Faktura Elektronikoa
- Zerbitzuaren aurkezpena
- Zerbitzuaren deskribapena
- Fakturak bidaltzea
- Fakturen tramitazioaren egoera
- Kontaktua
- Ohiko galderak
Osakidetza/Osateken faktura elektronikoaren sarrera-puntua Osakidetzak bere Zerbitzu Erakundeei ondasunak eman edo zerbitzuak eskaintzen dizkieten hornitzaileen eskura jartzen duen zerbitzua da, faktura elektronikoak aurkez ditzaten eta horien egoera kontsultatu dezaten.
Fakturak jasotzeko puntu orokor hori gure hornitzaileek egiten dituzten fakturak jasotzeko puntu bakarra izango da; hain zuzen ere, Osakidetzak ez duelako Estatuko Administrazio Orokorrak faktura elektronikoak sartzeko ezarritako puntu orokorrari atxikitzeko asmorik.
Abiaraztea
Osakidetza/Osateken faktura elektronikoa sartzeko puntu orokorra 2015eko urtarrilaren 15ean abiarazi da, 5.000 eurotik gorako zenbatekoa duten fakturetarako, eta horietarako ez da onartuko beste formaturik.
Betebehar horrek ez die eragiten 5.000 eurotik beherako zenbatekoa duten fakturei. Izan ere, Osakidetzara paperez edo formatu elektronikoan bidali ahalko dira, igorleak erabakitzen duenaren arabera.
Faktura elektronikoa aurkeztera behartuta dauden erakundeak
Herri Administrazioari ondasunak eman edo zerbitzuak egin dizkioten hornitzaile guztiek faktura elektronikoa egin eta bidali ahalko dute. Nolanahi ere, honako erakunde hauek faktura elektronikoa aurkeztera behartuta egongo dira:
- Sozietate anonimoak
- Erantzukizun mugatuko sozietateak
- Espainiako nazionalitatea ez daukaten pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak
- Espainiako lurraldean egoitzarik ez daukaten erakundeetako establezimendu iraunkorrak eta sukurtsalak, zerga araudiak ezarri bezala
- Aldi baterako enpresa elkarteak
- Interes ekonomikoko taldea, interes ekonomikoko Europako taldea, pentsio funtsa, arrisku-kapitaleko funtsa, inbertsio funtsa, aktiboak erabiltzeko funtsa, hipoteka merkatua erregularizatzeko funtsa, hipoteken titulizazio funtsa edo inbertsioak bermatzeko funtsa
Osakidetza/Osateken faktura elektronikoaren sarrera-puntua Osakidetza/Osatekera fakturak formatu elektronikoan bidaltzea ahalbidetzen duen zerbitzua da.
Sistemak puntu bakarrean zentralizatzen du edozein zerbitzutako erakundeari dagokion fakturak jasotzea euren igorpena errazteko asmoz.
Faktura hartzaileari helarazi ahal izateko, hori identifikatzen duten DIR3 kodeak zehaztu behar dira, indarreko legediak adierazi bezala. Hona hemen Osakidetza/Osatekerako ezarri direnak:
Eskema orokorra | |
---|---|
Kontabilitate-bulegoa | Osakidetza/Osatek |
Tramitazio-unitatea | Zerbitzu Erakundea |
Erakunde kudeatzailea | Zerbitzu Erakundea edo Zerbitzu Erakundearen zentroa |
Zerrenda zehatza, baita fakturen hartzaileen posta helbideak, hemen ikus ditzakezu:
Fakturak bidaltzea
Osakidetza/Osateken faktura elektronikoaren sarrera-puntua doako zerbitzua da hornitzaileentzat, eta integrazioa modu autonomoan egiteko aukera ematen die. Nolanahi ere, kontuan izan behar da balitekeela faktura elektronikoak sortzeko eta aurkezteko hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen dituztenek hirugarren horiei emandako zerbitzuengatik ordaindu behar izatea.
Aipatu beharra dago ez Osakidetza, ezta Osatek ere, ez daudela fakturazio zerbitzuen hornitzaile jakin batekin lotuta, inolako akordioren bidez; faktura igortzen duenaren ardura da, beraz, bere baliabideak edo merkatuan dagoen hirugarren batenak erabili nahi dituen erabakitzea.
Osakidetza/Osateken Fakturazio Elektronikoaren Plataformak fakturak jasotzeko bi bide ematen ditu:
-
Norentzat: Faktura gutxi egiten dituzten edo legez indarrean dagoen facturae formatuko faktura elektronikoak sortzeko kudeaketa programarik edo ERPrik ez daukaten autonomoak eta/edo enpresak.
Jarduteko modua:
- Fakturak aurretik sortu beharko dira facturae formatuan. Formatu horri buruzko informazio handiagoa eskuratu dezakezu FACe-ren webgunean.
- Faktura elektronikoak web-atariaren bidez sartzen dira. Horretarako, honako nabigatzaile hauetako bat erabiltzea gomendatzen da: Google Chrome, Mozilla Firefox, Internet Explorer (9. bertsioa) edo hortik gorakoa.
- Osakidetza/Osateken Fakturazio Atarira sartzeko, pertsona fisikoaren, pertsona juridikoaren ordezkaria den pertsona fisikoaren, edo pertsona juridikoaren ziurtagiri elektroniko onartua beharko da (HAP/1074/2014 Aginduaren 3. artikuluaren 3. puntuan xedatutakoa betetzeko), eta ez da beharrezkoa izango hornitzailea aldez aurretik erregistratzea. Ziurtagiri baliodunen eta atarira sartzeko ziurtagiri horietako bat egin dezaketen erakundeen adibideak: DNIe, Camerfirma, FNMT, Izenpe…(onartutako identifikatzeko bide elektronikoak ikusi)
- Fakturak egin ahalko dira, honako baldintza hauek betetzen badira:
- Atarian sartzeko ziurtagiri balioduna (DNIe, Izenpe, FNMT…).
- Osakidetza/Osateken DIR3 kodeetara zuzendutakoa.
- Legeak agintzen duen formatua (Facturae 3.2), estandarrean nahitaez bete behar diren gutxieneko eremuak beteta dituena.
- Faktura egiteko baliozko sinadura.
- Fakturaren identifikatzaile fiskaleko zk. (erreferentzia) hornitzailearen IFZ/IFK berarentzat, atarian erregistratu gabea.
- Aurreko betekizunak betetzen badira eta faktura prozesatu badaiteke, hornitzaileari esleitutako administrazio erregistroko zenbakia agertzen duen hartu-agiria emango zaio.
- Bestela, eta faktura elektronikoaren fitxategian helbide elektronikoa jakinarazi bada, mezu elektronikoa bidaliko zaio hornitzaileari, faktura ez erregistratzeko arrazoia adierazteko.
Onartutako eragiketak:
- Fakturak egitea.
- Fakturak kontsultatzea.
- Fakturak bilatzea.
- Fakturak ezeztatzeko eskaera.
-
Osakidetza/Osatekek web zerbitzuen interfazea jartzen du hornitzaileen eskura, beren kudeaketa ekonomikoko sistemetatik fakturak automatikoki bidal ditzaten. Interfaze horrek hornitzaileak eta Osakidetzak elkarri bidalitako mezuak sinatzea eskatzen du, erakunde ziurtatzaile ofizial batek igorritako ziurtagiri elektroniko aplikagarriaren bitartez. Ziurtagiri hori hornitzailearen eta Osakidetzaren sistemen arteko SOAP mezuak sinatzean erabilitakoa izango da; berez ez da fakturen sinadura elektronikoa (Osakidetzak ez du fakturen sinaduren aldez aurretiko erregistrorik egiten).
Norentzat: Faktura asko egiten dituzten eta beren kudeaketa sistema edo ERP fakturazio elektronikoaren plataformarekin bateratu nahi duten enpresak, trukea erabat automatikoa izan dadin.
Jarduteko modua:
- Faktura elektronikoen bidalketa automatizatu nahi baduzu, bateratze horretarako behar diren garapenak egin beharko dituzu. Informazio zehatza bistara dezakezu hemen “Zerbitzuetako kontratua. Atariko zerbitzuak” y “Erabilera kasuak. WS atariko zerbitzuak”.
- Halaber, “Faktura elektronikoak automatikoki bidaltzeko alta prozedura” bete beharko da.
Onartutako eragiketak:
- Fakturak egitea.
- Fakturak kontsultatzea.
- Fakturen zerrenda kontsultatzea.
- Atariari atxikitako Administrazioak kontsultatzea.
- Atarian alta emanda dauden Administrazio Unitateak kontsultatzea.
- Fakturak ezeztatzeko eskaera.
Osakidetzari eta bere Zerbitzu Erakundeei faktura elektronikoak bidaltzen dizkieten ondasun eta zerbitzu hornitzaileek fakturen tramitazioaren egoera zein den jakin ahalko dute. Egoerak honako hauek izan daitezke:
Jasotze fluxua:
- Erregistratuta: Faktura elektronikoa erregistratu da, eta administrazio erregistroko zenbakia esleitu zaio.
- RCFn erregistratuta: Faktura elektronikoa jaso, eta kontabilitate-bulego hartzaileko fakturen kontabilitate-erregistroan erregistratu da.
- Onartutako betebeharra kontabilizatuta: Ordainketa betebeharraren onarpena kontabilizatu da eta ordaindu zain dago.
- Ordainduta: Faktura ordaintzeko agindua kontabilizatu da.
- Baztertuta: Organo eskudunak faktura baztertu du.
- Ezeztatuta: Faktura “Ezeztapena eskatuta” egoeran dago, eta ezeztatu egin da.
Ezeztatze fluxua:
- Ezeztatzea eskatu gabe: Ezeztatzea eskatu ez duen faktura.
- Ezeztatzea eskatuta: "Erregistratuta" egoeran dagoen faktura-aurrekoa edo dagoeneko kontabilizatu den eta ordaindu zain dagoen faktura, hornitzaileak hura ezeztatzea eskatu duela bere aldetik. Fakturaren atariko egoera "erregistratuta" edo "kontabilizatuta" denean baino ezin izango da eskatu ezeztatzea.
- Ezeztatzea onartuta: Tramitazio-unitateak faktura elektronikoa ezeztatzeko eskaera onartu du.
- Ezeztatzea baztertuta: Hornitzailearen ezeztatze eskaera hartu duen baina ezeztatzea ukatu duen faktura-aurrekoa.
Kontaktua
Edozein zalantza argitzeko hurrengo helbidera idatzi dezakezu: fakturaelektronikoa.facturaelectronica@osakidetza.eus
Agiri honetan, zehazten da zer prozedurari jarraitu behar dion hornitzaileak baldin eta Osakidetzarekin harremanetan jarri nahi badu fakturazio elektronikoa dela eta.
- Osakidetza/Osateken hornitzaileek, fakturazio elektronikoaren inguruan laguntza behar badute, harremanetan jarri beharko dute Osakidetzako Euskarri Zerbitzuarekin, honako helbide elektronikora idatzita:
- Mezuaren gaian, hau jarri behar da: "Faktura elektronikorako laguntza" ("Soporte Faktura electrónica"). Eta informazio hau ere eman behar da:
- Hornitzailearen datuak:
- Hornitzailearen izena/izendapena.
- Enpresa hornitzailearen IFZ/IFK.
- Harremanetarako datuak:
- Izena
- Telefonoa eta helbide elektronikoa
- Harremanetan jartzeko arrazoia: Kontsulta edo gertakaria (zehaztu).
- Gertakariaren tipologia: Proposatutako kategorien artean hautatu.
- Kontsultaren/gertakariaren deskribapena: xeheki azaldu..
- Hornitzailearen datuak:
- Aholkua: ahal den heinean, kontsulta/gertakaria konpontzen lagun dezaketen agiri guztiak bidali. (Dokumentazioaren adibide bat: ziurtagiriaren zati publikoa, alta emateko eskabidea).
- Agiri honen I. Eranskinean, aurreko datuekin bete behar den formularioa dago jasoa. Helbide honetara bidali behar da: fakturaelektronikoa.facturaelectronica@osakidetza.eus
- Ohiko konponbideak
- 1. Osakidetzari faktura elektronikoak egiteko betebeharra 5.000,00 euro baino gehiagoko fakturei bakarrik dagokie (BEZ barne). Faktura txikiagoak, berriz, aipatutako legea indarrean sartu baino lehenagoko ohiko bideetatik bidal daitezke.
- 2. Fakturazio elektronikoaren legeak hornitzaile nazionalei eta atzerritarrei eragiten die.
- 3. Osakidetzako zentroetako DIR3 kodeei buruzko informazioa “Direcciones y códigos DIR3”/"DIR3 kodeak eta helbideak" izeneko excel fitxategi batean aurki daiteke, hemen: Enpresentzat > Fakturazio elektronikoa > Zerbitzuaren deskribapena.
- 4. DIR3 kodeen informazioari dagokionez, gogoan izan ez direla DIR3 kodeak sartu behar soilik; erabili beharreko 3 DIR3 kodeetako bakoitzaren helbidearen datuak ere sartu behar dira. Horretarako, informazio hori aurkitu behar duzu "Direcciones códigos DIR3"/"DIR3 kodeen helbideak" fitxako DIR3 kodeen excel dokumentuan.
- 5. Osakidetzaren webgunean, "Nire zentroak" izeneko atal bat dago. Bertan, unitate tramitatzaile bakoitzaren osaeraren inguruko informazioa dago. Informazio hori erabiliz gero DIR3 kodeen excel dokumentuarekin batera, errazagoa izango da Osakidetzari bidali beharreko faktura bakoitza sortzeko datu zuzenak identifikatzea.
- 6. DIR3 kodeak gaizki sartuz gero, faktura elektronikoa berehala baztertuko du Osakidetzako zentroak.
- 7. http://www.facturae.gob.es/formato/Paginas/utilidades-online.aspx webgunean, balioztatzaile doako bat duzu eskuragarri. Horren bidez, ziurta dezakezu ea zure fakturen sinadura eta formatua zuzenak diren. Aplikazio horrek erabiltzaileentzako arreta-zerbitzu propio bat du, Osakidetzako euskarri-zerbitzutik kanpo dagoena.
- 8. Facturae-ko formatu estandarrean, espedienterako etiketan, 20 kode sartzen dira, baina Osakidetzako espediente-kodeak luzeagoak izaten dira. Horretarako zehaztutako eremuan zenbakiaren azken karaktereak sartzea gomendatzen da, barra bidezko bereizketa kontuan hartu gabe (ikus: Ohiko galderak > Fakturak bidaltzea). Gero, datu osagarrietarako prestatutako lekuan sartu behar da datua osorik.
- 9. Interneten, badira aplikazio doako batzuk faktura elektronikoak egiteko. Ezagunenetako batzuk FACe eta eF4ktur dira. Osakidetzak ez du gomendatzen bat beste batzuen aurretik.
- 10. Osakidetzako faktura elektronikoen atarira sartzeko, ziurtagiri baliozko bat eduki behar da instalatuta nabigatzailean. Interneten, laguntza-webgune asko aurkituko dituzu ziurtagiria konfiguratzeko aukeren inguruan, darabilzun nabigatzailearen arabera.
- 11. Bidalitako fakturak ez badituzu ikusten "Nire fakturak" izeneko atalean, ziurta ezazu atarira sartzeko erabiltzen duzun ziurtagiriaren IFZ eta bidalitako fakturetakoa berbera dela. Osakidetzako atariaren segurtasun-politika dela eta, ezin izango duzu ikusi zure ziurtagiriaren IFZ ez duen fakturarik.
- 12. 'ZAIN' jartzen badu errore batean, fakturaren sinaduran okerren bat dagoen seinale. Segurtatzeko ea faktura ziurtagiri baliozko batekin sinatuta dagoen, honako url honetan eskuragarri dagoen faktura-balioztatzaile doakoa erabil dezakezu: http://www.facturae.gob.es/formato/Paginas/utilidades-online.aspx.
- 13. Sinadura-erroreak agertuz gero eF4ktur aplikazioarekin egindako fakturetan, desmarka ezazu "Denbora-zigiluaren sinadura eta baliogabetze-egoera" aukera aplikazio horren Sinaduraren Konfigurazio Aurreratuaren atalean, eta, jarraian, egin eta bidali berriro fakturak.
- 14. Baliteke fakturak baztertu gisa agertzea Osakidetzaren atarian. Hori zergatik gertatu den argitzeko, fakturak zer zentrotarako izan, horrexekin jarri beharko duzu harremanetan zuzenean.
- 15. Atariak nabigatzaile hauek onartzen ditu: Internet Explorer 9 edo goragokoa, Google Chrome eta Mozilla Firefox. “Server Error: restart aplication” mezua agertzen bazaizu, horrek beharbada esan nahi du nabigatzaile horietakoren bat erabili beharko duzula edo, areago, erabiltzen ari zaren hori eguneratu behar duzula, egiaztatze aldera arazoa ez duela horrek eragin.
- 16. Web-zerbitzua beste aukera bat da faktura elektronikoak bidaltzeko, automatikoki bidali ere. Izan ere, webgunearen bidez, eskuz igo behar dira fakturen fitxategiak, lehenagotik eginak.
- 17. Fakturak web-zerbitzuaren bidez bidali ahal izateko alta eskatzeko, honako hauek bete eta bidali behar dituzu eranskin gisa: batetik, Osakidetzako webgunean eskuragarri dagoen formularioa, eta, bestetik, zure ziurtagiriaren zati publikoa (baldin eta ez badu hirugarren batek bidali behar).
Ohiko galderak
Fakturazio elektronikoaren zerbitzua
- Osakidetza/Osateken faktura elektronikoaren sarrera puntua Osakidetza/Osatekek bere Zerbitzu Erakundeei ondasunak eman edo zerbitzuak eskaintzen dizkieten hornitzaileen eskura jartzen duen zerbitzua da, faktura elektronikoak aurkez ditzaten eta horien egoera kontsultatu dezaten.
- Puntu horrek fakturak jasotzeko bi bide ematen ditu:
- (https://fakturae.osakidetza.eus) atariaren bidez, fitxategi bat edo gehiago batera bidalita.
- Hornitzailearen fakturak kudeatzeko sistematik faktura elektronikoak automatikoki bidaltzea ahalbidetzen duten web zerbitzuen bidez.
- Osakidetza/Osateken fakturen sarrera puntu orokorra gure hornitzaileek egiten dituzten fakturak jasotzeko puntu bakarra izango da; hau da, ezin izango dira jaso beste atari batzuetan (adibidez, FACe), Eusko Jaurlaritzaren atarian eta abarretan
- Osakidetza/Osateken faktura elektronikoaren sarrera puntua doako zerbitzua da hornitzaileentzat, eta integrazioa modu autonomoan egiteko aukera ematen die. Nolanahi ere, kontuan izan behar da balitekeela faktura elektronikoak sortzeko eta aurkezteko hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen dituztenek hirugarren horiei ordaindu behar izatea emandako zerbitzuengatik.
- Aipatu beharra dago ez Osakidetza, ezta Osatek ere, ez daudela fakturazio zerbitzuen hornitzaile jakin batekin lotuta, inolako akordioren bidez; faktura igortzen duenaren ardura da, beraz, bere baliabideak edo merkatuan dagoen hirugarren batenak erabili nahi dituen erabakitzea.
- Osakidetza/Osateki (https://fakturae.osakidetza.eus), atariaren bidez fakturak bidali ahal izateko, honako hauek izan behar dira:
- Ziurtagiri elektronikoa
- Web arakatzaile eguneratua
- Egiaztapen zerbitzuen emaile batek elektronikoki sinatutako dokumentua da, sinadura egiaztatzeko datuak sinatzaile bati lotzen dizkiona eta haren nortasuna egiaztatzen duena. Ziurtagirian adierazitako indarraldia dauka.
- Fakturak bidali eta/edo kontsultatu ahal izateko, beharrezkoa da beti nork bere burua identifikatzea ziurtagiri elektroniko ezagun baten bidez.
- Hori pertsona fisikoaren, pertsona juridikoa ordezkatzen duen pertsona fisikoaren edo pertsona juridikoaren ziurtagiri elektronikoa izan ahalko da, egiaztapen zerbitzuen emaile batek emandakoa; emaile horrek Industria, Energia eta Turismo Ministerioak urriaren 16ko 767/2009/EE Batzordearen erabakia betetzeko argitaratu zuen konfiantzazko zerbitzuen zerrendan agertu behar du.
- Ziurtagiri elektronikoei buruzko argibide gehiago hemen: www.izenpe.eus
- Arakatzaile bateragarrien artean honako hauek daude: Microsoft Internet Explorer 9 edo hortik gorakoa, Google Chrome eta Mozilla Firefox.
- Hornitzaileak faktura atarian utzi ahalko du, pertsona fisikoaren, pertsona juridikoa ordezkatzen duen pertsona fisikoaren edo pertsona juridikoaren ziurtagiri elektronikoa badauka..
- Fakturak kudeatzeko sistematik faktura elektronikoak automatikoki bidaltzea (web zerbitzuak) nahi badu, hornitzaileak alta eskatu beharko du faktura elektronikoak automatikoki bidaltzeko hornitzaile gisa, Osakidetzaren egoitza elektronikoan erabilgarri dagoen (Enpresentzat > Administrazio prozedurak > Fakturazio Elektronikoa) Faktura elektronikoak automatikoki igortzeko alta/baja eskatzeko prozedura betez.
- Osakidetza/Osatekeko hornitzaileak ez direnek hornitzaileentzako alta prozedura bideratu behar dute, faktura elektronikoki edo paperean bidaltzen den kontuan hartu gabe.
Fakturak egitea
- Plataformatik kanpoko sistema behar da, fakturak facturae formatuan egitea ahalbidetzen duena. Gaur egun faktura elektronikoak sortzeko doako hainbat aplikazio daude. Orientazio moduan, hona hemen lotura batzuk:
- Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren www.facturae.es
- EAEko Foru Aldundien www.ef4ktur.com.
- Osakidetzak ez du euskarririk ematen faktura elektronikoak aplikazio horien bidez sortzeko.
- Fakturak Facturae 3.2. formatuan dagoen XML edo XSIG fitxategia izan behar du, atarian onartzeko. Ez da bestelako formaturik (PDF, Edifact, etab.) onartuko.
- Facturae formatuko eremuen egiturari eta esanahiari buruzko informazioa http://www.facturae.es, webgune ofizialean dago, eta bertan balioztatu orria ere ikus daiteke, faktura behar bezala sortu den egiaztatzeko.
- Fakturaren barnean hornitzaileak hartzaileari buruzko hiru eremu bete beharko ditu nahitaez: erakunde kudeatzailea, tramitazio-unitatea eta kontabilitate-bulegoa, DIR3 kodea adierazita.
- Osakidetzaren faktura elektronikoaren plataforman erabili beharreko DIR kodeak izendatzeko eskema orokorra honako hau da:
Kontabilitate-bulegoa Osakidetza / Osatek Tramitazio-unitatea Zerbitzu erakundea (ZE) Erakunde kudeatzailea Zerbitzu erakundea edo ZEko zentroa - Aipatutako erakundeetako bakoitzeko DIR3 kodeak Osakidetzaren webgunean daude (Online zerbitzuak > Enpresentzako zerbitzuak > Faktura Elektronikoa).
- Faktura jasoko duen zentroari lotutako Erakunde Sanitario Integratua (ESI) identifikatzeko, Osakidetzak ESI bakoitzean integratuta dauden zentroen zerrenda jarri du hornitzaileen eskura, honako helbide honetan:
- Kontabilitate eginkizuna esleituta daukan unitatea da. Halaber, fakturen kontabilitate-erregistroa kudeatzeko eskumena dauka.
- Espedienteak bideratu behar dituen administrazio organoa da, horiek onestea edonori dagokiola ere.
- Faktura hartzen duen administrazio unitatea da, eta horri dagokio gastu espedientea onestea.
- “Erakunde kudeatzailea” Osakidetzak egindako eskaeretako goialdeko ezkerreko izkinan adierazi ohi den eremu bat da.
- Faktura atarian aurkezten denean, sistemak frogagiri bat ematen du, fakturaren aurkezpena administrazioan erregistratzeko kodea duena eta inprimatu edo gorde daitekeena.
- Bai, facturae formatuak faktura linea bakoitzari lotutako eskaera zenbakia (3.1.6.1.3 eremua: IssuerTransactionReference) eta/edo emate-agiria (3.1.6.1.12.1.1 eremua: DeliveryNoteNumber) adieraztea ahalbidetzen du.
- Facturae formatuan bete beharreko eremuetako bat espediente zenbakiari lotutakoa da. Hori “Espedientea” eremuan dago, eta haren gehieneko luzera 20 karakterekoa da; Osakidetzaren espedienteen egungo kodeketa, aldiz, luzegoa da.
- Karaktereak Facturae formatuan onartutako luzerara egokitzeko asmoz, honako hau adierazi beharko da
- Osakidetzak bideratutako espediente baten gaur egungo formatua honako hau da:
-
(A) (B) (C) (D) (E) (F) (G) (H) Espediente mota Kontratu mota Adjudikazio modua Gastua/Sarrera Sekuentziala Erosketak antolatzeko kodea Salmentak antolatzeko kodea Hila Urtea X XXX XX X XXXX XXXX XXXX XXXXXX
-
- Espedientearen kodeketa honela egiten da: aipatutako eremuak adierazten dira, barra batek (/) bereizita, horrela espedientearen luzera hogei digitutik gorakoa dela: A/BBB/CC/D/EEEE/FFFF/GGGG/HHHHHH.
- Karaktere kopurua Facturae formatuan onartutako luzerara egokitzeko, karaktereak sekuentzialaren kodeketatik aurrera hartzea erabaki da, barren bidezko bereizketa alde batera utzita.
-
(E) (F) (G) (H) Sekuentziala Erosketak antolatzeko kodea Salmentak antolatzeko kodea Hila Urtea XXXX XXXX XXXX XXXXXX - Beraz, honela geratuko da: EEEEFFFFGGGGHHHHHH (Zenbaki sekuentzialaren lau digitu, Erosketak antolatzeko kodearen lau digitu, Salmentak antolatzeko kodearen lau digitu eta kontratazio espedientea onartu den hileko (2) eta urteko (4) sei digitu) = 18 digitu, guztira.
- Bai, sistemak fitxategi erantsiak onartzen ditu fakturetan. Bidali nahi diren fakturen dokumentu erantsiek FacturaE formatuak horretarako ematen duen elementuaren (3.1.9.2.1 eremua: Attachment) barnean egon, eta Base64 formatuan kodetu behar dute.
Fakturen kudeaketa
- Atariak Osakidetza/Osateki bidalitako faktura bakoitzaren datu adierazgarriak bistaratzeko aukera ematen dio hornitzaile bakoitzari. Hona hemen datu horietako batzuk:
- Fakturaren bideratze egoera.
- Ezeztatzeko eskaeraren egoera, hori eskatu baldin bada.
- Jatorrizko XML dokumenturako lotura.
- PDF formatuko hartu-agiria behera kargatzeko lotura.
- Osakidetzako ondasunen eta zerbitzuen edozein hornitzaile autonomoa da bere fakturak kontsultatzeko, horiek hirugarren batek bidali edo sinatu baditu ere.
- Horretarako, fakturak kontsultatzeko ondorioetarako, atarian sartzeko erabiltzen den ziurtagiri digitalaren IFK faktura elektronikoaren hornitzailearen IFKrekin bat datorrela egiaztatzen da.
-
Erregistratuta Fakturak Atariaren baldintzak betetzen ditu, eta administrazio erregistroko zenbakia esleitu zaio RCFn erregistratuta Faktura elektronikoa jaso, eta kontabilitate-bulego hartzaileko fakturen kontabilitate-erregistroan erregistratu da Onartutako betebeharra kontabilizatuta Faktura kontabilizatu da, eta ordaindu zain dago Ordainduta Faktura kontabilizatu da, eta ordaindu egin da Baztertuta Faktura baztertu da, Osakidetzaren baliozkotze baldintzaren bat ez betetzeagatik Ezeztatuta Faktura “Ezeztatzea eskatuta” egoeran dago, eta ezeztatu egin da -
Ezeztatzea eskatuta - Hornitzaileak bere aldetik faktura ezeztatzea eskatu du.
- Fakturaren atariko egoera “erregistratuta” edo “kontabilizatuta” denean baino ezin izango da eskatu ezeztatzea.
Ezeztatzea eskatu gabe Ezeztatzea eskatu ez duen faktura Ezeztatzea onartuta Tramitazio-unitateak faktura elektronikoa ezeztatzeko eskaera onartu du Ezeztatzea baztertuta Hornitzaileak faktura ezeztatzea eskatu du, baina ezeztatzea ukatu da.
- Faktura elektronikoak ezin dira aldatu, horiek bidali ondoren. Izan ere, elektronikoki sinatzen dira, eta ondoren egindako edozein aldaketa dokumentu sinatu baten manipulaziotzat joko litzateke.
- Hori dela eta, igorleak dagoeneko egin eta bidali den faktura batean akatsa antzematen badu, lehenik eta behin Atarian fakturaren egoera kontsultatu behar du. Fakturaren egoera “erregistratuta” edo “kontabilizatuta” bada, hori ezeztatzeko eskatu beharko du. Hori onartu ondoren, faktura berria egin ahalko du, datu zuzenak adierazten dituena. Hala ere, hori atarian onartzeko, beste erreferentzia bat jarri beharko dio.
- Atariaren bidez, edozein arrazoi dela eta, plataformaren barnean erregistratu ezin izan diren faktura elektronikoen hornitzaileei informazioa emateko mezu elektronikoa bidal dakieke. Hornitzaileak mezua jasoko du, fakturaren barnean bidezko eremua (1.4.2.1.5.4. eremua: ElectronicMail) behar bezala bete bada.
Azken aldaketako data: