Eraldaketa digitala bultzatzen dugu, zu hobeto zaintzeko

Teknologia erabiltzen dugu gure osasun-zerbitzuak eskaintzeko eta zure zaintzaren urrats bakoitzean laguntzeko, zure esperientzia arinagoa eta fidagarriagoa izan dadin.


Zer da eraldaketa digitala?

Osakidetzaren eraldaketa digitalak zure zaintza erdigunean jartzen du. Teknologia berrien aldeko apustua egiten dugu zerbitzuak hobeto koordinatzeko, profesionalen lana optimizatzeko eta ezagutza sortzeko. Horrela, zure osasun-arreta hurbilagoa, efizienteagoa eta zure ezaugarrietara egokituagoa da.


Norantz goazen...

Zure osasunaren zaintza ulertzeko eta horretan parte hartzeko modu berriak bultzatzen ditugu. Tresna digital intuitiboagoak, izapide errazagoak eta edozein lekutatik eskuragarri dauden zerbitzuak eskaintzen dizkizugu, arreta arinagoa, seguruagoa eta zure beharretara bideratuagoa izan dadin.

Kontsultatu zure informazio medikoa azkar eta segurtasunez.

Eskatu edo aldatu hitzorduak inora joan behar gabe.

Hitz egin profesionalekin mugikorretik edo ordenagailutik.

Ikasi osasunari buruz modu intuitibo eta interaktiboan.

Zein dira gure helburuak?

Osakidetzaren digitalizazioaren helburua da zure osasunaren zaintza hobetzea. Hori lortzeko, honako helburu hauek ezarri ditugu:

Osasunaren inguruko ikerketa eta berrikuntza sustatzea.

Prebentzioa eta detekzio goiztiarra lehenestea.

Jarraipenaren eta zainketen pertsonalizazioa bultzatzea.

Herritarrek osasunaren sustapenean aktiboki parte har dezatela sustatzea.

Datuen erabileran segurtasuna eta pribatutasuna indartzea.

Gure arreta digitaleko eredua indartzen dugu, osasun pertsonalizatuagoa sendotzeko.

Asistentzia-maila guztiak konektatzen dituzten teknologiak ezartzen ditugu, profesionalen arteko koordinazioa errazten dugu eta zurekin komunikazioa hobetzen dugu. Eraldaketa digitalean egin ditugun aurrerapenei esker, Osakidetzarekiko interakzio bakoitza hurbila eta eraginkorra izango dela ziurtatzen dugu.

Deskubritu nola eragiten dizun eraldaketa digitalak zure egunerokoan

Osakidetzan zure egunerokotasuna errazten eta zure arreta sanitarioa hobetzen duten ekimen digital ugari bultzatzen ditugu Irtenbide horiek aukera ematen dizute zure osasunari buruzko informazioa eskuratzeko, kudeaketak egiteko eta profesionalekin harremanetan egoteko, arinago, seguruago eta erosoago. Kasu errealak ezagutzeko aukera izango duzu, erakutsiz tresna horiek zelan laguntzen dizuten izapideak sinplifikatzen, zure osasunaren jarraipen hobeagoa egin eta zure beharretara hobeto egokitzen den arreta jaso ezazun.

Ezagutu Jonen kasua

Jonek gure telerrehabilitazio-zerbitzuarekin osatu du aurrez aurreko errekuperazioa Osakidetzako osasun-zentroetan.

Ezagutu Nerearen kasua

Nereak Osasun Eskola + erabiltzen du bizi-ohitura osasungarriagoak bereganatzeko eta informatzeko.

Azken aldaketako data: