Parte hartu zure segurtasunean
Zer da Pazientearen Segurtasuna?
Unibertsalki onartutako definizio bat ez egon arren, Pazientearen Segurtasuna saiatzen da osasun-arretak izan ahal dituen ondorio txarrak ahalik eta gehien murrizten, zero arriskua existitzen ez dela aintzat hartuta.
Pazientearen Segurtasunaren inguruko interesa medikuntza bera bezain zaharra da eta Hipokratesek honako esaera sortu zuen:
Primun non nocere
“Ororen gainetik, ez minik eman”
Hipokrates, K.a. V. mendea.
Orain dela gutxiago, 1999an, Estatu Batuetan “To err is human: building a safer health system” txostena argitaratu zuten. Bertan, Pazientearen Segurtasuneko gorabeheren inpaktuari buruzko datuak ematen ziren. Horrekin, alderdi horren gaineko kontzientzia-maila handitu zen munduan eta, ordutik, asko dira osasun-sistemetan Pazientearen Segurtasuna hobetzera zuzendutako ezarri diren estrategiak eta sistemak.
Azken finean, ahalik eta seguruena den asistentzia sanitarioa lortzean datza, segurtasuneko gorabeheren prebentzioaren bidez, goiz identifikatzearen bidez eta, gertatuz gero, izan ahal dituzten ondorioak minimizatzearen bidez.
Pazientearen Segurtasuna Osakidetzan
Pazientearen Segurtasunak ibilbide handia du Osakidetzan. 2013-2016 Pazientearen Segurtasunaren Estrategia modu korporatiboan Osakidetzak epealdi horretarako sustatu eta garatu nahi zituen ekintza-lerroak jasotzen zituen hedapen publikoko lehen dokumentua izan zen.
Dokumentua erreferentzia bat izan zen paziente, profesional eta zuzendarientzat, eta segurtasun klinikoa hobetzeko konpromiso bihurtu zen, gure osasun-sistemako zutabeetako eta lehentasunetako bat bilakatu zelako.
Gaur egun, 20 20 Pazientearen Segurtasunaren Estrategiaren helburua ezarritako ekintza-lerroen eta proiektuen jarraitutasuna bermatzea bilatzen du, azkeneko urteotan lortutako ikaskuntza barne sartuz eta erronka berriak onartuz. Helburu hauen inguruan egituratzen da:
- Osakidetzan segurtasuneko kultura integrala sustatzea.
- Profesionalen parte-hartze eredua finkatzea.
- Komunikazio eta koordinazio alderdiak sustatzea, Pazientearen Segurtasuna hobetzearen ikuspuntua kontuan izanik.
- Estrategia honetan lehenetsitako ekintza-lerroak eta proiektuak bultzatzea.
2020 Pazientearen Segurtasunaren Estrategia 15 ekintza-lerroz osatuta dago, eta horietako bat “Pazienteen inplikazioa haien segurtasunean” da.
Nola hobetu nire segurtasuna
Pazientea, senitartekoak eta/edo zaintzaileak bere segurtasunean inplikatzeak ekartzen dituen onuren jakitun izanik, esparru hori proiektu estrategiko espezifiko gisa txertatzen da Osakidetzan 2013tik.
Zergatik inplikatu segurtasunean?
- Segurtasuneko gorabeherak gure aurrean gertatu ahal dira, eta horregatik, batzuk saihestu ahalko lirateke gure esku-hartzearekin.
- Pazienteak bertan gaude prozesu asistentzial osoan zehar, horregatik gure ikuspegia artatzen gaituzten profesional ezberdinena baino osatuagoa izango da.
- Asistentzia sanitarioa jaso aurretik, bitartean eta ondoren jardun gaitezke.
Onartu behar dugu denok izan ahal garela segurtasun-barrera bat; pazienteak, senitartekoak eta zaintzaileak. Gure parte-hartze aktiboaren bidez, asistentzia sanitarioaren zehar sortzen diren gorabehera batzuk prebenitzen eta/edo goiz detektatzen lagundu dezakegu.
Denok asistentzia sanitario segurua lortzeko rol garrantzitsua dugu, bai kudeatzaileek zein profesionalek, baina baita herritarrok ere. Hori guztia ahaztu gabe emandako arreta sanitarioaren segurtasunaren azken erantzukizuna osasun-sistemarena dela.
Parte hartu zure segurtasunean
Inplikazio hori indartzeko eta herritarren sentsibilizatzeko helburuarekin, sentsibilizazio-kanpaina bat egin zen, lelo honekin: “PARTE HARTU ZURE SEGURTASUNEAN”. Bertan hiru alderdi gako jasotzen dira eta horietan guk parte hartu eta lagundu ahal dugu:
Identifikazioa
Pazienteak behar bezala identifikatu behar dira zentro sanitarioetara doazenean; eta, bestetik, egiaztatu behar dituzte ematen zaien dokumentazioan azaltzen diren datu pertsonalak, baita (ospitale-eremuan) identifikazio-besokoa ere.
Tratamendua
Beren ohiko tratamendua ezagutu behar dute; beti eduki behar dute tratamendu aktiboaren orria; beren alergien berri eman behar dute; eta, kontsultatu egin behar dute medikazioaren inguruan sortzen zaien edozein zalantza.
Esku-higienea
Herritarren artean esku-higienea sustatu nahi da, neurri nagusienetakoa baita infekzioen transmisioa prebenitzeko.
Garrantzitsua da segurtasuna indartzeko izan dezakegun rol inportanteaz jabetzea eta hobetzeko prozesuan rol aktibo bat betetzea.
Azken aldaketako data: