Organoak ematea
Sarrera
- Organoak ematea ekintza solidario eta altruista da.
- Osasun-arazoak konpontzeko beste alternatibarik ez daukatenentzat, organoak eta ehunak transplantatzea da tratamendurik eraginkorrena.
- Gaur egun, milaka pertsona daude transplante baten beharrean bizitzen jarraitu ahal izateko edo euren bizi-kalitatea hobetzeko.
- Euskadiko transplanteen koordinazio programa (soilik gaztelaniaz)
Nor izan daiteke organo-emailea?
- Aldez aurretik hala adierazita, hildakoan bere organoak beste batzuen bizia salbatu edo bizitza hobetzeko balioko dutela erabakitzen duen edozein pertsona izan daiteke emaile.
- Emaileak ospitale batean hiltzen diren pertsonak dira eta, bertan, emaileen balorazio zuzena egiteko behar diren probak burutzeko aukera dago.
- Ez dago emailea izateko adin-mugarik.
- Mediku-taldea izango da ebatziko duena, behar diren proba guztiak eginda, hildakoa emailea izan daitekeen eta zeintzuk diren erabil daitezkeen organoak.
Zeintzuk dira eman daitezkeen organoak?
- Organo hauexek eman daitezke: giltzurrunak, gibela, bihotza, prankea eta birikak.
- Horretaz gain, ehunak ere eman daitezke, besteak beste: korneak, hezurra, larruazala eta odol-hodiak.
- Transplanteak osasun arloko agintariek baimendu eta kontrolatutako ospitaletan baino ezin daitezke egin.
Nola egin organo-emaile
- Emaile izan nahi baduzu, zure erabaki hori senide hurkoenei jakinaraztea besterik ez duzu.
- Beti galdetuko diete beraiei eta, hortaz, zure erabakia betetzeko bermea izango dira.
- Transplanteei buruzko Legearen arabera, Espainian denok gara emaileak bizirik gaudela aurkakoa adierazi ez badugu behintzat, baina halabeharrezkoa da senide edo hurkoenei galdetzea hildakoaren borondatea zein zen organoak emateari dagokionez.
- Egia esan, beti errespetatzen da familiaren erabakia, eta, erantzuna baiezkoa izanez gero, familia-baimena deritzoguna sinatu behar du.
Bizirik egonda organoak ematea
- Bizirik egonda, organoak emateko aukera dago legeak ezarritako baldintzak betetzen badira.
- Emailea adinez nagusia izan behar da eta osasun fisiko eta mental ona eduki behar du.
- Legeak bermatzen ditu erabaki-askatasuna, borondatezkotasuna, doakotasuna eta altruismoa.
- Kasu bakoitzak ezaugarri bereziak izanik, zalantza guztiak gaixoaren ardura duen mediku-taldearekin kontsultatu behar dira.
Nola egin organo-emaile karneta
- Organización Nacional de Trasplante erakundeak agiri digitala eskaintzen du euren web-aren bitartez:
- Paperezko agiria nahiago izanez gero, jar zaitez harremanetan transplantatutako pazienteen elkarteekin:
- Bizkaia:
- alcerbizkaia@alcerbizkaia.com
- atcore.bizkaia@gmail.com
- tfno.: 94-4598750
- Gipuzkoa:
- alcer@alcergipuzkoa.org
- tfno.: 943-473636
- Araba:
- info@alceralava.org
- atcore.araba@gmail.com
- tfno.: 945-231895
- Bizkaia:
Azken aldaketako data: