Instalazioak eta zerbitzuak

Eskola Arabako Erakunde Sanitario Integratuaren (Arabako ESIa) barruan dago, Txagorritxuko egoitzan. Eraikinak 1.640 metro koadroko azalera erabilgarria du, hiru solairutan banatuta.

Irakaskuntza-gelak

Zentroan sei gela daude prestakuntza teorikoa emateko. Ikasgela horietan irakaskuntzaren jarraipen optimoa egiteko behar diren baliabide teknologikoak daude, baita irakaskuntza-modalitate desberdinetara egokitzeko aukera ematen duten altzariak ere.

Gainera, eskolak ikasgelak lagatzeko zerbitzu bat du hauentzat guztientzat: ikasleak, egresatuak, irakasle eta ikertzaileak, GALeko zuzendariak, PTGAS (kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako teknikariak), Osakidetzako zentroetako langileentzat eta Eskolak hitzarmena duen beste erakunde batzuetako langileentzat; betiere bertan egin beharreko jarduerak irabazi-asmorik gabeko gai profesionalak badira.

Ikasgelak lagatzeko ordutegia:

Gelen eskaera

  • Ikasleentzat: astelehenetik ostegunera, 08:00-20:00.
  • Gainerakoentzat: astelehentik ostegunera, 08:00-19:00.
  • Ostiraletan, 08:00-16:00, talde interesdun guztientzat.
  • Udako, udaberriko eta neguko oporretan: 08:00-14:00.
  • Aparteko kasuetan, Eskolak ordutegi hori zabal dezake.

Simulazio-gelak

Bi gela, material sanitarioz, manikiez eta simulagailuz hornituak, irakasgai desberdinetako tailer praktikoak egiteko. Horietan, ikasleak erizaintzako oinarrizko prozeduretan eta prozedura aurreratuetan trebatu daitezke.

Informatika gela, ikasteko gela eta liburutegia

Gure liburutegiak 28 ikasketa-postu ditu, eta horietatik 14 ordenagailuz hornituta daude. Denak konfiguratuta daude Osakidetzaren segurtasun- eta sarbide-araudien arabera, eta konektatuta daude unibertsitate-programetara (e-Gela, GAUR) eta erakundearen intranetera ere. Horri esker, zuzenean sar gaitezke Eskolako Liburutegi Birtualaren Katalogoko edukietara, osasun-esparruko datu-baseak eta aldizkari elektronikoak barne.

Zer eskaintzen du Liburutegia kudeatzeko sistemak?

  • 3.000 dokumentu inguruko funts bibliografikoa (liburuak, aldizkariak, multimedia-materiala), kontsultatzeko eta mailegatzeko.
  • Dokumentuak lortzeko eta hezkuntza-komunitate osoari etengabe laguntzeko zerbitzua.
  • Liburutegien arteko mailegu-zerbitzua.
  • Artikuluak bidaltzeko zerbitzua (ezagutzarako sarbidea errazteko eta baliabideak optimizatzeko). Horretarako, eskabide-eredua bete behar da.

Artikuluak eskatzeko eredua


Liburu-mailegua:
Astelehenetik ostegunera, 10:00 13:00 eta 15:00-17:00.
Ostiraletan, 10.00-14.30.
Ikasketa-Gela:
Astelehenetik ostegunera: 8:00etatik - 20:00etara.
Ostiraletan, 10.00-14.30.

Bilera-gela

Areto honetan ikus-entzunezko baliabideak daude (proiektorea, bideokonferentzia...), gehienez ere 20 lagunentzako lekua dago, eta hezkuntza-komunitatearen bilerak egiteko erabiltzen da.

Ekitaldi-aretoa

95 lagunentzako aretoa. Bertan ikus-entzunezko materiala dago eta irakaskuntza teoriko eta praktikorako zein jardunaldi, ikastaro, harrera-ekitaldi eta abarretarako erabil daiteke.

Atseden-gela

45 metro koadroko espazioa da, eta hozkailuak eta mikrouhinak dituen sukalondo bat du. Jan-edanak banatzeko makinak ere baditu.

Ikasleek eta zentroko kideek Arabako ESIko Txagorritxuko egoitzako kafetegira eta jatetxera sartzeko aukera dute (behar bezala identifikatuta); gainera, tarifa merkeagoak aplikatuko zaizkie.

Zerbitzu osagarriak

Ostatua

Arabako Campuseko Ostatu-zerbitzuak ikasleen egoitzen, pisuen eta gelen berri ematen du, baita ikasleak adinekoen etxeetan hartzeko programaren berri ere: Campuseko gazteentzako informazio-bulegoa (Pabiloia).

Unibertsitate-pabiloia, 1. solairua
Apraiztarren kalea, 1 - 01006 Gasteiz

Tfno.: 945 014336

Informazio gehiago EHUko Ostatu-zerbitzuan

Garraioa

Eskolara joateko garraiobideei buruzko informazioa helbide honetan dago eskuragarri https://www.ehu.eus/eu/web/araba/kokapena

Zentroak, gainera, bizikletentzako aparkaleku zabala ere badauka.

Azken aldaketako data: