Eman nahi dut

  • Odola emanOdola

    Odola ematea oso erraza eta segurua da, ez du min ematen eta profesional espezializatuek egiten dute. Ez dakarkizu inolako arriskurik; Euskadiko gaixoei, berriz, sendabidean aurrera egitea dakarkie.

  • PlasmaPlasma

    Plasma ematea odola ematea bezalakoa da. Oinarrizko ezberdintasunak dira plasma BAINO EZ dela ateratzen; kontu teknikoak direla eta, plasma ateratzeko denbora gehiago behar da, eta beraz, aurretiazko hitzordua eskatu behar da. Plasmak proteina plasmatikoak lortzeko balio du (immunoglobulinak, albumina…), eta hauek behar-beharrezkoak dira Euskadiko gaixo asko sendatzeko.

  • Organoak eta giza-ehuna emanOrganoak eta giza-ehuna

    Osasun-arazoak konpontzeko beste alternatibarik ez daukatenentzat, organoak eta ehunak transplantatzea da tratamendurik eraginkorrena.

  • Hezur muina emanHezur-muina

    18 eta 40 urte bitartean badituzu eta osasuntsu bazaude, hezur-muinaren emaile izan zaitezke! Eta bizitza bat salba dezakezu!

  • Zilbor hesteko odola emanZilbor hestea

    Sortzaile hematopoietikoen transplanteak (SHT, hamarkadatan hezur muin transplantea zeritzana), terapeutika finkatua dira gaur egun gaixotasun hematologiko, neoplastiko eta metaboliko kopuru garrantzitsu batentzat.

  • Ama-esnea emanAma-esnea

    Osasuntsu dagoen eta bizimodu osasungarria egiten duen edozein emakume izan daiteke emaile, baldin eta bere haurtxoari zailtasunik gabe bularra ematen ari bazaio eta aurreko hiru aste eta sei hilabete bitartean ama izan bada.

Azken aldaketako data: