Xedea, Ikuspegia, Balioak

Vitoria-Gasteizko Erizaintzako Unibertsitate Eskolako Plan Estrategikoa, Vitoria-Gasteizko EUEn egindako hausnarketa estrategikoaren emaitza da. Bertan parte hartu dute Zentroko interes-taldeetako ordezkariek. Planean Eskolak izango dituen lerro nagusiak zehazten dira.

XEDEA

Vitoria-Gasteizko Erizaintza-Eskola Osakidetzaren mendeko goi-mailako heriketako zentro publikoa da, UPV/EHUri atxikia, eta eginkizun hau duena:


Erizaintzako profesional generalistak prestatzea, prestakuntza zientifiko, giza prestakuntza eta gaikuntza nahikoa dutenak artatzen dituzten pertsonen osasun-beharrei egokitutako atentzio sanitario tekniko eta profesionala emateko, uneko ezagutza zientifikoen garapen-egoeraren eta aplikagarriak diren arau legal eta deontologikoetan ezarritako kalitate- eta segurtasun-mailaren arabera.

IKUSPEGIA

Gasteizko EUEren helburua honako eragile hauen aitortza izango duen ikastetxe bilakatzea da:

  • Enplegatzaileen aitortza, zehazki, profesional gogoetatsuak, arduratsuak eta autonomoak prestatzeagatik, lankidetzan aritzeko gaitasuna eta bizitzan zehar ikasten jarraitzeko konpromisoa duten profesionalak, uneko eta etorkizuneko beharren zerbitzura proiektuak zuzentzeko ahalmena dutenak./li>
  • Ikasleen aitortza, eskainitako hezkuntzaren kalitatearengatik, irakaskuntza-metodologia berritzaileak erabiltzeagatik eta ikasleei nazioartekotzen laguntzeagatik, Estatu mailan eta nazioartean eskaintzen diren truke programa ugariei esker.
  • Pertsonen aitortza, Hezkuntza Komunitatea eratzen duten pertsonena zehazki, ikastetxea gogobetetasuna aurkitzeko moduko espazio bat izateagatik Irakaskuntzako eta Ikerkuntzako Pertsonalarentzat eta Administrazioko eta Zerbitzuetako Pertsonalarentzat, eskolak langileei errespetua, komunikazioa, kide izatearen sentimendua eta elkarrekiko lankidetza nagusi diren ingurune bat eskaintzeagatik.
  • Gizartearen aitortza, izen oneko Erizaintza Eskola izateagatik, gardena eta erantzukizun sozial handikoa, solidarioa, kultura eta sinesmen guztiekin konprometitua eta abegitsua, arazo globalekiko sentikorra. Garapen Jasangarrirako Helburuekin engaiatua eta engaiamendu horrekin era kontsekuentean jokatzen duena.
  • Profesionalen kolektiboaren aitortza, ikerketan, berrikuntzan, zabalkundean eta ezagutzaren aplikazioan laguntzeagatik, betiere, eta Goi Hezkuntzako Instituzio Publikoa den aldetik, gizartearekiko duen konpromisoari erantzunez.
  • Osakidetzaren, Osasun Sailaren eta UPV/EHUren aitortza, gobernu onaren printzipioekin, kudeaketa-bikaintasunarekin, eraginkortasunarekin eta etengabe hobetzeko grinarekin ikastetxeak duen konpromisoarengatik.

BALIOAK

  • Errespetua
  • Erantzukizuna
  • Berrikuntza
  • Inplikazioa eta konpromisoa
  • Partaidetzazko lidergoa
  • Malgutasuna
  • Arreta pertsonalizatua

Azken aldaketako data: