50. Urteurrena
2022ko azaroaren 9an, oroitzapenezko ekitaldi bat egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Vitoria-Gasteizko Erizaintza Eskolaren 50 urteko historia omentzeko (1972-2022).
PERTSONAK ZAINTZEAREN esanahia irakasten egindako ibilbide horretan, 2.556 erizain titulatu dira guztira zentroan. Horiek horrela, batetik, erakunde guztiei eta haien ordezkariei eman nahi dizkiegu eskerrak, proiektua egia bihurtzeko egin duten ahaleginagatik, eta, bestetik, ibilbide honetan bidaide ditugun pertsona guztiak zoriondu nahi ditugu, egindako lan onagatik eta erizaintzaren alde gogotik aritzeagatik.
Zentroak eta bertako profesionalek aldaketetara egokitzeko duten gaitasun handiari esker, EUE goi-mailako hezkuntzako ikastetxe gisa finkatu da: ikasleak oso pozik daude, eta eskolak emaitza bikainak lortzen ditu eta aparteko prestakuntza bermatzen du, kalitatea ebaluatzeko agentziek eta erizain tituludunak kontratatzen dituztenek berretsitakoaren arabera.
50. Urteurrena "Mende erdi zaintzen irakasten" Osakidetzako Areto Nagusia - Zuzendaritza Nagusia
Mahai InguruaBidea oinez eginez
Hainbat esparrutako ordezkariak:
Arlo asistentzialeko erizaina: Elena Prieto Arriba
Kudeaketako erizaina: Diana Calvo Carrasco
Ikerkuntzako erizaina: Marian Cidoncha Moreno
Praktiketako prestakuntzako erizain arduraduna: Milagros Alonso Vallejo
Eskolako erizain irakaslea: Shaila Herrero Díaz
Inagurazio Hitzaldia"La enfermería del mañana"
Inmaculada Moro Casuso
Osakidetzaren erizaintzako zuzendariorde aholkularia
Azken aldaketako data: