Hezur-muina ematea

Un match por una vida kanpaina ibiltaria iritsi da Euskadira hezur-muineko emaileen erregistroa handitzeko

BILBO - Irailak 26, asteartea
EHU - Leioa kanpusean

Cartel Iniciativa Un Match x Una Vida

Bizitzaren aldeko tourra.
Itzuli gara.

Leuzemia duen paziente batek emaile bateragarri batekin match egiteko probabilitateak txikiak dira oraindik ere. Baina, guztion esfortzuari esker, erakutsi dugu gauzak aldatzeko ahalmena dugula.

2019an, neurri batean #UnMatchxUnaVida kanpainari esker, match egiteko probabilitatea handitzea lortu genuen, eta hezur-muina emateko 1.000 eskaera baino gehiagori erantzun genien. Baina, batez ere, ikasi genuen guztion artean bizitzak salba ditzakegula.

Horregatik, aurten, 2023an, indar eta abiadura handiagoz itzuli gara. Errepidean berriro!

Matchtourra aurkezten dizugu. Aukerez, maitasunez eta bizitzaz betetako tour bat da, hezur-muineko emaileen erregistroa handitu eta 500.000 emailetik gora lortzeko.

Zenbat eta gehiago izan, orduan eta bizitza gehiago salbatuko ditugu. Bilatu zure hiria eta ez galdu zure matcha aurkitzeko aukera.

#UnMatchxUnaVida

Errepidean.
Igo zaitez!

Espainiako17+1 hiri bisitatuko ditugu 45 egunetan (espainiako 17 hiri eta Andorraren lankidetza, matchak ere mugak zeharkatzen ditu). Kalez kale, ekin eta ekin.

Bizitzaren aldeko maitasuna ezin hobeto ospatuko dugu. Emanaldiak prestatu ditugu, eta lehiaketa bat, zure kidea ezagutzen duzula erakusteko.

Baina, batez ere, geldialdi bakoitzean, hezur-muina emateari buruz gehiago ikasi ahal izango duzu, eta emaile bihurtu ahalko zara.

Badakigu match egiteko prest zaudela, bizitza aldatuko dizun eta besteen bizitza salbatuko duen matcha.

Jarraian, tourraren ibilbidea erakutsiko dizugu.

Gorde data eta igo zaitez!

Zatoz matchtourrera!


Zer da hezur-muina ematea?

Odoleko gaixotasunak dituen pertsona baten zelula gaixoak emaile baten zelula osasuntsuekin ordezkatzean datza.

Zelula horiek, zelula ama edo guraso hematopoietiko deituak, hezur batzuen barnean daude, gandor iliakoak kasu (aldakako hezurra), hezur-muina deritzona.

Hezur-muina ematea lehentasunezko osasun-programa da Osakidetzan, pertsona askok transplante bat behar baitute gaixotasuna gainditzeko aukera bakar gisa.

Nola egin zaitezke emaile Euskadin?

Lehenik eta behin, informazioa jaso behar da Gida Emailean (PDF); eta, hurrengo pausoa eman nahi baduzu, Osakidetzak prozedura erraz bat dauka zehaztuta: gure webean emaile unibertsal gisa erregistratzea.

Ondoren, hitzordua hitzartzea Transplanteen Koordinazio Zerbitzuarekin edo Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroarekin, zalantzak argitzeko, odol-analisia egiteko eta baimena sinatzeko.

Une horretatik aurrera, hezur-muineko emaileen erregistro estatalean sartuko zara, behar duen munduko edozein pertsonarentzat.

logo osakidetza

Azken aldaketako data: