• Biodonostia
  • Biocruces bizkaia
  • Bioaraba
  • Kronikgune
  • Bioef

I+G+b osasunean

Osasun-arloko ikerketa- eta berrikuntza-jarduerek berebiziko garrantzia dute, pertsonen osasuna hobetzen laguntzen baitute, produktu, prozesu edo zerbitzu berrien garapenari esker, eta osasun-sistemaren funtzionamendua ere hobetzen dute. Gainera, zientzia- eta teknologia-eragileekin batera eta enpresa-egiturarekin batera lan egiteak enpleguaren sorreran, aberastasunean eta Euskadiko garapen ekonomikoan laguntzen du. Hori dela eta, osasun-arloko ikerketa eta berrikuntza sustatzea Osasun Sailaren eta Osakidetzaren lehentasunetako bat da.

Zentroak

Osakidetzak ikerketa eta berrikuntza-jarduera nagusiak bere osasun-arloko ikerketako 4 institutuen bidez betetzen ditu: Bioaraba, Biocruces Bizkaia, Biodonostia eta Kronikgune osasun-zerbitzuen inguruko ikerketa-zentroa. Berrikuntza, Ikerketa eta Osasuna Eusko Fundazioa I+G+b zentroen erreferentzia korporatiboa da.

Bioef esteka Biodonostia esteka Biocruces Bizkaia esteka Bioaraba Kronikgune esteka

Proiektu nabarmenduak

logo ONKO-FRAIL ONKO-FRAIL

Universal preventive resilience intervention globally implemented in schools to improve and promote mental health for teenagers

logo Zentro anitzeko azterketa Parkinson

Zentro anitzeko azterketa, koherentzia optiko makularreko tomografia parkinsonaren sindrome biomarkatzaile diagnostiko eta pronostiko gisa baliozkotzeko

logo SCIROCCO EXCHANGE SCIROCCO EXCHANGE

Ezagutzak modu pertsonalizatuan transferitzea eta arreta integratuan oinarritutako ebidentzian lagundutako neurrira egindako aktiboak eskuratzea

logo B4H B4H

Zauri kronikoen tratamendurako larruazaleko konstruktuak bioinprimatzeko oinarrizko lankidetza ikerketa