Lanbide garapena

Lanbide Garapeneko Ohiko Deialdia (2024 urte)

Osakidetzako profesionalentzako Lanbide Garapeneko Ohiko Deialdiaren helburua lanbide-garapeneko mailaren esleipena aitortzea da. Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 10ko 1723/2024 Ebazpenean ezarritakoarekin bat etorriz.

Garapen profesionalaren mailari buruzko behin betiko ebazpeneko huts-zuzenketa

1594/2025 EBAZPENA, urriaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita ebazpen honetan: 984/2025 Ebazpena, ekainaren 12koa  (BERRIA)

Gora Jotzeko Errekurtsoa

Ekainaren 30ean, EHAAn argitaratu da 984/2025 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, garapen profesionaleko maila aitortzeko eskabideak ebazten dituena eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako profesionalen garapen profesionaleko mailaren behin betiko esleipena argitaratzeko agintzen duena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren abenduaren 10eko 1723/2024 Ebazpenaren bidez argitaratutako garapen profesionaleko ohiko deialdiari dagokiona.

Aplikazio informatikoa bihartik bertatik kontsultatu ahal izango da.

Hala ere, curriculumeko merezimenduak datozen egunetatik aurrera aldatuko dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, fase honi dagokion Ohiko Galderen dokumentua irakurtzea gomendatzen da.

Ebazpen honekin batera doan eranskinean, lanbide-talde hauen aitortutako mailen behin betiko esleipena zerrendatzen da:

  • A1 taldea – Lizentziatu sanitarioa: 4-23
  • B1 taldea – Diplomatu sanitarioa: 24-63
  • A2 taldea – Goi-mailako tituluduna: 64-65
  • B2 taldea – Erdi-mailako tituluduna: 66
  • C1 taldea – Teknikari espezialista sanitarioak: 67-72
  • C2 taldea – Teknikari espezialista administraria: 73
  • C3 taldea – Teknikari espezialista profesionalak: 74
  • D1 taldea – Teknikari laguntzaile sanitarioak: 75-94
  • D2 taldea – Teknikari administrari laguntzailea: 95-106
  • D3 taldea – Teknikari laguntzaile profesionalak: 107-108
  • E1 taldea – Mendekoa eta langilea: 109-120

Bilaketa errazteko, dokumentuaren barruan Bilatu (edo Ctrl+F) funtzioa erabiltzea gomendatzen da, eranskina talde profesionalen arabera banatzen baita.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (2025eko uztailaren 1etik 2025eko uztailaren 30era arte, biak barne).


Lanbide Garapeneko izangaien BEHIN-BEHINEKO argitalpena: (erreklamazioa egiteko epea, maiatzaren 26tik ekainaren 6ra, biak barne)

2025eko maiatzaren 23an argitaratzen da 474/2025 Ebazpena, maiatzaren 20koa, Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariarena, lanbide garapeneko maila aitortzeko eskaerak ebazten dituena eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako lanbide garapeneko mailaren behin-behineko esleipena argitaratzeko agintzen duena. Ebazpen hori garapen profesionaleko ohiko deialdiari dagokio, eta Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 10eko 1723/2024 Ebazpenaren bidez argitaratu zen.

Aplikazio informatikorako sarbidea maiatzaren 26tik aurrera egongo da eskuragarri.

Informazio gehiago nahi izanez gero, gomendatzen da “Ohiko galderak ” dokumentua irakurtzea.


Onartutako eta baztertutako izangaien BEHIN BETIKO ebazpena:

134/2025 EBAZPENA, otsailaren 20a, Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen den lanbide-garapeneko ohiko deialdian (Osakidetzako abenduaren 10eko 1723/2024 Ebazpenaren bidez argitaratutakoan) onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

Ebazpen horren bidez, Osakidetzako zuzendari nagusiaren abenduaren 10eko 1723/2024 Ebazpenaren bidez argitaratutako garapen profesionalerako deialdi arruntean izena emateko eskabideak ebazten dira, eta deialdi arruntean onartutako eta baztertutako izangaien behin behineko zerrenda argitaratzea agintzen da.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera (2025/02/24tik 2025/03/24ra bitartean, biak barne).

Aplikazio informatikorako sarbidea otsailaren 24tik aurrera egongo da eskuragarri.

Informazio gehiago nahi izanez gero, gomendatzen da “Ohiko galderak ” dokumentua irakurtzea.


Onartutako eta baztertutako izangaien BEHIN-BEHINEKO ebazpena:

Erreklamazioa egiteko epea:  otsailaren 6tik 19ra arte, biak barne, Lanbide Garapeneko aplikaziotik.

Aplikazio informatikorako sarbidea otsailaren 6tik egongo da eskuragarri.

Informazio gehiago nahi izanez gero, gomendatzen da “Ohiko galderak ” dokumentua irakurtzea.


Lanbide Garapenaren aplikaziorako sarbidea

DOKUMENTU INTERESGARRIAK


HARREMANETARAKO:

https://lanbidegarapena.osakidetza.eus dagoen Aplikazio informatikoan sartzeko arazoak dituzten pertsonak harremanetan jarri ahal izango dira 945006350 - 806350 telefonoan, edo formulario honen bidez bidali kontsulta:

Formularioa



Azken aldaketako data: