentroa
- Javier Saenz Buruaga Osasun Zentroa
- Lazkaoko Osasun Zentroa
- Markonzagako Osasun Zentroa
- Mesedeetako Osasun Zentroa
- Oñatiko Osasun Zentroa
- Santutxu-Solokoetxeko Osasun Zentroae
- Txurdinagako Osasun Zentroa
- Zazpikaleetako Osasun Zentroa
Eguzki-energia fotovoltaikoko eta LED argiztapeneko proiektuak:
Jarduketek energia aurrezten laguntzen dute, azpiegitura ekologikoak sustatuz:
Osakidetzako eraikinetako inguratzaile termikoak
Inguratzaile termikoa berritzeko obrak:
- Altzako Osasun Zentroa - Donostialdeko ESIa
- Groseko Anbulatorioa - Donostialdeko ESIa
- Lezako Ospitalea - Errioxa ESIa
Euskal Autonomia Erkidegoko EGEF Programa 2014-2020

Azken aldaketako data:



